Ozeano Barea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
{{Ur eremu infotaula
| izena = Ozeano Barea
26 ⟶ 24 lerroa:
'''Ozeano Barea''' edo '''Ozeano Pazifikoa'''<ref>Euskaltzaindiak biak onartzen ditu ([https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0052.pdf Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)] (52. araua)</ref> [[Lurra|Lurreko]] [[ur]] masarik handiena da, bere azalera osoaren heren bat hartzen duena. [[Bering (itsasoa)|Bering itsasotik]], [[Artikoa]]n, [[Ross itsasoa|Rosseko itsasoraino]], [[Antartika]]n, zabaltzen da 15.000 kilometroz. 25.000 irla inguru ditu bere uretan, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean kokatuta. 166,2 milioi km²-ko azalera betetzen du. [[Asia]], [[Amerika]], [[Ozeania]] eta [[Antartika]] kontinenteak bainatzen ditu.
 
== Izenaren jatorria ==
«Bare» izena hartzen du, [[Fernando Magallanes|Fernando Magallaes]] eta [[Juan Sebastian Elkano]]k munduari bira eman ziotenean oso lasaia aurkitu zutelako. Aipatu behar da beraz, munduari lehen aldiz bira eman zioten bi pertsonai hauek ozeano honetatik pasatu zirela.
 
== Mugak eta ezaugarriak ==
Muga hauek ditu: [[Amerika]], ekialdean; [[Asia]] eta [[Australia]] mendebalean. Zirkulu baten antzekoa, Ozeano Antartikoaren aldera zabaltzen da hegoaldean eta [[Ozeano Artikoa]]rekin bat egiten du [[Bering (itsasoa)|Bering itsasoaren]] bidez. 166.241.700 km²-ko hedadura du, ertzetako itsasoak (Bering, Okhotsk, Japonia, Txina, Horia, Sulawesi) kontuan hartuta.
 
36 ⟶ 34 lerroa:
Ipar eta mendebalean, [[Ozeano Bareko Suzko Eraztuna]] izena eman ohi zaion sumendiz sortutako uharte andana luzea ageri da (Aleutiarrak, Kurilak, Marianak, Filipinak, Tonga, Kermadec…). Bertan daude munduko itsas leize sakonenak: 10.000 m-tik gorakoak Kuril, Mariana eta Filipinetan; 7.000 m-koak Txile eta Peruko ertzetan. Munduan dagoen lurrazalaren puntu baxuena ozeano honetan dago, Marinas hobietan.
 
Uharteetan sumendi asko izateaz gainera, lurrikara ugari sortzen da Ozeano Barean, ''[[tsunami]]'' (japonieraz «ekaitz uhin») uhin sismikoak sortzen dituztenak. Tsunami hauek kostaldeak erasotzen dituzten itsasikarak sortu ohi dituzte. Bestalde, koralezko milaka harkaitz ageri dira Ozeano Bareko alde tropikalean, basaltozko mendien (atoll) inguruan eta koralezkoak ez diren uharteen inguruetan (koralezko harkaitzak). Hainbat ur lasterrek zeharkatzen dute, bestalde, Ozeano Barea (Humboldt, Kuro-shio, Oya-shio…).
 
=== Uharteak ===
45 ⟶ 43 lerroa:
* [[Polinesia]] ([[Zeelanda Berria]] eta [[Hawaii]] barne).
 
== Historia ==
[[Vasco Núñez de Balboa]] espainiarrak [[1513]]an aurkitu zuen eta [[Fernando Magallanes]] izan zen Atlantikotik Ozeano Barera igaro zen lehena (1520, [[Hornos lurmuturra]]). Ozeano Bareak ez zuen [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatu arte garrantzi handirik izan ekonomiari dagokionez. Estatu batzuetako industria aurreramenduak (Japonia eta Australia nagusiki) eta, Asian batez ere, kostalde horietan bizi diren milioika pertsonen arteko salerosketa harremanek izugarri aldatu dute Ozeano Bare aldeko herrien egitura.
 
60 ⟶ 58 lerroa:
{{Ozeano aurkibidea}}
{{Itsasoen_aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Ozeano Barea]]