Rubus ulmifolius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Laharra''' edo '''sasia''' (''Rubus ulmifolius'') [[arrosa]]ren familiako eta ''[[Rubus]]'' generoko zuhaixka arantzatsua da, [[masusta]]k ematen dituena. Hau da Euskal Herrian dagoen masusta-lahar ohikoena, ''[[Rubus fruticosus]]'' laharrarekin batera. ''Ulmifolius'' izenak ''[[zumar]]-hosto'' esan nahi du, dituen hostoen itxuragatik.
 
== Taxonomia ==
 
''Rubus'' generoaren taxonomia sailkapena oso zaila da eta arazoak eman ditu historian zehar, [[hibrido (biologia)|hibridazio]] eta [[apomixi]] arrazoiengatik. Horrela, laharrek batzuetan ehunka edo milaka espezie dituzte, asko sinonimoak izan daitezkeenak. Beste batzuetan [[espezie-konplexu]]tzat jo izan dira, horien artean ''Rubus fruticosus'' edo/eta ''Rubus ulmifolius'' bera{{erref behar}}.