Mikrotubulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Mikrotubuluak''' [[mikrofiru]] eta [[firu ertain]]ekin batera [[zitoeskeleto]]aren osagai diren 22-25nm-tako [[diametro]]a duten hodi itxurako firuak dira.
 
Funtzio zelular desberdinetan parte hartzen dute, hala nola jariapen besikulen garraioan, [[organulu]]en mugimenduan, substantzien garraio intrazelularrean eta zatiketa zelularrean ([[mitosi]] eta [[meiosi]]an). Gainera, [[zilio]] eta [[flagelo]]en osagaiak dira.
 
== Egitura ==
25. lerroa:
Mikrotubuluak burutu behar duten funtzioaren arabera [[zitoplasma]]n taldekaturik agertzen dira. Horretarako, mikrofiru eta firu ertainekin asoziatzen dira. Mikrotubuluen funtzio ezagunenak hiru dira:
* Zelularen itxura garatu eta mantendu. Firu ertainek duten funtzioarekin erlazionatuta dago hau. Garapen enbrionarioan edo bizitza osoan zehar, zelulak desberdintzen ari dira, zelula bakoitzaren ezaugarria den itxura hartuz. Honetan, mikrotubuluek garrantzi handia dute. Zelulen mikrotubuluak despolarizatzen badira, zelulek beren itxura tipikoa galdu eta esferikoak bihurtzen dira.
* Zilio, flagelo eta [[zentriolo]]en osagai izan. beraz, mugimenduarekin erlazionatuta daude.
* Garraio intrazelularra. Mikrotubuluek zelula barneko mugimendu edo garraio mota askotan parte hartzen dute.
** Garraio axonikoa. [[Neurona|Neuronetako]] mikrotubuluak, [[dendrita]] eta [[axoi]]etan zehar azauetan antolatzen dira. Axoi eta dendriten zeharko substantzien garraioan parte hartzen dute, substantziak lekualdatzeko bideak antolatuz. Bide hauetan zehar besikulen garraioa posible egiten dute.