Nazio Batuen Ingurumen Programa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Nazio Batuen Ingurumen Programa''' ('''NBIP''') (ingelesez,UNEP, ''United Nations Environment Program'') [[Nazio Batuen Erakundea]]ren ingurumenarekiko jarduerak koordinatzen dituen programa da.
 
[[Stockholm-eko Konferentzia]]ren ondorioz (1972), Konferentziak emandako aholkuak gauzatzeko, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak NBIP programa sortzea erabaki zuen. Gaur egun, NBIP da Nazio Batuen Erakundeak ingurumen-arazoetarako duen erakunde nagusia. [[Nairobi]]n du egoitza. Ingurumenaren eta baliabide naturalen egoera mundu osoan aztertu, txosten teknikoak argitaratu eta Nazio Batuen ingurumen-programak kudeatzen ditu.
 
Ingurumena zaintzeko eta [[garapen iraunkor|garapen jasangarria]] sustatzeko lidergoa eman eta ahaleginak bultzatzea da NBIPren xedea. Horretarako, munduko estatuei informazioa eta laguntza eman behar die beren bizimodua hobetu dezaten hurrengo belaunaldien bizimodua arriskuan jarri gabe.