Positibismo logiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Positibismo logiko''', '''neopositibismo''' edo '''enpirismo logikoa''', zientziaren filosofian XX mendearen lehen herenean sortu zen korrontea izan zen, eta bere ordezkari nagusiak [[Vienako Zirkulua|Vienako zirkulua]] deitzen den filosofo eta zientifikoak izan ziren (Alemanez Wiener Kreis). Positibismoaren arabera, ezagutza lortzeko balizko metodo bakarra, metodo zientifikoa zen. Neopositibismoak, positibismotik bereizteko, metodo zientifikoaren auziari heldu zion, eta metodo zientifikoa, enpirikoa eta egiaztagarria den horretara mugatu zuen. Garai horretako pentsalari nagusiak, besteak beste, honako hauek izan ziren: [[Moritz Schlick]], [[Ernst Mach]], [[Bertrand Russell]] eta [[Ludwig Wittgenstein]]en.
 
Enpirista logikoek beren ikuspegi gnoseologiko eta metodologikoak barneratzen zituen zientziaren ikuspegi orokor bat plazaratu zuten. Perspektiba horren tesi ezagunena honako hau zen:“''esaldi bat esanguratsua izatekotan metodo enpirikoarekin egiaztatua izan behar du edo bestela analitikoa izan behar du, gainontzean, ez da esanguratsua.'' Lehenen baldintza, zientzia enpirikoak betetzen dute soilik, eta bigarrena, [[Logika|logikaklogika]]k eta [[Matematika|matematikakmatematika]]k. Esaldi filosofikoen kasuan, ez dute baldintza bakar bat ere betetzen, ondorioz, filosofiak proposizio multzo bat izatetik zientziaren enuntziatuak aztertzen dituen analisi logikoa burutzeko metodoa izatera igaro behar duela azpimarratzen dute enpirista logikoek.
 
Zientziaren filosofiaren inguruan enpirista logikoek dituzten posizioak (enuntziatuen zentzuaren sorrera, teoriak probatzeko modua, “esplikazio zientifikoa” kontzeptua edota zientziaren batasuna) “herentziazko ikuskera” (''received view'') goitizenez ezagutzen dira.
17. lerroa:
Vienako Zirkuluaren Manifestuan, beren aitzindariak zeintzuk diren zehazten da. Alde horretatik, testuan Locke edota Hume bezalako pertsonalitateak aipatzen dira, era berean, [[Karl Marx]] (historiari emandako trataera zientifikoagatik) eta Leibniz (bere matematika eta logikagatik) ere aurrekari gisa hartzen dituzte. Azken honen kasuan, ordea, bere metafisika ukatzen zuten. Korronteei dagokionez, Vienako Zirkulua osatzen zuten pentsalariengan XIX. mendeko positibismoak eragin handia izan zuela aipatu behar da nahiz eta hainbat autorek, behin baino gehiagotan kritikatu korronte horren hutsuneak.
 
Vienako Zirkuluko pentsalariengan eragin zuen beste fenomeno bat, XIX. mendearen erditik aurrera garatu zen metodologia enpirikoa da, baita logika sinbolikoa ere. Metodologia enpirikoa garatu zutenen artean, Helmholtz, Ernst Mach, Henri Poincaré, Pierre Duhem eta Boltzmann aurkitzen dira. Logika sinbolikoa garatu zutenen artean berriz, Frege, Russell, Whitehead, Guiseppe Peano eta Tarski. Vienako Zirkuluan, besteak beste, honako pentsalari hauek aurkitzen ziren:
* [[Rudolf Carnap]] (1891ko Maiatzaren 18a – 1970eko Irailaren 14a), lengoaiaren analisi logikoaren bitartez metafisika gainditzea aldarrikatzen zuen (Ikusi ''La superación de la metafisica mediante el analisis logico del lenguaje'');
* [[Kurt Gödel]] (1906ko apirilaren 28a – 1978ko urtarrilaren 14a) inoiz ez zen talde honen tesi positibistak partekatzera iritsi. Planteamendu horien kontra, “osatugabeko teoria” (teorema de incompletitud) proposatu zuen, teoria honek talde honetako hainbat autorek babesten zituzten tesi matematikoekin uztar ezina zen.
* [[David Hilbert]] (1862ko urtarrilaren 23a -1943ko otsailaren 14a), ''Los problemas futuros de la Matematica'' idatzi zuena.
* Beste batzuk; Hercomo Herbert Feigl, Philipp Frank, Hans Hahn, Carl Gustav Hempel, Karl Menger, Richard Von Mises, Otto Neurath, Hans Reichenbach, Moritz Schlick y Friedrich Waismann.
* Ingalaterran, Sir Alfred Jules Ayer (1910eko urriaren 29a – 1989ko ekainaren 27a) izan zen korronte honen ordezkari nagusia.
 
== A priori, a posteriori, analitikoa eta sintetikoa ==
1781an argitaratu zuen ''Arrazoi hutsaren Kritika'' liburuan (''Kritik der reinen Vernunft'', 1781), [[Immanuel Kant|Immanuel Kantek]]ek bi motatako enuntziatuak zeudela proposatu zuen: analitiko eta sintetikoak.
* Enuntziatu motak Kanten arabera
** Analitikoak
** Sintetikoak
[[Fitxategi:Kant foto.jpg|thumb|Immanuel Kant]]
Bi enuntziatu horien arteko ezberdintasuna egia predikatzeko moduan dago: analitikoentzat, terminoen esanahiaren araberakoa da; sintetikoentzat, aldiz, munduaren araberakoa da. Gauzak horrela, analitikoek, ez dute munduaren inguruan ezer esaten: tautologia hutsak dira. Sintetikoak, berriz, munduari buruz ari dira.
* Enuntziatu analitikoen adibideak: “Soltero guztiak ezkongabeak dira” edo “kolore beltza iluna da”
* Enuntziatu sintetikoen adibideak: “Kotxe bat dago hor kanpoan”; “Euria ari du”
Alabaina, bada kontuan izan beharreko beste aldagai bat: enuntziatu batzuk ''a priori'' dira ezagugarriak, eta besteak berriz, ''a posteriori''. ''A priorizkoak,'' ezagungarriak dira arrazoiaren bitartez, hori bai, mundua aztertu gabe. ''A posteriori'' direnak ezagutzeko, prozesua bestelakoa da, eta ondorioz, errealitatearekin kontrastatu behar dira. ''A priorizko'' enuntziatuak ezinezkoa da ez gertatzea, aldiz, ''a posteriorizko'' enuntziatuak kontingenteak dira, posible da ez gertatzea.
 
[[Immanuel Kant|Kant]]<nowiki/>en arabera, enuntziatu sintetiko batzuk ''a priorizkoak'' ziren, hau da, munduaren inguruan zerbait esaten digute behaketa enpirikoaz baliatu gabe; eta ondorioz, ''a priorizkoak'' direnez beharrezkoak dira. Kanten sailkapenari jarraituz, bere ustez, enuntziatu sintetiko ''a priorizkoak'' matematikak dira, edota ohiturazko metafisikaren baitan kokatzen direnak.
 
Enpirista logikoek Kanten bereizketa onartu arren, ukatu egiten dute ''a priorizko'' enuntziatu sintetiko bat egon daitekeenik. Baldin badago, munduari erreferentzia egiten dien esaldiak egongo lirateke baina ez dute behar egiaztapen enpirikorik. [[Enpirismo|Enpiristek]] bide honetatik urrundu nahi dute. Ondorengo atalean azaltzen da horren zergatia.
 
== Proposizioaren zentzua, pseudoproposizioak eta pseudoproblemak ==
Nola dakigu “euria ari da” moduko enuntziatuak zuzenak direla? Euria entzuten dugu edo ura erortzen ikusita, modu horretan badaigu euria ari duela. Hori dela eta, badakigu “euria ari du” esaldiak zentzua duela. Izan ere, konprobatu dezakegu esaldia zuzena edo okerra dela.
 
Alabaina, nola dakigu “gure giza izatea finkoa da” esaldia zuzena edo okerra dela? Gure kasuan ez dugu inoiz “izatea (gaztelerazko “El ser”) ikusi, ez geldi ezta mugitzen ere. Orduan nola dakigu egia dela? Metafisikoek modu honetara erantzungo lukete: Gisa honetako esaldiak ezin dira erantzun ebidentzia enpirikoaren bidez, ''a priorizko'' arrazoi hutsaren bidez demostratzen dira. Gogoratu, ordea, enpirista logikoek ukatu egiten dutela munduaren inguruan hitz egin daitekeenin - enuntziatu sintetikoak- berekiko esperientzia gabe – a priori-.
66. lerroa:
Badakigu 2 x 2 lau dela, ezta ez daukat hori horrela dela jakiteko laboratoriora joan beharrik. Nik bakarrik dakit kalkuluak eginda. Era berean, badakit esperimenturik egin gabe solterorik ez dagoela ezkonduta. Esaldi horiek ordea, ez didate munduaren inguruan ezer esaten, eta ondorioz, proposizio analitikoak dira. Proposizio horiek egiazkoak dira, beti ere, esanahiaren arabera. “Soltero guztiak ezkongabeak dira” esaldia zuzena da soltero hitzak ezkongabe esan nahi duen bitartean.
 
Horregatik, ''a priorizko'' egia guztiak, enpirista logikoentzat analitikoak dira. Eta ''a priorizkoak'' direnez, ezinbestekoak dira. Gogoratu dezagun, proposizio sintetikoen egiazkotasuna munduan gertatzen denak baldintzatzen diela. Horregatik dira kontigenteak, gertatzea zuten edo ez gertatzea. Nik artikulu hau idatzi nezakeen, edo zuk irakurtzeari utzi. Sokratesek ez zeukan zertan jaio edo bihar lehendakaria zendu daiteke. Abiapuntu horretatik, esan dugu proposizio analitikoen egiazkotasuna ez dela munduaren araberakoa, esanahiaren eta arauen araberakoa baizik.
* 1 + 1= 2
Goiko adibidea beti egia da, baldin eta zeinu bakoitzak elkar konpartitzen dugun zentzua badu eta araua jarraitzen bada. Hala izan ezean, egiazkotasuna galtzen du.
 
Horrek erakusten digu, ''a priorizkoak'' diren enuntziatu guztiak, halabeharrez egiazkoak direla. Proposizio bati edo multzo batek, egiazko taula deitzen dena osatzen dutenean, proposizio hori tautologia dela esaten da. Proposizio analitikoekin, horixe gertatzen da eta horregatik esaten dugu beharrezkoak direla. Positibista logikoentzat (aurreneko [[Ludwig Wittgenstein|Wittgensteini]] jarraituz), enuntziatu analitiko guztiak tautologiak dira, hau da, beti egiazkoak dira.
 
== Zientziaren batasuna ==
90. lerroa:
Popperrek gogor kritikatzen du induktibismoa eta filosofiaren zientziatik alboratzen saiatzen da bere faltsugarritasunaren printzipioarekin. Are gehiago, egiaztatzea zientifikoki okerra dela erakusten du, beti ere, enuntziatu behagarriak egiaztatzea ezinezkoa dela azalduz.
 
[[Faltsazionismo|Faltsazionismoaren]]aren arabera, teoria bat zuzena da kontrakorik erakusten ez duten gertakaririk bilatzen ez den bitartean. Printzipio hori, demarkazioaren kriterioa bezala ezagutzen da. Era berean, faltsugarriak ez diren hipotesi eta teoriak pseudozientifiak izango dira, faltsugarriak direnak baina faltsutu ez direnak berriz, zientifikoak dira. Azken horiek, esan bezala, esperimentu bidez faltsutu daitezke. Teoria bat kontrajartzen duen esperimentuari, “hil edo biziko esperimentua deitzen zaio (esperimento crucial)”.
 
== Filosofia eta analisi logikoa ==
103. lerroa:
Popperrek, adibidez, indukzioa kritikatu zuen logika formalaren ikuspuntutik. Bere arabera, ezin dira enuntziatu orokor batzuk atera ideia partikularretatik; abiapuntuan ideia hori okerra da. Azken batean, egiaztatzearen ideia hori bere faltsugarritasunaren ideiarekin kontrajartzen du. Lehenago esan bezala, bere aburuz, erakutsi behar dena da teoria horren bidez aurreikusten den zerbait faltsua dela, eta ez alderantziz.
 
Positibismo logikoarekiko kritiko agertu zen beste autore bat, Lakatos da. [[Karl Popper|Popperren]] faltsugarritasunaren ideia garatu zuen. Era berean, aipagarria da Kuhnen posizio erlatibista eta historizista. Autore honek, Paradigma kontzeptuarekin hankaz gora jarri zituen hainbat uste zurrun. Kritikoen artean ahaztu ezin den beste bat, [[Feyerabend]] eta berak bultzatu zuen [[Anarkismo epistemologiko|Anarkismo epistemologikoa]]a dira. Alde horretatik, ezagutza zientifikoa ez den beste ezagutza batzuen aldeko apustua egiten du.
 
== Positibismoa, filosofia analitikoa eta metafisika ==
Positibismo logikoaren filosofia, XX. mendeko lehen hamarkadetako korronte nagusiena izan zen metafisika kontinental aleman eta frantziarrarekin batera. Positibismoa ukatua izan arren, bere hainbat aldarrikapenek berebiziko eragina izan zuten filosofian.
 
Alabaina, gaur egungo filosofia analitikoa positibista dela uste izatea, uste okerra da. Gerora, ikusi zen ezinbestekoa dela teoria metafisiko eta ontologikoak plazaratzea, baita etikoak ere. Hori guztia ordea, logikaren tresna indartsua erabilita.
 
Egia esan, gaur gaurkoz, bizirik mantentzen da [[filosofia analitikoa]]<nowiki/>ren eta [[filosofia kontinentala]]<nowiki/>ren arteko haustura, eta ez da arrakalak ixteko zantzurik ikusten.
132. lerroa:
* [[Arrazionalismo|Arrazionalimoa]]
* [[Eszeptizismo]]
* [[Anarkismo epistemologiko|Anarkismo epistemologikoa]]a
* [[Instrumentalismo|Instrumentalismoa]]a
 
[[Kategoria:Eskola filosofikoak]]