Ondarreta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Antiguo,_Donostia._Euskal_Herria..jpg» fitxategiaren ordez «Antiguo,_Donostia._Euskal_Herria.jpg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: 6.Mantenimiento no polémico y corrección de errores).
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
| herrigunerako distantzia = 0 m
}}
'''Ondarretako hondartza''' [[Donostia|Donostiako]]ko ([[Gipuzkoa]]) hiru hondartzetako bat da (besteak [[Kontxa]] eta [[Zurriola]] dira), Kontxako badian kokatuta dagoena. Hiru hondartzetatik mendebalderago dagoena da. Ekialdeko muturrean, Kontxa hondartzarekiko muga du, [[Loretopea]] eta Mendebaldeko muturrean [[Igeldo]] mendiarekin egiten du topo. 620 metro inguru luze da, eta batez beste 120 metroko zabalera eta 74.400 <math>m^2</math>. Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio.
 
== Zerbitzuak ==
Bisitari, bainuzale eta kirolarientzako zerbitzuak uda garaira mugatzen dira. Hainbat kirol praktikatu daitezke, hala nola, [[Hondartzahondartza-bolei|hondartza-boleibola]]bola, [[Itsaspekaritza|urpekaritza]] eta, nahiz eta gomendagarria ez izan, [[Surf|surfasurf]]a. Beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu hondartza honek: besteak beste, komunak, dutxak, iturriak, zakarrontziak, hamakak, aldagelak, bizikletak uzteko tokia, parkeak eta baita megafonia zerbitzua ere. Horretaz gain, bainatzaileen zaintzarako, [[Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea|Gurutze Gorriaren]] sorosleak daude uda garaian, behaketa-dorre eta ontzi pneumatikoez lagundurik. Behaketa-dorreetatik bainurako egoeraren berri ematen da, bandera berde, hori eta gorriekin. Sorosleen ordutegia normalean 10:00-20:00 izaten da. Erlaxatu nahi izan ezkero, tabernak ere badaude bertan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ondarreta hondartza|hizkuntza=eu|data=2006-10-27|url=https://turismoa.euskadi.eus/eu/hondartzak-urtegiak-ibaiak/ondarreta-hondartza/aa30-12375/eu/|aldizkaria=turismoa.euskadi.eus|sartze-data=2018-05-02}}</ref>.
 
== Ondarretako harriak ==
Harrien arazoa 2000. urtean hasi zen, ordutik aurrera urtero, udaran, harriak agertzen dira hondartzan. 2003 eta 2005. urteetan harri pila kendu zen eta arraroena da beste hondartzetan ez agertu izana. Arazoa konpontzeko ahaleginetan hiru kamara jarri ziren [[Igeldo|Igeldon]]n. Honekin ondorioztatu zuten hondartzaren bizitza eta morfologia erabat aldatzen zela negutik udarara. Kanpoko faktoreek ez diote laguntzen prozesu natural honi. Ondorioztatu da prozesu honen eragilea 1996an hondartza mailan jarri zen kafetegia dela. Ikerketa honetan parte hartu dutenen arabera, 2011an itxitako kafetegi horren hondakinen ondorioz gertatzen da<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Ondarreta, hondartza edo harrieta?|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1871/040/001/2013-06-26/ondarreta_hondartza_edo_harrieta.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-04-24}}</ref>.
 
== Ondarretako espetxea ==
{{sakontzeko|Ondarretako espetxea}}
XIX. mende erdialdean, Donostiak bazuen espetxe bat [[Alde Zaharra (Donostia)|Alde Zaharreko]] Abuztuaren 31 kalean, [[San Telmo Museoa|San TelmoTelmoko]]ko sarreratik gertu. Turismoaren gero eta indar handiagoa zela eta, espetxea Donostiako mendebaldean albait urrutien jartzeko deliberoa hartu zen, hiria hegoaldera eta ekialdera begira baitzegoen, eta [[Miramar jauregia|Miramarrez]] mendebaldeko kostaldea, berriz, maniobra militarrak egiteko zelaitzat erabiltzen zen. Hor eraiki zuten, bada, probintziako espetxea, udalak eta aldundiak sustatuta, eta Gipuzkoako beste hainbat herrik diruz babestuta.
 
1886an hasi zituzten lanak, eta 1889an bukatu. Mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz bete zen. Donostiako [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerran]], gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, [[frankismo|frankisten]] pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. Horietako asko torturatu zituzten eta, gutxienez 600, kartzelatik atera eta fusilatu egin zituzten 1948ra bitartean.
 
Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.<ref>[http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/ondarreta-gezalaren-kartzela-ondarreta-la-carcel-del-salitre/ ''Ondarreta, gezalaren kartzela'' erakusketa].</ref> Eraikin hari loturiko gertaerarik tamalgarriena 1936an gertatu zen: frankistek ia 200 preso atera zituzten, eta Hernaniko hilerrian fusilatu.<ref name=DonostiaFrankismoan>[http://donostiafrankismoan.blogspot.com.es/2009/05/ondarretako-kartzela-zena.html «Ondarretako kartzela zena»], ''Donostia Frankismoan'' webgunea, 2009-05-02.</ref>
61. lerroa:
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}