Egia (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Auzuneak eta Historia
15. lerroa:
 
== Kokapena ==
Egia [[Donostia|Donostiako]] erdi-ekialdean dago kokaturik. Muga egiten du, batetik, [[Urumea]] ibaiarekin eta, bestetik, [[Gros]], [[Ategorrieta-Ulia]], [[Intxaurrondo (auzoa)|Intxaurrondo]] eta [[Loiola (Donostia)|Loiola]] auzoekin. 117 hektarea ditu gutxi gorabehera, eta bertan daude [[Iparraldeko geltokia (Donostia)|Atotxako geltokia;]] [[Atotxako dorrea]], Donostiako eraikin garaiena eta [[Gipuzkoa]]ko bigarrena; [[Tabakalera]]; [[Polloeko hilerria]] eta [[Kristinaenea|KristinaeneaCristina Enea edo GladiseneaGladysenea parkea]].
 
[[Fitxategi:Egia, Donostia, Euskal Herria.jpg|300px|erdian|thumb|Egia auzoaren aireko ikuspegia]]
 
== Auzuneak ==
2003an Donostiako Udalak barrutika antolatu zuen hiria, eta Egiako auzoan zazpi azpiauzo hauek markatu zituen:
* [[Urumea Pasealekua]]
 
* [[Atotxa]]
'''Urumea pasealekua:''' pasealeku hau Urumea ibaiaren eskuinaldean dago, Santa Katalina zubitik Realaren zubiraino, eta trenbidearekin eta ibaiarekin egiten du muga.
* [[Aldakonea]]
 
* [[Zesta punta|Jai Alai]]
Bertan dago [[Frantzia pasealekua (Donostia)|Frantzia pasealekua]], “area erromantiko”ko erakusgarririk onenetako bat, bere eragin frantziarreko jardin eta jauregi-etxeekin. 1920ko hamarkadan eraiki ziren, ibaia bideratu ondoren sortutako orubean. Horien atzean beste etxe-ilara bat dago eta geltokia. Kale horrek “Geltokiko pasealekua” zuen izena 1904an sortu zenean, baina etxe dotore bat zegoen bertan “Maison de France” izenekoa, Frantziako Kontsulatua eta Lizeoa hartzen zituena, eta hortik izen-aldaketa 1913an.
* [[Tolaregoia]]
 
* [[Iruresoro]]
'''Atotxa:''' aurrekotik trenbideak berezituta eta Grosekin mugan, honako eraikuntza hauek hartzen ditu: [[Tabakalera]], [[Norteko geltokia (Donostia)|tren]] eta bus-geltokiak eta [[Donostiako Justizia Jauregia|Epaitegia]].
* [[Mundaiz]]
 
'''Mundaiz:''' bertan zegoen baserri batetik hartu zuen izena. [[Kristinaenea|Cristina Enea/Gladysenea]] parkea dago bertan.
 
'''Iruresoro:''' Iruretagoiena eta Dorronsoro etxegileei zor die izena. Auzoko zonalderik populatuena da eta kale nagusiak dituena da: Egia, Karmengo Ama eta Ametzagaina.
 
'''Aldakonea:''' erdiko zonaldetako bat, oso aldapatsua.
 
'''Jai-Alai:''' inguru zabal honek Gros, Ategorrieta-Ulia eta Intxaurrondo auzoekin muga egiten du.
 
'''Tolaregoia:''' izen bereko baserria zegoen tokian eraikia, Intxaurrondo, Loiola eta [[Urumea]] ibaiarekin egiten du muga.
 
== Historia ==
Auzoak bertan zegoen baserritik hartu zuen izena. Hasieran, ingurua Donostia hornitzen zuten baserriz beteta zegoen, eta horietako batzuk gaur egungo izendegian gelditu dira jasota: Polloe, Konkorrenea, Aldakonea, Aldapa, Mundaiz, Alkolea, Tolaregoia…
 
XX. mendearen hasierara arte nekazarien auzo bat izan bazen ere, bere lurraldean eraikuntza garrantzitsuak hasi ziren egiten, auzoaren garapenean eragin handia izan zutenak:
 
* [[Norteko geltokia (Donostia)|Tren-geltokia]], 1864ko abuztuaren 15ean.
* Atotxako zezen-plaza, 1869an eraikia.
* Moderno pilotalekua,1877ko maiatzaren 21ean irekia.
* [[Polloeko hilerria]] 1887an, ordura arte San Martinen zegoena itxi zenean.
* Teila-fabrika,1903an.
* [[Atotxako futbol zelaia|Atotxako futbol-zelaia]], 1913an.
* [[Tabakalera|Tabako-fabrika]], 1913an.
* [[Kristinaenea|Cristina Enea/Gladysena]] parkearen dohaintza, 1917an
 
Hilerria sortzearekin batera, hainbat marmol-tailer jarri zituzten inguruan. 1932an Aldakoneako amaetxea eraiki zuten, gaur egun Nazaret dagoen lekuan. Garai horretakoa da auzoko beheko aldeko urbanizazioaren hasiera, Atotxan eta Egia kalean.
 
Baina hazkunderik handiena 50eko hamarkadan izan zen. Donostiako erdialdea eraikitzeko tokirik gabe gelditzen ari zen, eta, horrekin batera, etorkin-uholdeak etorri ziren, etxe merkeak bilatzen zituztenak. Horren ondorioz, auzune berriak eraikitzen hasi ziren, askotan urbanismo-arauak errespetatu gabe. Horrela sortu ziren San Frantzisko Xabier, Alai Ondo, Alai Alde, Baztan, Iruresoro…
 
Mugimendu soziokultural gutxiko urteak izan ziren. Bi elkarte gastronomiko zeuden, Donosti Gain eta Ur Zaleak, eta horiek antolatzen zituzten auzoko jaiak: Koruko Ama eta Madalenak.
 
1970ean Egia langileen auzoa zen, 19.000 biztanle zituena, gutxi gorabehera 4.000 gehiago orain baino. Hazkunde-garaiko umeak gazte bihurtuta, mugimendu soziokulturalak sortzen hasi ziren, euskalduntzea tartean, ordura arte asimilazio-bidean. Horretan [[Aitor ikastola]]<nowiki/>ren sorrera mugarria izan zen, 1967an. Gau-eskola ere garai horretan sortu zen.
 
1982an [[Porrontxoak]] antolatu ziren lehen aldiz. Horiek aurreko jai guztiak ordezkatu zituzten, eta antolaketa, elkarte gastronomikoen ordez, auzoko koadrilek hartu zuten.
 
2002an, auzotarren arazoei aurre egiteko, Egia Bizirik auzo-elkartea sortu zen.
 
== Eraikin eta leku nabarmenak ==
39 ⟶ 75 lerroa:
* [[Frantziako ibilgunea]]
* [[Iparraldeko geltokia (Donostia)|Atotxako geltokia]]
* [[Kristinaenea|KristinaeneaCristina Enea / Gladysenea parkea]]
* [[Maria Kristina zubia]]
* [[Polloeko hilerria]]