Presio atmosferiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Azpiatalburu bat gehitu dut. Oraindik nahikoa falta zait artikulua osatzeko.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
{{Eguraldia}}
Fisikan, '''''presio atmosferikoa''''' magnitude fisiko bat da, aireak atmosferako edozein puntutan dauden objektuei egiten dien presioa adierazten duena. Lurrazaletik goranzko altuera zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta txikiagoa da presio atmosferikoa, eta zenbat eta itsas mailara gehiago hurbildu, [[Presio|presioapresio]]a hainbat eta handiagoa izango da. Itsas mailaren gaineko altuerari ''[[altitude]]'' deritzo geografian eta meteorologia.
 
Presio atmosferikoa terminoak berak adierazten duenez, magnitude hau presio bat da, hau da, magnitude [[eskalar]] bat, atmosferako aireak objektuaren gainazalaren azalera-unitateko eginiko indar normala adierazten duena, edo, bestela esanda, “''indarra zati azalera''” egitura duena. Hortaz, haren egitura dimentsionala presioaren berbera da: <math>\text {M·L}^{-1}\text {T}^{-2}</math>.
 
Gehienetan lurrazalaren gainean dauden objektuei buruz erabiltzen da kontzeptu hau, baina atmosferako edozein puntu edo altitudean ere berdin definitzen da. Lurrean bizi garenez, ohikoa da erreferentzia modura itsas mailako puntuak hartzea, eta horregatik ''itsas mailako batez besteko presio atmosferikoaz'' hitz egiten da askotan. Funtsean, balio hori itsas mailako puntuen gainean dagoen atmosferako area-zutabearen pisuari dagokio. Zer esanik ez, une bakoitzeko presioa aldakorra da, gaineko aireako gasen proportzioen arabera, eta horretan garrantzi berezia hartzen du bertan dagoen ''[[Ur lurrun|ur-lurrun]]''aren kantitateak.
 
== Kontzeptuaren garapenaren historia ==
 
=== Presio atmosferikoa ulertzeko hasierako ahaleginak ===
Antzinaroko jakintsuek ez zuten susmatzen aireak pisua zeukanik; uste zuten, labur esanda, aireak gorantz igotzeko berezko joera zuela, esanez hori gertatzen zela naturak ''[[Hutsaren izua|hutsaren izua]]'' zuelako eta aireak espazioa betetzeko joera zuelako. [[Errenazimendu]]<nowiki/>aren bultzadaren ondoren, 1635. urtearen inguruan, Florentziako ingeniari eta iturginek [[Instalazio hidrauliko|instalazio hidrauliko]] handiak eraiki zituzten jauregietako lorategietan, [[ur-ponpa]] xurgatzaileez baliaturik.  Horretan zebiltzala, laster konturatu ziren praktikan ezinezkoa zela ura hamar bat metro baino altuera handiagora igotzea. Arazoa argitzeko, [[Galileo]]<nowiki/>ri (1564-1642) eskatu zioten horren arrazoia bilatzeko, baina 1642an hil aurretik ezin ahal izan zuen erantzun egokirik aurkitu.
[[Fitxategi:Baro 1.png|ezkerrera|thumb|Ontzi eta hodiko merkurioa orekan.|alt=|230x230px]]
Handik gutxira, 1643an, Galileok idatzitako oharretatik abiaturik, [[Torricelliren esperimentua|Torricelli]]<nowiki/>k (1608-1647) esperimentu praktiko bat egin zuen. Metro bateko beirazko hori bat merkurioz betez (kontuan izan merkurioa likidoa dela), segidan hatz batez hodiaren ahoa estali zuen merkuriorik ez irteteko, ondoren hodia ahoz behera jarri zuen,  eta merkurioz beteriko ontzi batean sartu zuen. Ahoa merkurioaren barruan zegoela hatza kentzean, konturatu zen likidoa zerbait jaisten zela, baina laster likidoa geldi geratzen zela altuera batean, zehazki ontziko likidoaren mailatik gora 76 cm-ko merkuriozko zutabea bat geratuz hodi barruan. Zutabearen altuera ur-ponpetan urarekin lorturiko altuera baino 13,6 aldiz txikiagoa zela kalkulatu zuen. Berak bazekien merkurioa ura baino 13,6 aldiz astunagoa zela; hortaz, neurketa horretatik ondorioztatu zuen bi zutabeek (urezkoak eta merkuriozkoak) pisu berbera zutela. Horrela asmatu zuen gero ''[[barometro]]'' izenaz ezagutuko zen neurgailua. Izen horren asmatzailea [[Robert Boyle]] (1627-1691) izan zen, ''barometer'' izena proposatu baitzuen 1665-66 urteetan, grezierako  <math>\beta \alpha \rho \omicron \sigma</math> (“''baros''”, ''pisua'' euskaraz) hitzetik sortua.  Ordurako hobekuntza bat egina zeukaten Torricelliren esperimentuan, geroago sifoi-barometroa deituko zutena asmatuz.<br />
16. lerroa:
 
=== Pascal eta presio atmosferikoaren zehaztapena ===
Torricelliren esperimentuaren ondoko urteetan jakintsuen arteko eztabaidagai nagusia izan zen argitzea ea aireak pisurik ote zeukan argitzeaa izan zen. Horien artean zegoen oraindik oso gaztea zen Blaise Pascal (1636-1662). Berak honako ideia hau iradoki zuen: aireak pisua bazeukan eta atmosferako airearen pisua bazen merkurio zutabeari eusten ziona, orduan merkurio-zutabea txikiagoa izan beharko zen altitude geografiko handiagoko tokietan. Ideia hori buruan zuela, bere koinatu Florin Périer-en laguntzaz Puy de Dôme mendira (1465 m) joan zen 1648an, eta bertan Torricelliren esperimentua berregin zuten altitude desberdinetan,  zenbat eta gorago neurtu merkurio-zutabearen altuera hainbat eta txikiagoa zela egiaztatuz. Hain zuzen, lorpen hori gogoratzeko eman zaio ''pascal'' izena nazioarteko SI sistemako presio-unitateari.
 
Pascali zor zaio esperimentuaren meritua eta presioaren azalpena, baina izatez, jadanik 1638an Descartes-ek (1596-1650) testu hau idatzia zeukan: “''Airea astuna da, eta Lurra inguratzen hodeiak baino harago ere Lurra inguratzen duen artilezko estalki baten modukoa da; hain zuzen, artile horren pisuak konprimatzen du merkuriozko gainazala, eta horrek eusten dio behera erortzen ez den merkurio-zutabeari''”. Beraz, argi zeukan Descartesek atmosferako airearen pisuaren ondoriozkoa zela presio atmosferikoa. [[Fitxategi:Magedurger Halbkugeln Luftpumpe Deutsches Museum.jpg|ezkerrera|thumb|270x270px|Magdeburg-eko hemisferioak eta ponpa.|alt=]]<br />
=== Magdeburgo-ko hemisferioak ===
[[Fitxategi:Magdeburger-Halbkugeln.jpg|thumb|330x330px|Magdeburg-eko esperimentuaren grabatua.]]Presio atmosferikoaren kontzeptuak onarpen erabatekoa lortu zuen 1654an Otto von Guericke-k (1602-1686) Magdeburgo-n eginiko esperimentuaren ondoren. Kobrezko bi hemisferio esferiko prestatu zituen, 50 cm-ko erradiodunak gutxi gorabehera, eta biak hermetikoki bildu eta itxirik, barneko airea kendu zien huts-ponpa batez. Hemisferioek uztai batzuk zituzten kanpoan eta bertan sokak loturik, sokei tiraka hasita bi hemisferioak banantzen saiatu ziren lehenik gizonaketa gero zaldiak. Esperimentua ikustera hurbildu ziren behatzaileak harriturik geratu ziren ikustean bi gizon taldek alde sokatiraka ekinez ezin izan zituztela banandu, ez eta hamasei zaldik ere, garaiko grabatu batek erakusten duenez. Presio atmosferikoaren eraginez, bi hemisferiok oso estuki zeuden elkarrekin lotuta.
 
== Presio atmosferikoaren unitateak ==
26. lerroa:
Nazioarteko SI sisteman, presioa neurtzeko unitatea ''[[Pascal (unitatea)|pascal]]'' izenekoa da (<math>\text {Pa}</math> sinboloduna); beraz, horixe da, izatez, presio atmosferikoa neurtzeko unitatea. Dena den, kontzeptu hori gehien erabiltzen duten metereologoen artean ohitura dago pascal unitatearen multiplo bat erabiltzeko, ''[[hektopascal]]'' izenekoa, <math>\text {hPa}</math> sinboloduna, eta balio hau duena:<math display="block">\text {1 hPa}= \text {100 Pa}.</math>Halere, SI sistemakoak ez diren beste unitate batzuk ere erabiltzen dira praktikan:<br />
 
* Pascal unitatea finkatu aurretik, metrereologoek ''[[bar]]'' izeneko unitatea (<math>\text {bar}</math>sinboloa) erabiltzen zuten oinarri modura presio atmosferikoa neurtzeko. Balioidetza hau dago unitate horren eta ''pascal'' unitatearen artean:<math display="block">\text {1 bar} = 10^{5} \text { Pa}.</math>Dena den, praktikan, metereologoek ohitura zuten bar unitatearen azpimultiplo bat erabiltzeko, ''[[milibar]]'' izenekoa, balio hau duena:<math display="block">\text {1 mbar} = 10^{-3}\text { bar} = 10^2 \text { Pa} = 1 \text { hPa}.</math>Bestalde, historian zehar oso erabilia izan da Torricelliren esperimentutik definituriko beste unitate bat, hain zuzen ere, merkuriozko zutabeko milimetro bati dagokion presioa. Unitate honen izena '''''merkurio-milimetro''''' da, eta sinboloa, <math>\text {mmHg}</math>. Batzuetan unitate honi ''[[torr]]'' izena ere eman zaio.
* Nazioarteko SI sistemakoa ez den beste unitate berezi eta praktiko bat ere badago, ''[[Atmosfera (unitatea)|atmosfera]]''  izenekoa, <math>\text {atm}</math> sinboloaz izdaten dena. Berez, [[Batez besteko balioaren teorema|batez besteko balio]] bat da Lurreko itsas mailan <math>15\text { }^\circ \text {C}</math>-ko tenperaturan atmosferak batez beste egiten duen presio atmosferikoa da. Preseski, 1954an eginiko Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean definitu zen zehazki, esanez <math>1.013,250 \text { dyn/cm}^2</math> presioa zela. Baliokidetza hau du aurreko lerroetan definituriko gainerako unitateekin unitateekin:<math display="block">\text {1 atm}=\text {1.013,25 hPa}=\text {1.013,25 mbar}=\text {760 mmHg}.</math>Unitate honi ''[[Presio atmosferiko normal|presio atmosferiko normal]]'' ere esaten zaio; kasu honetan “normal” adjektiboak ''norma'' (= ''araua'') hitzari egiten dio erreferentzia, zientzialarien arteko biltzar nagusi batean kontsentsu batez erabakitako balio arbitrarioa dela azpimarratzeko.
 
== Presio atmosferikoaren neurgailuak ==
Oro har, presio atmosferikoa neurtzeko tresnei ''[[barometro]]'' deritze. Fisikako hainbat arlotan erabiltzen dira, baina bereziki meteorologian. Barometroak ''[[altimetro]]'' modura ere balia daitezke, presio atmosferikoak altitudearekin duen aldaketa kontuan izanik. Bi multzo nagusitan sailka daitezke: aerobioak eta anaerobioak.
 
=== Barometro aerobioak ===
38. lerroa:
[[Fitxategi:Baro 7.png|ezkerrera|thumb|195x195px|Bourdon-en barometroa]]
[[Fitxategi:Dosen-barometer.jpg|thumb|181x181px|Barometro anaerobio modernoa.]]
Barometro hauek ez dute likidorik erabiltzen baizik eta hermetikoki itxita dagoen kutxa edo esparru metaliko bat, zeinean airea hustu den partzialki; barrunbe metaliko horrek gainazal bat atmosferako airearekin kontaktuan dauka, eta gainazal hori deformatu egiten da elastikoki presioaren eraginez. Gainazalarekin konektaturik, sistema mekaniko bat dago, presioaren aldaketengatik sorturiko desplazamenduak anplifikatzeko, eta horrela paper milimetratu batean erregistra daitezke edo pantaila batean agertu. [[Lucien Vidie]]-k (1805-1866) asmatu zuen barometro hau 1844an eta geroago [[Eugène Bourdon]]-ek (1808-1884) hobetu zuen 1849an. Barometro aneroideak ez du merkuriorik eramaten eta [[Nabigazio|nabigazioannabigazio]]an erabiltzen dena da.
<br />
<br />
48. lerroa:
 
 
Alboko grafikoan, aldaketa horren adibide bati dagokion grafikoa ageri da. Grafiko horretako abzisetan puntuko <math>h</math> altitudea adierazten da, kilometrotan emana, eta ordenatuetan, <math>p</math> presio atmosferikoa, hektopascaletan emana. Kasu horretan itsas mailako presio atmosferikoak <math>1013,25 \text { hPa}</math> balio du.
[[Fitxategi:Pressure air.svg|thumb|365x365px|Tokiko bertikaleko puntuetako presio atmosferikoaren aldaketa, altitudearen arabera.|alt=]]
{| class="wikitable sortable"
104. lerroa:
Airea gasen nahaste bat izanik, presio atmosferikoaren aldaketa ulertzeko, kontuan hartu beharko ditugu gasen dentsitatean eragin zuzena duten zenbait faktore, besteak beste airearen tenperatura, [[Eguzkiaren erradiazioa]] eta airearen hezetasuna.
 
* Airearen [[tenperatura]]<nowiki/>ren arabera, zenbat eta airea beroago dentsitatea txikiagoa denez. Hortaz, airea beroago izatean, presioa txikiagoa izango da; eta aire hotza izatean, presioa, handiagoa.
* [[Eguzkia]]<nowiki/>k eragin zuzena du airearen tenperaturan. Eguzkiaren erradiazioak lurrazala berotzen duenez, horrek bi efektu nagusi ditu: batetik itsasoetako ura lurruntzen du, eta bestetik, atmosferako beheko geruzak ere berotzen dira.
* Aireko [[Ur lurrun|ur-lurruna]] funtsezkoa da airearen dentsitatearen balioan. Izan ere, ur-lurrunaren dentsitatea aire lehorrarena baino txikiagoa da; hortaz, airearek zenbat eta hezetasun handiagoa (ur-lurrun gehiago) izan, hainbat eta dentsitate txikiagoa izango du; hots, gorantz igotzeko joera du, [[Arkimedesen printzipioa|Arkimedesen bultzada]] tarteko. Bestalde, aire beroa aire hotza baino dentsitate txikiagokoa denez, gorantz igotzeko joera izango du. Eta biak batera kontuan izanik, atmosferan konbekzio-korronteak sortzen dira, azkenean atmosferako korronte nagusiak sortzen dituztenak.
 
Labur esanda, aire bero eta hezea duten aire-zutabeei batez besteko presio atmosferiko normala baino txikiagoa dagokie itsas mailan (<math>p < \text {1013,25 hPa} </math>). Horrelako puntuak depresio-guneetan izaten dira. Eta alderantziz, aire hotz eta lehorra duten aire-zutabeei presio atmosferiko normala baino handiagoa dagokie itsas maila. Horrelako puntuak antizikloi-guneetan izaten dira (<math>p > \text {1013,25 hPa} </math>).
113. lerroa:
+++<br />
==== Isobarak ====
+++Aldizka [[presio]] ezberdinetako [[Neurketa|neurketakneurketa]]k egiten dira une berean [[Lurra|lurrarenlurra]]ren puntu desberdinetan eta horrela neurri bereko puntuak elkartzen dituzten lerroak marrazten dira. Lerro horiei “[[Isobara|lerro isobarak]]” deitzen diegu. Beraz, isobarak presio berdineko puntuak une zehaztu batean elkartzen dituzten lerroak dira.
 
=== Atmosferako egonkortasuna eta ezegonkortasuna ===
121. lerroa:
 
== Presio atmosferikoaren eragina gure organismoan ==
+++ Normalean presio atmosferikoaren aldaketak daude ekaitz gogorrak, ezegonkortasun atmosferikoak edo haize sendoak daudenean. Leku altuetara igotzeak[[Organismo|organismoariorganismo]]ari ere eragiten dio. [[Mendizaletasun|Mendizaleak]] dira mendiak igotzean, presio aldaketengatik, sintoma mota hauek gehiago jasaten dituzten pertsonak. [[Sintoma]] ohikoenak [[zefalea]], arazo gastrointestinalak, ahultasuna edo [[Neke|nekeaneke]]a, ezegonkortasuna edo [[Bertigo|bertigoakbertigo]]ak eta [[Amets|amets arazoak]] dira. Mendi-gaitzaren sintometako agerpenaren aurreko neurririk eraginkorrena altitude baxuagoetarako jaitsiera da, nahiz eta soilik ehunka metro batzuk izan<ref>{{Cite web|url=https://www.meteorologiaenred.com/presion-atmosferica.html|izenburua=«Como afecta la presión atmosférica a nuestro organismo»|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>.
 
== Uraren irakite-tenperatura eta presio atmosferikoa ==
133. lerroa:
* [[Atmosfera]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}