Sans-culotte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sans-culotte.jpg|thumb|190px|Ohiko ''sans-culotte'' baten irudia, Louis-Léopold Boilly ([[1761]]-[[1845]]) margolariaren lana .]]
 
'''Sans culottes''' izendapenak [[euskara]]z literalki ''Galtzamotz gabeak'' esan nahi du. Izendapen hau garaiko moda eta ohiturekin loturik dago, [[XVIII. mendea]]n [[Frantzia]]ko gizarte maila aberatseko jendeak galtzamotz estuak janzteko ohitua baitzuten, aldiz [[Hirugarren Estatu]]ko jendeak galtza luzeak janzteko ohitura zuen.
 
Hasiera batean ezizen hori mespretxuz erabilia izan zen, baina gerora izendapen hori jasotzen zuen jendeak berak harrotasunez erabili zuen, talde heteregeneo honetan mota askotako jendea sartzen zelarik: langile edo behargin independienteak, merkatari eta artisau txikiak (arotzak, jostunak, etab.). Euren barnean ez zeuden ez jende txiroena, ez eta [[burgesia]] aberatsena ere.
 
Euren kopuru handia zela eta, Sans-culottes zirelakoak [[Paris]]ko [[Hirugarren Estatu]]ko zati garrantzitsua osatzen zuten. Belaunaldiz-belaunaldi [[estamentuak|estamentu]] pribilegiatuenen menpe egon ziren, eta hauen aldetik injustizia eta etengabeko irainak jasan beharra izan zituzten. Hortaz, luxu guzti horietaz goza ahal zuten horien aurkako sekulako [[gorroto]]a eta ezinikusia pilatua zuten dagoeneko.
 
Haientzako askorentzat [[Frantziako Iraultza]]ren hastapenak mendekuaren unea adierazi zien. Iraultza lehertzean, sans-culottes taldeak [[Bastilla]] eta [[Tuileriak jauregia|Tuileries jauregia]] bereganatu zituzten herriaren eraso indarrak bilakatu ziren. Europar Potentzia [[Monarkia absolutu|Absolutisten]] aurka ekin zuen Frantziar Gudarostearen funtsezko oinarria ere izan ziren.
 
[[1792]] eta [[1795]] urteen artean sans-culottes taldeek Iraultzan paper nagusia jokatu zuten. Biltzar Nazionala eta Biltzar Legegilean burutzen ziren estabaidetara joan ohi ziren eta hauetan ordezkari erradikalei bultzada eta sostengua eman ohi zien, azken hauek jakiak bereganatu edota behar-beharrezkoak ziren profuktuei goreneko salneurria finkatzen zutenen aurkako zigor gogorragoak aldarrikatzen zituzten.
 
Azkenik, talde honek [[Luis XVI.a Frantziakoa]]ri heriotz-zigorra ezarri ziezaioten bozkatzeko orduan diputatuengan burutu zuen presioa ere aipagarria da, presio hau frantziar monarka [[gillotina]]n burua ebakirik hil zedin erabat erabakikorra izan zelarik.