Mendekoste gereziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Mendekoste gereziak''', [[Jean Etxepare Landerretxe]] euskal idazleak literaturaren alorrean idatzitako liburu bakarra da: Etxepare Landerretxek hor-hemenka argitaratu zituen testuen bilduma, idazlea hil ondoren plazaratu zena. Izan ere, 1963an agertu zen Etxepareren idazlanen bilduma ''Mendekoste gereziak'' ''eta beste'' izenburuarekin, [[Piarres Xarriton|Piarres Charrittone]]<nowiki/>k prestaturiko argitalpenean. 1991n berriro argitaratu zen, eta orduan ''Mendekoste gereziak'' soilik azaltzen zen izenburuan. Azken argitalpen horretan agertzen diren testuak lehenengo liburuan argitaratutako guztiak dira baina, lehenbiziko hartan sartu ez ziren beste narrazio-eta kazetaritza-lan batzuk ere gehitu zitzaizkien. Azken argitalpen horren arduraduna [[Inazio Mujika|Inazio Mujika Iraola]] izan zen, eta aurreneko argitalpen hark ez bezala antolatu zuen bilduma.
 
 
 
Mujika Iraolak hiru sailtan eman zituen testuak:
 
1. "Gerezi Heldu": Etxeparek irakurle helduei begira idatzi zituen ipuinak dira. Besteak beste, atal horretan agertzen da "''Kurutze gorriak''" izenburuko narrazio luzea. Bada, Mujika Iraolaren ustez modernitatearen adibidetzat har daiteke narrazio hori.
 
Erlatu honen garrantzia, gure ustetan, bere modernotasunean datza. Filme neorrealista italiar baten antza hartzen zaio hasiera-hasieratik, [[Fotograma|fotogramakfotograma]]k zuri-beltzean pasatzen dizkigu Etxeparek, [[Narratzailenarratzaile orojakile|narratzaile orojakilea]]a ia erabat ezkutatuz.
 
2. "Gerezi gazte": Jean Etxepare haur eta gazte-literaturako idazle moduan agertzen zaigu. Atal horretan dugu egileak idatzi zituen ipuinen artean ezagunena, liburuaren izenburuan agertzen dena: "''Mendekoste gereziak''". Ipuin horri esker irabazi zuen 1959an "Euskal-Kulturaren-Alde" erakundeak antolatutako literatur saria<ref>http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/artikulua/ar-154679/
</ref>.
 
3. "Bertze Gerezi"ː Hirugarren atalean Etxeparek kazetaritza-arloan egindako zenbait lan agertzen dira.
 
Literaturaren ikuspuntutik begiratuta, irakurle heldu zein gazteentzako ipuingintzan egindako lana nabarmentzen da. Ipuinok joera moralizatzailea izaten dute. Edonola ere, idazlearen ereduen artean [[Pío Baroja|Pio Baroja]] zegoela kontutan hartuta, moralitatearen aldetik arazoak plantea daitezkeela pentsatzen du [[Piarres Xarriton|Charriton]]<nowiki/>ek.
 
Jean Etxepare ume gaixobera izan zen, eta berehala ohitu zen inguruan gertatzen zena arretaz begiratzera. Begirada arretatsu horren isla da Etxepareren [[literatura]]. Horretaz gain, idazleak erakusten duen sentsibilitate berezia ere nabarmendu behar litzateke, [[Itxaro Borda|Itxaro Bordak]]k azpimarratzen duen bezala.
 
Jean Etxeparek 1957tik 1961era bitarteko literatur ibilbide laburra izan zuen, eta bere literaturbidea bilatzen zuen bitartean, beste idazle batzuen oihartzunak agertzen dira bere ipuinetan. Baroja aipatu dugu dagoeneko, baina, [[Lev Tolstoi|Tolstoi]], [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Anton Txekhov|Chéjov]] edo [[Alphonse Daudet]] ere aipa daitezke.
 
Duda-mudazko urratsak izan ziren, baina edonola ere, dagokigun liburuak erakusten du ibilbide labur hori heriotzak moztu ez balu, interesgarri bezain garrantzitsua izan zitekeen ibilbidearen lehenengo urratsak besterik ez zirela izan.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}