Oliba olio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kalitate mailak: diseinu aldaketa txikia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Merkaturatutako olioak kategoria hauek erabiliz sailkatzen dira (kalitate maila apalenetik gorenekora):
 
* '''Oliba patsaren olioa''': bitarteko kimikoak erabiliz, olibaren patsa finduz lortzen den olioa. Oliba patsa, oliba zanpatu ondoren geratzen den hondarra da. Horrela eskuratutako landare koipeari oliba olio birjinaren kantitate zehatz bat gehitzen zaio. Oliba patsaren olioaren azidotasuna, gehienez, 1,5° izan daiteke.
* '''Oliba olioa''': oliba olio finduaren eta oliba olio birjinaren nahasketa. Gehien saltzen dena da, eta 1º-eko azidotasuna izan dezake, gehienez. Oliba olio mota hau egiteko oliba kaskarragoak eta hondakinekin nahasita erabiltzen dituztelako fintzen dute. Fintzean, azidotasuna gutxitzen diote; eta, halaber, usain eta zapore desatseginak, goma hondarrak eta pigmentu kaltegarriak kentzen dizkiote. Aldi berean, ordea, fintze horrek galdu egiten du oliba olioaren berezko lurrin, zapore eta koloreen zati handi bat. Kalitate akatsak zuzentzeko, disolbagarriak jarri ohi dizkiote.
* '''Oliba olio birjina''': heldutasun unerik egokienean bildutako oliben zukua da, fruitu onetatik lortua eta kontu handiz landua. Gehienez 2º-ko azidotasuna izan dezake. Olibak zapalduz eta emaitza iragaziz lortzen da, hots, prozesu mekaniko huts-hutsa erabiliz. Ezin zaio inolako disolbagarririk erantsi kalitate akatsak zuzentzeko. Dastatze proba gainditu behar du.
* '''Oliba olio birjina estra''': oliba onenak hartuta, prozedura mekanikoaren bidez ateratako zukua. Azidotasuna ezin du 0,8º baino gehiagokoa izan. Ezaugarri organoleptiko bikainak ditu, eta dastatze proba zorrotza gainditu behar du.
 
Oliba olioaren ontzian beste adierazpen hauek ere aurki ditzakegu: