Christiaan Huygens: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
18. lerroa:
 
[[Paris]]en lan egin zuen [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]] gonbidaturik. Zientzien Akademiako kide izendatu zuten (1695).
 
 
'''Hasierak'''
 
Christiaan Huygens Herbeheretako familia garrantzitsu batean jaio zen. Bere aita zen [[Constaniin Huygens]] diplomatikoak goi mailako hezkuntza bat baliatu ahal izan zion eta garaiko talde intelektualetan sarbidea eman zion.
 
[[Mekanika]] eta [[geometria]] ikasi zuen irakasle pribatuekin 16 urterarte. Christiaanek geometrian modelo mekanikoak nola egin ikasteaz gain laud-a bezalako musika tresnak jotzeko trebatze sozialak eskuratu zituen. Hasiera hauetan [[René Descartes]] matematikari frantsesaren influentzia handia jaso zuen, Constantiin-en etxean bisitari ohikoa baitzen. 1645 eta 1647 urteen artean jaso zuen bere formakuntza akademiko unibertsitarioa [[Leiden-eko Unibertsitatean]] (bertan [[Van Schooten]]-ek matematikako klaseak eman zizkion) eta, 1647 eta 1649 urteen artean [[Breda]]-ko Orange Eskolan( [[John Pell]] matematikari aditua irakasle izan zuen bertan). Bi hezi gune hauetan zuzenbidea eta matematika ikasi zituen, azken honetan gailentzen zelarik.
 
Bere aitaren bitartez, [[Mersenne]]-kin kontaktatu zuen, zeinarekin korrespondentziazko harreman bat izan zuen. Mersenne-k arazo ugari ebazteko erronkak egin zizkion, catenariaren arazoa besteak beste. Ebazpen egokia aurkitu ez bazuen ere, pisuak sokan parábola forman sintzilikatzeko aterabidea aurkitu zuen.
 
Urrengo urteak Huygens-ek bidaiatzen eman zituen, Herbeheretako enbaxadore zen heinean. Besteak beste, [[Copenhagen (New York)|Copenhague]], [[Erroma]] eta [[Paris]]<nowiki/>en izan zen. 1656an [[Pendulu erlojua|pendulu erlojua]] sortu zuen eta 1660ean Parisera itzuli zen bertan behin betiko geratzeko asmoz. Bertan, [[Blaise Pascal]] bezalako zientzialari frantses garrantzitsuekin biltzen zen modu ohikoan.
 
Ala ere, 1661ean hiria utzi eta [[Londres]]<nowiki/>era joan zen, sortu berria zen [[Royal Society]]-n sartu zelarik. Bertan, zientzialari ingelesek eginiko aurrerapen zientifiko ikaragarriak egiaztatu ahal izan zituen. Talde esklusibo honetan aurkeztu ahal izan zituen ere bere goi mailako teleskopioak eta besteak beste, [[Robert Hooke]] eta [[Robert Boyle]] bezalako zientzialariak ezagutu zituen.
 
1666an, [[Luis XIV.a Borboikoa|Luis XIV]] aren ministroa zen Colbert-en gonbita onartu zuen Parisera itzuli eta [[Frantziako Zientzia Akademiako|Frantziako Zientzia Akademia]]<nowiki/>kopartaide izateko. Londreseko Royal Society-n bildutako esperientziari esker, Huygens-ek akademia berri honetako lider bilakatu zen eta garaikide zitzaizkion hainbat zientzialarien gaineko eragin nabarmena izan zuen, bere lagun eta jarraitzaile [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibniz]], esaterako. Urte emankorrak izan ziren Huygens-entzat, nahiz eta ilundu egin ziren osasun arazoak eta Herbehereen aurkako Eguzki Erregearen gudak zirela eta. Huygens-ek Frantzia utzi zuen 1681ean.
 
Jaioterri zitzaion Herbehereetan denbora bat igaro ondoren, Ingalaterrara itzultzea erabaki zuen 1689an. Bertan, Royal Society taldearekin harremanak ber hartu zituen eta [[Isaac Newton]] ezagutu zuen, eztabaida zientifiko ugari izan zituelarik berarekin. Izan ere, Newtonen [[Argiaren teoria korpuskular|argiaren teoria korpuskularra]] eta [[Grabitazio lege unibertsala|grabitazio lege unibertsala]] kritikatu zituen.
 
Herbehereetara itzuli zen zendu aurretik eta , Newton bezala, ez zen ezkondu eta ez zuen ondorengorik izan.
 
Cristiaan Huygens  Herbeheretako astronomo, fisikari, matematikari eta asmatzaile bat izan zen. Saturnoko eraztunen natura azaldu zuen, Titan satelitea aurkitu zuen, pendulu erloju modernoa asmatu zuen, argiaren natura ondulatorioa azaldu zuen, teleskopioa hobetu zuen, probabilitatearen teoriari ekarpen garrantzitsuak egin zizkion eta gorputz elastikoen arteko talken legea ezarri zuen. Royal Society-ko kidea ere izan zen.
 
<br />
 
== Lan zientifikoak ==
 
=== Matematikak ===
[[Probabilitate|Probabilitatea]]<nowiki/>ren gaineko azterketaren aitzindarietako bat izan zen Huygens, honen inguruan ''De ratiociniis in ludo alea'' (Zorizko jolasen inguruko arrazonamendua) liburua argitaratu zuelarik [[1656]]<nowiki/>ean. Probabilitatearen alorrean garrantzitsuak diren kontzeptuak sartu zituen bertan, esperantza matematikoa esaterako, eta Pascal, [[Pierre de Fermat|Fermat]] eta De Mére-k proposaturiko arazoak ebatzi zituen bertan. Huygens-en liburu hau modu sakonean aztertu izan zuen [[Jakob Bernoulli]]-k bere ''[[Ars conjectandi]]'' liburuan.
 
Gainera, hainbat arazo geometriko ebatzi zituen, zisoidearen zuzenketa eta zikoidearen kurbaduraren determinazioa esaterako. Bigarren deribatuaren inguruko kontzeptuak ere garatu zituen.
<br />
 
=== Fisika ===
Astronomiarekiko zuen interesa zela eta, behaketen kalitatea hobekuntza ekarri zuten mekanika eta optikan zentratu ziren bere lanak. Denboraren neurri zehatzago baten beharra oinarrizkoa suertatzen zen behaketa astronomikoetan, behar honetatik abiatuz pendulu erlojua asmatu zuen, honen funtzionamendu zehatza aurkeztu zuelarik bere ''[[Horologium oscillatorum]]'' liburuan 1673an. Bertan indar zentrifugoaren esanahi zehatza aurkitzen da, erdigunearen oszilazioaren teoria, indar bizien kontserbazio printzipioa (energiaren kontserbazioaren printzipioaren aurrekaria), partikulen arteko talkan oinarrituz bereziki (Descartes-en ideia batzuk zuzenduz) eta pendulu sinple eta itzulgarriaren funtzionamendua.
 
 
Optikari dagokionez, argiaren teoria ondulatorioa garatu zuen, Huygens-en printzipiotik abiatuta. Teoria honetatik abiatuta, argiaren errefraktazio eta errefraktazio bikoitzaren azalpena garatu zuen, ''[[Traité de la lumiére]] .'' Teoria hau [[Thomas Young]]-ek baieztatu zuen bere esperimentuen ondorioz, XIX. Mendearen hasieran.
 
=== Astronomia ===
Txikitatik [[astronomia]]<nowiki/>ra zaletu zen eta azkar ikasi zuen lenteak zizelkatzen (Herbehereetako bereiztasuna teleskopioaren asmakuntzatik) eta bere anaiarekin elkarlanean kapitatae handiko hainbat [[teleskopio]] eraiki zituen. Entsegu eta akatsaren metdoaren bitartez baieztatu zuten luzera fokal handiko objetuak irudi hobeagoak ematen zituztela, gero eta trasna fokal handiagoak eraikitzen egon zelarik. Lente hauek zizelkatzeko metodo berezi bat garatu zuen, bere laguna zen [[Baruch Spinoza|Spinoza]] filosofoaren laguntzaz. Lorturiko arrakastaren eskutik, [[Johannes Hevelius]]-ek bere telesopo propioak egitera animatu zuen.
 
[[1655]]<nowiki/>ean kalitate handiko teleskopio bat egin zuen: soilk 5 zentimetroko diametroa bazuen ere, hiru metro eta erditik gorako luzera zuen, 50 handipen emaen zituelarik. Tresna honekin [[Saturno]]<nowiki/>ren inguruan eraztun bat zegoela ikusi zuen ([[Galileo Galilei|Galileo]]<nowiki/>k aurkitu zuen baina ezin izan zuen modu garbian identifikatu) eta satélite baten existentzia, [[Titan (satelitea)|Titan]], urte horretako martxoaren 25ean. Hilabeteetan zehar jarraitu eta gero, ezagutaraztera eman zuen 1656ean.
 
 
Teleskopioarentzat lente okuar berria asmatzeari esker, astronomian hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin zituen. [[Oriongo Nebulosa]] aztertu zuen, honen baitan izar txikiak zeudela aurkituz. 1658an mikrometro bat diseinatu zuen distantzia angular txikiak neurtzeko, honi esker laneten itxurazko neuria edo sateliteen arteko distantzia determinatu ahal izan zuelarik.
 
 
Geroz eta lente handiagoen frabrikazio eta leunketan jarratu zuen: bost, hamar eta hogei metroko objetiboak lortu ostean, 37 metroko teleskopio fokal bat amaitu zuen. Zutabe handietan oinarritua eta sokekin sostengaturik, Saturnoko erastunen irudi garbiak lortu zituen, eraztnek lanetan duten itzalak ikusi ahal zituelarik. Eguzkiaren inguruan mugitu ala itzalen hartzen zuten forma eta argiztapen aldakorrak ere aztertu zituen.
 
[[Europako Espazio Agentzia|ESA]]-k eraikiriko esplorazioko Titán bere omenezko izena darama ([[Huygens sonda]])
 
 
'''Linterna magikoa'''
 
1659 esku idazki batean agertzen da lehen aldiz [[Linterna magikoa|linterna magikoa]]<nowiki/>ren erreferentzia. Bertan, Huygensek gailu honen diseinu bat egiten duelarik. Irudien  gainezarpenaren bide proiektoreak sortzeko plaken diseinua ere agertzen da.
 
== Idazlanak ==