Monika Brodka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Monika Brodka Polonia hegoladeko [[Żywiec]] hirian jaio zen. Hamazazpi urte zituela Poloniako ''Pop Idol'' saioa irabazi zuen eta urte berean ''Album'' diskoa argitaratu zuen. Hilabete pare batean "urrezko diskoa" izatea lortu zuen. 2006an bigarren diskoa atera zuen, ''Moje piosenki'', hau ere "urrezko diskoa" izan zena.
 
Lau urte pasa ondoren hirugarren diskoa plazaratu zuen, ''Granda'' izenekoa. Musika estiloan aldaketa handia egin zuen rock elektronikoa jorratuz. "Platinozko diskoa" izatea lortu zuen. Atzerrian ere kritika onak izan zituen.
 
2012ko maiatzean Los Angelesera joan zen ''LAX'' izeneko EPa grabatzera. Diskoko singleak "Varsovie" eta "Dancing Shoes" izan ziren, ingelesez garbatu zituen gainera. "Varsovie" abestiak urteko abesti onenaren Fryderyk saria lortu zuen. 2016an ''Clashes'' diskoa atera zuen.