Mestizo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mestizo.jpg|thumb|300px|''"De español e india produce mestizo"'' esaldia daukan ''"Pintura de castas"'' izeneko antzinako margoa.]]
 
'''Mestizo''' [[gaztelania]]zko hitza da, jatorriz [[europa]]r ([[espainia]]r) eta [[amerindiar]] arteko nahasketa duen pertsona izendatzeko erabilia, [[Latinoamerika|Amerika Latinarrean]] oso fenomeno zabaldua izan dena. Halaber, [[Asia]] aldean ere erabili izan da historikoki bestelako [[arraza]] nahasketak izendatzeko [[Filipinak|Filipina Uharteetan]], [[Ekialdeko Timor]], [[Macau]] edo [[Sri Lanka]]n.
 
Gizaki mestizoa bi [[arraza]] eta, beraz, bi kultura desberdin elkartzearen ondorio da. Hortaz, ia giza arraza guztiak dira mestizoak, [[zibilizazio]]ak eta inperioak etengabe higitu baitira batetik bestera, eta giza [[migrazio|emigrazioak]] eragin baitituzte beti. Hala ere, azken bi edo hiru mendeotan asko ugaldu dira mestizoak, giza talde handiek emigratu baitute lurralde berrietara, europarren kolonizazioaren ondorioz, batez ere. Terminoa mota bereko baina arraza desberdinetakoak diren bi animalia edo landare elkarrekin gurutzatzean sortzen den izaki berria izendatzeko ere erabiltzen da.