Pinguino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
'''Pinguinoak''' itsas [[hegazti]]ak dira<ref>Acosta Hospitaleche, Carolina ([[2004]]): ''"Los pingüinos (Aves, Sphenisciformes) fósiles de Patagonia. Sistemática, biogeografía y evolución"''. Universidad Nacional de La Plata. [[La Plata]], [[Argentina]]</ref>, '''Spheniscidae''' familiakoak. Batez ere [[Hego Hemisferio]]an bizi dira, baina ''[[Spheniscus mendiculus]]'' espeziea [[Ekuatore]]tik iparraldera bizi da, [[Galapagoak|Galapagoetan]]. Uretan bizitzeko adaptazio handia dute, orokorrean [[luma]] zuri-beltz kontrastatuak izaten dituzte eta euren [[hegal]]ak igeri egiteko eboluzionatu dute. Pinguino gehienek [[krill]], [[arrain]] eta [[txipiroi]]ak jaten dituzte, baita ur-azpian jaten ari direnean ehizatzen dituzten beste espezie batzuk. Euren bizitzaren erdia lehorrean eta beste erdia itsasoan ematen dute, gutxi gorabehera.
 
Pinguinoak [[Antartika]]rekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.
 
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 110cm artekoa izan daitezke. Pinguinorik handiena ''[[Aptenodytes forsteri]]'' espeziea da, 35 kilogramo arteko pisua izan dezakena<ref>{{Erreferentzia|abizena=DK.|izenburua=Animal!.|argitaletxea=DK Publishing|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/956521366|isbn=9781465459008}}</ref>. Txikiena ''[[Eudyptula minor]]'' espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean [[Bergmannen araua]] betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. [[Hegazti]] hauen [[moko (hegaztiak)|mokoa]] oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri [[hotz]]etik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte. [[Isatsa]] motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, [[ur]]etan hobeto mugitzeko.
 
== Taxonomia eta eboluzioa ==
18. lerroa:
 
=== Espezieak ===
Pinguino espezierik aipagarrienak honako hauek dira:
* [[Pinguino txiki]]a (''Pygoscelis papua''). Pinguino txikiena da, 35 [[zentimetro]] inguru garai izaten da. Lepoa, bizkarra eta hegoak [[beltz]]ak izaten ditu, bular-sabelak berriz zuriak.
* [[Pinguino mottodun]]a (''Eudyptes sp.''). 60 [[zentimetro]] garai eta buruaren alde banatara [[luma]] horitako bi moto ditu. [[Negu]]a [[itsaso]]an ematen du.
* [[Pinguino handi]]a (''Aptenodytes sp.''). 110 [[zentimetro]] inguru garai izaten da eta bizkarraldea [[beltz]]a eta sabelaldea [[zuri]]ak ditu. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen bizitzaren parterik handiena, baina [[itsaso]]ra irtenda arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere hilabete batzuk igarotzen ditu. [[Arrain]]ak eta soinberak jaten ditu batez ere.
* [[Pinguino enperadore]]a (''Spheniscus sp.''). Pinguino mota handiena eta ezagunena da. 120 [[zentimetro]] inguru izaten da. Lehen aipatu dudan bezala arrak inkubatzen du emeak erruten duen arrautza bakarra, hanken gainean jarri eta sabelaldean duen larru-tolesturarekin estalita. Inkubazioak bi hilabete irauten du negu garaian, eta garai horretan milaka kide elkartzen dira koloniatan barrualdean, kostatik oso urrun.
 
99. lerroa:
Pinguinoen [[eboluzio]]a ondo ikertua dagoen eremu bat da, eta eboluzio-[[biogeografia]]ren adibide gisa aurkeztu ohi da; pinguinoen hezurrak oso aldakorrak dira tamainan espezieen arabera, oso espezimen gutxi ezagutzen dira oso ondo kontserbaturik daudenak eta [[alfa-taxonomia]] oraindik ere ez dago guztiz ezarrea. 2005etik hona pinguinoen aurrehistoriari buruzko artikulu garrantzitsuak argitaratu dira; gaur egun bizi diren generoen eboluzioa ondo ezaguna da dagoeneko<ref name=":0" /><ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Allan J.|abizena=Baker|izenburua=Multiple gene evidence for expansion of extant penguins out of Antarctica due to global cooling|orrialdeak=11–17|hizkuntza=en|abizena2=Pereira|abizena3=Haddrath|abizena4=Edge|izena2=Sergio Luiz|izena3=Oliver P.|izena4=Kerri-Anne|data=2006-01-07|url=http://rspb.royalsocietypublishing.org/content/273/1582/11|aldizkaria=Proceedings of the Royal Society of London B: Biological Sciences|alea=1582|zenbakia=273|issn=0962-8452|pmid=16519228|doi=10.1098/rspb.2005.3260|sartze-data=2018-01-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Sara|abizena=Bertelli|izenburua=A phylogeny of extant penguins (Aves: Sphenisciformes) combining morphology and mitochondrial sequences|orrialdeak=209–239|abizena2=Giannini|izena2=Norberto P.|url=https://doi.org/10.1111/j.1096-0031.2005.00065.x|aldizkaria=Cladistics|alea=3|zenbakia=21|doi=10.1111/j.1096-0031.2005.00065.x}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Kerryn E.|abizena=Slack|izenburua=Early Penguin Fossils, Plus Mitochondrial Genomes, Calibrate Avian Evolution|orrialdeak=1144–1155|hizkuntza=en|abizena2=Jones|abizena3=Ando|abizena4=Harrison|abizena5=Fordyce|abizena6=Arnason|abizena7=Penny|izena2=Craig M.|izena3=Tatsuro|izena4=G. L.(Abby)|izena5=R. Ewan|izena6=Ulfur|izena7=David|data=2006-06-01|url=https://doi.org/10.1093/molbev/msj124|aldizkaria=Molecular Biology and Evolution|alea=6|zenbakia=23|issn=0737-4038|doi=10.1093/molbev/msj124|sartze-data=2018-01-20}}</ref>.
 
Pinguino basalak [[Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa]]ren inguruan bizi izan ziren [[Zeelanda Berria]] eta [[Antartika]]ko [[Marie Byrd Lurraldea|Marie Byrd Lurraldearen]]ren inguruan<ref name=":0" />. [[Plaken tektonika]] dela eta, eremu hauen artean 1.500 kilometro inguru zeuden garai hartan, eta ez gaur egungo 4.000 kilometroak. Pinguinoen eta euren [[Kladoklado-ahizpa|klado-ahizparen]]ren [[azken arbaso komuna]] orain dela 70-68 milioi urte bizi izan zen, [[Campaniar]]-[[Maastrichtiar]] mugan<ref name=":1" /><ref name=":2" />.
 
== Bizimodua ==
* Mugimendua: lehorrekoak eta uretakoak.
* Lehorrean, pinguinoak dilin-dalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, [[hegats (zoologia)|hegatsei]] eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40 [[kilometro]]ko abiadura lortzeraino<ref>Davis; Lloyd S. & Renner; M. ([[1995]]). ''"Penguins"''. [[Londres]]: T & A D Poyser. ISBN 0-7136-6550-5</ref>.
 
===Elikadura===
 
[[Cephalopoda|Zefalopodoz]], [[krustazeo]]z eta [[arrain]] txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte<ref>Williams; Tony D. ([[1995]]). ''"The Penguins - Spheniscidae"''. [[Oxford]]: Oxford University Press. ISBN 0-19-854667-X</ref>. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso [[animalia]] taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik<ref>Jouventin, P; Aubin, T. & T Lengagne ([[1999]]) ''"Finding a parent in a king penguin colony: the acoustic system of individual recognition"'' Animal Behaviour 57: 1175–1183. orr.</ref>.
 
===Ugalketa===
 
Gehienek, harri txikiz, [[alga]]z eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoak [[arrautza]] bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 [[celsius gradu|ºC]]-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.
 
===Bizilekua===
Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala [[Galapagoak|Galapagoetako]] pinguinoa, [[Ekuatore]]aren pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.