Aitaren Etxea (telesaila): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
Euskal Telebistak 2015-2016ko ikasturterako egin zuen apustu garrantzitsuenak ez zuen arrakastarik lortu. Aitaren etxea telesail historikoaren lehen denboraldia asteazken gauetan ematen zuten.
 
ETBko zuzendari [[Edu Barinaga]]k jakinarazi zuenez, hiru arrazoi egon ziren telesailarekin ez jarraitzeko: «Ikusle kopuruak txikiak dira, oso garestia da, eta beste telesail bat ekoizten ari gara: [[Eskamak kentzen]]». ETBko zuzendariaren arabera, telebistak ezin zituen bi telesail batera egin —iraganean grabatu izan dituzte bi aldi berean ETB1erako eta beste bat ETB2rako—.
 
Egindako apustua ez zela ondo atera aitortu du Barinagak: «Nire apustu pertsonala zen, Euskal Herriko historia garaikidea kontatu nahi genuen. Baina ikusleek ez dute erantzun. Datuak oso justuak dira, etsigarriak». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste 15.000 ikus-entzule izan ditu orain arte telesailak, %2ko ikusle kuota —azkeneko hiru hilabeteetako ETB1en kuota %1,7 izan da—. «Saioa oso ondo egina dago, faktura oso ona da. Telesailak ikusle kopuru hobeak merezi zituen», esan du ETBko zuzendariak.
149. lerroa:
| colspan="3" style="text-align:center;"| '''Bataz bestekoa'''
| 14.000 ikusle
| %1,47
|}