Jaizkibel Kirol Elkartea (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
== Historia ==
Jaizkibel K.E. 1960 eta 1967 artean aritu zen traineru-estropadetan, eta garai hartan donostiarren ordezkaritza izan zuen. SoldaduskaOso arraunzalea zen Aizpurua kapitainak sustatutako taldea izan zen, eta [[Soldadutza|soldaduska]] egiten ari ziren gazteek osatuosatzen zuten [[traineru]]a, patroia '''Jose Urdanbide "Gorrión"''' zelarik.
 
[[1961]]ean bigarren postua eskuratu zuten [[Kontxako Bandera]]n, maila altuko boladari hasiera emanez. [[1962]]an Kontxako jardunaldi bien artean 15 egunetako tartea egon zen eta Jaizkibelek lehenengo egunean denborarik onena egin ondoren, hurrengo astean [[Coruña|A Coruñako]] [[Generalisimoaren Kopa (Coruña)|Generalisimoaren Kopara]] joatea erabaki zuten, sariak ederrak baitziren han. 1962ko Generalisimoaren Kopa hura irabazi zuten<ref>[http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-1023/1470571/ Jaizkibel 1962ko Generalisimoaren Kopa irabazten] NO-DOko dokumentala (08:32 minututik aurrera)</ref>, baina ondoren Kontxan hirugarren gelditu ziren.