José María de Pereda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''José María de Pereda y Sánchez Porrúa''' ([[Polanco]], [[1833]]ko [[otsailaren 6]]a-[[Santander]], [[1906]]ko [[martxoaren 1]]a) [[Kantabria]]ko eleberrigile ezaguna izan zen. Bere lanak [[Errealismo]] mugimenduan kokatzen dira. Politikan ere aritu zen, [[karlismo|karlista]] izanik. Bere lane artean batez ere [[kostunbrismo-eleberri]]ak nabarmentzen dira. [[Real Academia Española|Espainiako Errege Akademia]]ren partaidea izan zen.
 
== Biografia ==
Gurasoak Kantabriakoak ziren: Juan Francisco de Pereda eta Bárbara Josefa Sánchez Porrúa. Hogeitabi seme-alabak izan zituzten baina bederatzi bakarrik atera ziren aurrera. Familia baserritarra zen eta Peredak lehen ikasketak Polancon bertan egin zituen. Ondoren, [[Santander]]rera joan ziren eta han ikasketak jarraitu zituen. 1852an, Humanitateak ikasi ondoren, Madrilera joan zen han militarra izateko ikasketak egiteko asmoz. Madrilen ikasketak ez baina gaueko eta intelektualen mundua ezagutu zuen. Giro horretan idazten hasi zen. Lehen lana argitaratu ez zuen komedia izan zen: ''La fortuna en un sombrero'' (1854). Berriro Santanderren bere ama hil zen (1855) eta gaixotasun desberdinak paraitu behar izan zituen, tartean [[neurastenia]] larri bat. Osasuna hobetzeko familiak 1857an Andaluziara bidali zuen. ''[[La Abeja Montañesa]]'' egunkarian idazten hasi zen, sinatu gabeko artikuluak edo ''Paredes'' izengoitiaz. 1858an ''[[El Tío Cayetano]]'' aldizkaria sortu zuen. Antzerki munduan ere saiatu zen, lan desberdinak prestatzen, baina ez zuen zorterik izan. 1864an bere lehen lan garrantzitsua plazaratu zuen: ''Escenas montañesas''. 1869an Diodora de la Revillarekin ezkondu zen. Halaber, ibilbide politikoa hasi zen, karlismo barruan. [[Cabuérniga]]ko haraneran diputatu atera zen. 1876an ''Bocetos al temple'' liburua atera zuen eta politika baztertu zuen bere semeen ardura hartzeko. [[Marcelino Menéndez Pelayo]] eta [[Gumersindo Laverde]] lagunen eraginez berriro ere idazten hasi zen; hortik aurrera bere lanak, eleberrri luzeagoak, errealismoan kokatu ziren: ''Sotileza'' (1885) eta ''Peñas arriba'' (1895). 1872an Espainiako Errege Akademian onartu zuten. 1893an bere seme nagusia buruaz beste egin zuen eta gertaera horrek eragin handia izan zuen idazlearengan. Krisialdi gogorrean murgildu zen. Hortik aurrera oso gutxi idatzi zuen. 1904an [[istripu zerebrobaskular|odol kolpe]] bat sufritu zuen. 1906ko martxoaren 1an hil egin zen.
 
Bere seme bat, [[Vicente de Pereda y Revilla]], eleberrigilea ere izan zen.
 
== Obra ==