Matxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
=== Hezkuntza matxista ===
[[Eskola|Eskoletan]] eta [[Familia|familian]] bertan gizartean onetsita dagoen kultura transmititzen da, sarritan, ezkutuko jokamolde matxistekin batera. Transmisio honek matxista gisa sailkatzen diren zenbait jokabide barneratu eta babestea dakar, belaunaldiz belaunaldi. Hala, gizonaren agintea onartzea, ezkontza ezinbestekotzat hartzea eta ugalketa ezinbesteko jarduera gisa ulertzea ekar dezake hezkuntzak. Honen adibide gisa iraganeko [[Europa]] jar dezakegu, izan ere, [[XX. mendea|XX. mendera]] arte [[Zientzia|zientzietako]] [[Unibertsitate|unibertsitateetan]] ez zen emakumezkorik onartzen. [[Janzkera|Janzkeraz]] ere ezin gara ahantzi, XX. mendearen bigarren zatira arte emakumezkoek ezin baitzituzten [[Praka|galtzak]] jantzi eremu publikoetan.
 
=== Erlijio judu-kristauan ===
[[Biblia|Bibliak]] zenbait adierazpen matxista dituela esan dezakegu, jarraian adibideak:
 
* Ez duzu zure hurkoaren '''emaztea''' gutiziatuko, ezta haren etxea edo lurrak ere.
* Ez duzu zure hurkoaren etxea gutiziatuko, ez duzu zure hurkoaren emaztea gutiziatuko, haren morroia, neskamea, idia eta astoa ere ez.
 
Aipatu ditudan esaldietan gizonari hitz egiten zaiola ere nabarmendu behar da, hartzailea emakumea izatea ezinezkoa balitz bezala.
 
Bestalde, Bibliak emakumeak haien izena esan gabe izendatzen ditu, "[[Noe|Noeren]] emaztea", "Loten alabak", "Pedroren amaginarreba" kasuetan ikusten den moduan. Hala ere, emakumezkoen izenak ere ageri dira (Rut edo Esther, adibidez) eta beraz, ezin dugu aipatutakoa liburuak etengabe jarraitzen duen jarrera matxista gisa hartu. Itun Zaharrean zein Itun Berrian emakumezkoak diren beste hainbat pertsonaia arras garrantzitsu aurki ditzakegu, Noemi ([[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]]) edo Jesusen ama [[Maria]] eta [[Maria Magdalena]] ([[Itun Berria|Itun Berrian]]).
 
== Ikus, gainera ==