Rio de Janeiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
134. lerroa:
Frantsesek jo zuten hurrena lurralde haietara, eta Guanabarako badiako uharte batean jarri zuen lehen kolonia Frantziatik iritsitako protestante talde batek, ''La France Antarctique'' («Antartikako Frantzia») bultzatzeko asmoz. Portuges militarrak nagusitu ziren, ordea; 1565ean sortu zuten ''São Sebastião do Rio de Janeiro'' hiria eta 1567an egotzi zituzten frantsesak Guanarabako badiatik eta Brasildik.
 
XVII. mendean areagotu zen azukre-kanaberaren ustiakuntza inguru haietan guztietan, eta 1660. urtean Brasilgo hegoaldeko kapitain lurraldeko hiriburu bihurtu zen Rio. 8.000 biztanle zituen hiriak garai hartan, indiarrak eta beltz [[esklabotza|esklaboak]] gehienak.
 
XVIII. mendearen hasieran hasi ziren Portugal Brasilgo [[urre]] eta [[diamante]] meatzeak ustiatzen, eta immigrante oldeak bertaratu ziren Europatik. 1749an 24.000 biztanle zituen Riok eta 1763tik aurrera arras aldatu zen, Brasilgo koloniako hiriburua Bahiatik hara aldatu ondoren. XVIII. mendearen bukaeran, ordea, meatzeen gainbeherak eta Amerikako erdialdeko azukregileen lehiak hondora bidean ezarri zuten ekonomia.