Orkatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
| display_parents = 4
}}
[[FileFitxategi:Reh 00380.jpg|leftezkerrera|miniatur|180px]]
'''Orkatza''' (''Capreolus capreolus'') ''ugaztun'' hausnarkaria da, [[Europa]] eta [[Asia]]ko "[[Orein|Cervidae]]" familiako txikiena dena<ref>{{erreferentzia|abizena= Mateos-Quesada |izena= P. |urtea= 2005 |izenburua= Corzo - Capreolus capreolus |bilduma= Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles}}</ref>. Helduek 76 zentimetroko altuera dute lepoaren hasieraraino, eta pisua 15-30 kilogramokoa dute.
 
20. lerroa:
 
== Banaketa ==
Mundu mailan, orkatza Europan eta [[iparraldeko Asia]]n dago, eta iparralderantz eta ekialderantz egin ahala gero eta banako handiagoak aurkitzen dira. Garai batean izan zuen beherakada eta gero, oraingo baldintzekin lehen galdutako lurraldeak birkolonizatzen ari da, eta baita berri batzuk ere gizakiaren laguntzarekin: honen adibide dira [[Leitzaran]]en, [[Pagoeta]]n, [[Aralar]]ren... egiten ari diren birpopulaketak. Naturalki ere zabaltzen ari da Euskal Herrian, [[Landak|Landetatik]] iparraldera; ekialdetik [[Pirinioak|Pirinioetara]]; eta mendebaldetik Araba, Bizkaia eta Nafarroara.
 
== Habitata ==
26. lerroa:
 
== Elikadura ==
Landare-dibertsitate handia eskatzen duen [[belarjale]]a da. Bizi den ingurunearen arabera espezie desberdinak hautatuko ditu, baina beti ere, landareen zati elikagarrienak hautatzen ditu, beren heste laburrarekin ez baitio etekin handirik ateratzen jandakoari. Duen urdail-bolumen txikiak jatordu motzak eta sarri egitera behartzen du. Neguan, besterik ez dagoenean, zuhaitz-azalarekin, [[sasi]]ekin eta gutxi gehiagorekin moldatzen da, baina jarduera ere asko murrizten du.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Eme kantitate alturik ezean eme bat hartuko du ar bakoitzak. Udarekin batera sartzen dira araldian eta maiatza inguruan jaiotzen dira. Tarte luze honen arrazoia atzeratutako ernaldia da. Estaltzea eman eta 15 egunera enbrioiaren garapena moteltzen da ia geratzeraino (oboinplantazio atzeratua) eta horrela mantentzen da urtarrila ingurura arte, horrela orkatzak kumeak neguan jaiotzea saihesten du. [[Gorteiatze]]a luzea izaten da, arra emearen atzetik korrika aritzen da emeak estaltzen uzten dion arte. Eme bakoitza orban zuriz betetako bi kumez erditzen da gehienetan.
 
Kumeak babesgabe jaiotzen dira, belar artean egoten dira amaren zain elikatzeko eta garbitzeko. [[Edoskitze|Edoskitzaroak]] hiru hilabete inguru irauten ditu eta 9-12 hilabeterekin amarengandik bereizten dira. Behin bereizita noraezean ibiliko dira bizileku berri bat aurkitu arte, emeek urte bete inguru pasa dezakete, eta gutxienez hiru urte arrek. 14 hilabeterekin lortzen dute heldutasun sexuala eta emeak adin honekin estalita gera daitezke, baina lurraldekoitasuna dela eta arrek beren lurraldea izan arte itxoin beharko dute gurutzatu ahal izateko. Bizi itxaropena 12 urteren bueltakoa da, luzeagoa emeetan arretan baino, bai espeziearen biologiagatik eta baita ehizaren presio txikiagoagatik ere. 19 urtera arteko emeak ikusi dira.
 
== Bizimodua ==