Ireki menu nagusia

Monika Maria Brodka (Żywiec, Polonia, 1987ko otsailaren 7a- ) punk rock abeslaria da. Poloniako Pop Idol saioaren hirugarren edizioa irabaztean egin zen famatu.

Monika Brodka
Monika Brodka.jpg
Bizitza
Jaiotza Żywiec1987ko otsailaren 7a (32 urte)
Herrialdea  Polonia
Heriotza  (32 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kanta-idazlea, kantugilea eta biolin-jotzailea
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua biolina
ahotsa
Diskoetxea Sony BMG
IMDb nm2065814
monikabrodka.com/
Monika Brodka Oświęcimiun egindako kontzertu batean, 2013an.

BiografiaAldatu

Monika Brodka Polonia hegoladeko Żywiec hirian jaio zen. Hamazazpi urte zituela Poloniako Pop Idol saioa irabazi zuen eta urte berean Album diskoa argitaratu zuen. Hilabete pare batean "urrezko diskoa" izatea lortu zuen[1]. 2006an bigarren diskoa atera zuen, Moje piosenki ("nire abestiak"), hau ere "urrezko diskoa" izan zena[1].

Lau urte pasa ondoren hirugarren diskoa plazaratu zuen, Granda izenekoa. Musika estiloan aldaketa handia egin zuen rock elektronikoa jorratuz[2]. "Platinozko disko bikoitza" izatea lortu zuen[3]. Atzerrian ere kritika onak izan zituen.

2012ko maiatzean Los Angelesera joan zen LAX izeneko EPa grabatzera[4]. Diskoko singleak "Varsovie" eta "Dancing Shoes" izan ziren, ingelesez garbatu zituen gainera. "Varsovie" abestiak urteko abesti onenaren Fryderyk saria lortu zuen[5]. 2016an Clashes diskoa atera zuen.

DiskografiaAldatu

  • Album (2004, BMG)
  • Moje piosenki (2006, BMG)
  • Granda (2010, Sony Music)
  • LAX (2012, Kayax) - EPa
  • Clashes (2016, Kayax / Play It Again Sam)

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Bestseller charts and awards :: Polish Society of the Phonographic Industry» web.archive.org 2013-10-14 . Noiz kontsultatua: 2019-03-04.
  2. (Ingelesez) Khan, Andrew (2011-11-17) «Pop musik: the sound of the charts in … Poland» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-03-04.
  3. «Listy bestsellerów, wyróżnienia :: Związek Producentów Audio-Video» web.archive.org 2011-07-21 . Noiz kontsultatua: 2019-03-04.
  4. «Płyta Brodka - "LAX" - Onet Muzyka» web.archive.org 2013-10-14 . Noiz kontsultatua: 2019-03-04.
  5. «Nominowani i laureaci :: Nagroda muzyczna - Fryderyk :: Związek Producentów Audio-Video» www.zpav.pl . Noiz kontsultatua: 2019-03-04.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monika Brodka