NK zelula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Giza-zelulak kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''NK zelulak''' (ingelesetik, ''Natural Killers'', "Zelula hiltzaileak") [[immunitate-sistema]]ren zelulak dira, [[linfozito]]ak direnak, baina B eta T linfozitoetatik bereiziak. Izan ere, B eta T linfozitoen aldean ez dituzte [[antigeno]]ak ezagutzen, haien eginkizuna garrantzitsua izanik erantzun immune inespezifikoan (oroimenik gabekoan, alegia).
 
Zelula hiltzaile naturalek ez dute [[fagozitosi]]a egiten, ez dira benetako [[fagozito]]ak. Apurtzen dituzten [[zelula]]k perforina izeneko substantziak jariatuz lisatzen dituzte. Ez dituzte mikroorganismo [[patogeno]]ak suntsitzen, baina gai dira [[birus]]ek infektatutako zelulak eta zelula gaiztoak (tumoralak) akabatzeko. Hori dela eta, [[minbizi]]aren prebentzioan funtsezko zeregina betetzen dute, gorputzeko immunozaintzaren elemeturik aipagarrienetakoak izanik.
 
[[Interferoi]]ak eta [[zitokina]] batzuek NK zelulak aktibatzen dituzte.