W S. Merwin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''William Stanley Merwin''' ([[New York]], {{data|1927|9|30}} - [[Haiku (Hawaii|Haiku]], [[Hawaii]], [[2019]]ko [[martxoaren 15]]a)) estatubatuar poeta eta itzultzailea izan zen. 1971ko Poesiako [[Pulitzer saria]] irabazi zuen ''The Carriers of Ladders'' (1970, ''Eskailera-eramaileak'') poema-bildumarengatik. Merwinen poemak bizitasun handikoak dira, eta inpertsonalak, aldi berean. Bakardadeaz, indarkeriaz, heriotzaz eta balio moralez idazten du, besteak beste. Izadiari eta animaliei buruz ere idatzi zuen hasierako poema-bildumetan: ''The Dancing Bears'' (1954, ''Hartz dantzariak'') eta ''Green with Beasts'' (1956). Poema ezagunenak ''The Lice'' (1967, ''Zorriak'') liburuan daude bilduta. Beste zenbait lan aipagarri ''Opening the Hand'' (1983, ''Eskua zabalduz''), ''Travels'' (1993, ''Bidaiak'') eta ''The Vixen'' (1996) dira. Itzultzaile gisa, [[gaztelania]]zko eta [[frantses]]eko literatura-lanak itzuli ditu, batez ere, ''The Poem of the Cid'' (1959) eta ''The Song of Roland'' (1963), besteak beste. Hitz lauz idatzi dituen lanen artean, ''The Miner's Pale Children'' (1970, ''Meatzariaren haur zurbilak''), ''Houses and Travellers'' (1977, ''Etxeak eta bidaiariak'') eta ''Regions of Memory'' (1986, ''Memoriaren eskualdeak'') dira nagusiak. 2008an, ''The Shadow of Sirius'' argitaratu zuen, eta 2009ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen bigarrenez.
 
== Erreferentziak ==