Nyassa (aintzira): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
 
== Mugak ==
[[Aintzira]]ren zatirik handiena [[Malawi]]ren barnean dago, baina [[Malawi]]ren eta [[Tanzania]]ren arteko ur-muga oraindik erabakitzeke dago. [[Tanzania]]k [[1914]] baino lehenagoko [[Alemania|alemaniaralemania]]r eta [[Erresuma Batua|britainiar]] kolonien arteko mugak aldarrikatzen ditu.
 
[[Malawi]]k, ostera, [[1919]]az geroztiko britainiar Administrazioak zituen mugak aldarrikatzen ditu. Orduko britainiar Nyassalandiak ez zuen Nyassa aintziran beste administraziorik nahi, eta mugak ia [[Tanzania]]ko kostetan jarri zituen. Iraganean, auziak gatazkak sortu izan ditu.
[[Mozambike]]k ia uren laurdena du. Likoma eta Chizumulu uharteak, Mozambikeko uretan dauden arren, [[Malawi]]ko [[barrendegi]]ak dira.
 
== Europako kolonizazioa ==
 
[[David Livingstone]] izan zen Nyassara heldu zen lehendabiziko europarra, [[1859]]an. Horrenbestez, [[Britainiar Inperioa]]k aintzira inguruko eskualdea beretzat aldarrikatu zuen, eta Nyassalandia kolonia sortu. [[Portugal]]ek ekialdeko kostak kolonizatu zituen arren, gertuko Likoma eta Chizumulu uharteak Nyassalandiatik etorritako [[Eskozia|eskoziareskozia]]r kolonoek okupatu zituzten, eta britainiar boterearen pean geratu ziren.
 
[[1914]]an Nyassan borroka txiki bat izan zen: britainiar itsasontzi batek, [[Lehen Mundu Gerra|Lehenengo Mundu Gerra]] hasi zela jakinda, alemaniar itsasontzi bat eraso zuen [[Tanzania]]ko uretan, artean Mendebaldeko Alemaniar Afrikako kolonia baitzen Tanzania.
 
== Uharte nagusiak ==
[[Fitxategi:Lake Malawi, view from Likoma Island.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|Nyassa, Likoma uhartetik ikusita]]
 
Nyassan bi uharte nagusi daude: Likoma eta Chizumulu. Likoman [[katedral]] [[anglikanismo|anglikano]] handia dago, [[XX. mendea]]ren hasieran misiolariek eraikia. Uharte bietan [[adansonia|baobab]] arbola asko daude.
 
Uharte bietan milaka pertsona bizi dira. Ekonomia [[banana]], [[mangondo]], [[manioka|tapioka]] ustiapenetan eta [[arrantza]]n datza.
 
== Erreferentziak ==