Keinu hizkuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Jatorria: atala →‎Historia: bihurtu eta informazioa gehitu, oraindik amaitzeke
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
7. lerroa:
Keinu hizkuntzek ikusizko keinuak darabiltzate, hau da, bistaren bidez jasotzen dira, eta horrek ahozko hizkuntzetatik bereizten ditu. Hala eta guztiz ere, keinu hizkuntzek berezko gramatika eta hiztegia dute, edozein hizkuntzak bezalaxe, hau da, alde honetatik ahozko hizkuntza naturalek bezalaxekoak dira. Nahiz eta keinu asko mundu osoan zabalduta egon, keinu hizkuntzak tokian tokikoak dira, zeren eta toki bakoitzean hizkuntzak bere keinu [[kode]] propioa baitu. Hizkuntza bakoitzaren barnean, halaber, [[dialekto]]ak izaten dira. Keinu hizkuntza gorren berezko hizkuntza edo hizkuntza naturala da, hau da, berez sortzen duteː izan ere, jaiotzez gorra den haur batek [[lehen hizkuntza]]tzat izango du keinu hizkuntza.
 
== JatorriaHistoria ==
Testu klasikoetan badaude hizkuntza hauen erabileraren aztarnak, esaterako Biblian. Gorrek historian zehar keinu-hizkuntzak erabili izan dituzte. Keinu hizkuntza aipatzen den lehenengo testu idatzietako bat k. a. V. mendekoa da, [[Platon]]en ''[[Cratylus]]''. Bertan, [[Sokrates]]ek honakoa dio: "Ahotsa edo mihia ez bagenu, eta gauzak batak besteari adierazi nahi bagenizkio, ez al ginateke gure esku, buru eta gainontzeko gorputzarekin keinuak egiten saiatuko, gaur egungo jende mutuek egiten duten gisan?"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Open your eyes : deaf studies talking|argitaletxea=University of Minnesota Press|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/370810753|isbn=9780816646180|pmc=370810753|sartze-data=2019-02-28}}</ref>
Testu klasikoetan badaude hizkuntza hauen erabileraren aztarnak, esaterako Biblian. Hala ere, hikuntza hauen onarpenak oso bide luzea egin behar izan du. Urte askotan debekatuta egon dira, bereziki eskoletan eta erakundeetan. Gaur egun normalizatzeko bidean daude eta bere horretan gainerako hizkuntzak bezain oso eta edozertarako gai direla onartzeko joera eta beharra dago; 2003tik Hego Euskal Herrian zein Espainian hizkuntza ofizialtzat hartzen da. Dena dela, onarpen hori teoriko xamarra da, ezen ekintza gutxitan gauzatu baita. Gaur egungo keinu hizkuntzek nolabaiteko uniformitatea lortu dute XVIII eta XIX. mendeetan zehar egin ziren ikerketen ondorioz. Lan horretan Parisen [[Charles-Michel de l´ Épée]] elizgizonak [[1771]]n gorrentzako sortu zuen eskolak garrantzi handia izan zuen; eskola hartan berehala gorrek berezko komunikazio sistema zutela ikusirik, ikasten ahalegindu ziren, aberasteko asmoz. Urteak aurrera ahala, antzeko erakundeak Europa osoan sortu ziren eta honek pertsona gorrek berez erabiltzen duten hizkuntza formalizatzeko bidean itzela izan zen.
 
[[XIX. mendea|XIX. mendera]] arte, keinu hizkuntza zaharren inguruko ezagutza [[Esku alfabeto|esku alfabeto]]etara mugatzen da (behatzekin letrak esateko sistemak). Hauek hitzak hitz egindako hizkuntza batetik keinu hizkuntza batera moldatzeko asmatu ziren. Beraz, ez dago hizkuntzari buruzko erregistro edo dokumentaziorik. [[Pedro Ponce de León]] (1520-1584) aipatzen da lehen esku alfabetoa garatu zuen pertsona gisa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Nielsen, Kim|abizena=E.|izenburua=A disability history of the United States|argitaletxea=Beacon Press|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/773021834|isbn=9780807022023|pmc=773021834|sartze-data=2019-02-28}}</ref>
 
1620. urtean, [[Juan Pablo Bonet]]ek ''“Reducción de las letras y arte para enseñar a hablar a los mudos”'' (Hizkien murriztea eta mutuei hitz egiten erakusteko artea) argitaratu zuen Madrilen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Reduction de las letras y arte para enseñar a ablar los mudos - Fondos Digitalizados de la Universidad de Sevilla|data=2011-07-18|url=https://web.archive.org/web/20110718172251/http://fondosdigitales.us.es/fondos/libros/91/8/reduction-de-las-letras-y-arte-para-ensenar-a-ablar-los-mudos/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-02-28}}</ref> Keinu hizkuntzaren [[fonetika]]ri buruz hitz egiten duen lehenengo tratatu modernotzat hartzen da, pertsona gorrentzako ahozko hezkuntzaren metodo bat eta esku alfabeto bat ezarriz.
 
[[Britainia Handia]]n, esku alfabetoak hainbat helburuetarako erabiltzen ziren, esaterako, komunikazio sekreturako<ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Wilkins|izenburua=Mercury, or, The secret and swift messenger : Shewing, how a man may with privacy and speed communicate his thoughts to a friend at any distance|argitaletxea=London, Printed for Richard Baldwin|data=1694|url=http://archive.org/details/gu_mercuryorthes00wilk|sartze-data=2019-02-28}}</ref>, publikoki hitz egiteko, edo gorrak komunikatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Chirologia, or The Natural Language of the Hand (1644)|hizkuntza=en|data=2016-11-23|url=https://publicdomainreview.org/collections/chirologia-or-the-natural-language-of-the-hand-1644/|aldizkaria=The Public Domain Review|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. 1648. urtean, [[John Bulwer]]rek "Babington maisua" deskribatu zuen, eskuzko alfabetoaren erabileran bikaina zen gorra, "bere hatzen artikulazioetan oinarrituta", zeinak bere emaztearekin erraztasunez hitz egin zezakeen, baita ilunpetan ere ukimenaren bidez keinuen bidez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Philocopus; or, The Deaf and Dumb Man’s Friend {{!}} work by Bulwer|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/topic/Philocopus-or-The-Deaf-and-Dumb-Mans-Friend|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-02-28}}</ref>.
 
1680. urtean, [[George Dalgarno]]k ''Didascalocophus edo The deaf and dumb mans tutor'' (Pertsona gor eta mutuen tutorea)<ref>{{Erreferentzia|izena=George|abizena=Dalgarno|izenburua=Didascalocophus : or the deaf and dumb mans tutor, to which is added a discourse of the nature and number of double consonants: both which tracts being the first (for what the author knows) that have been published upon either of the subjects|argitaletxea=Oxford : Printed at the Theater|data=1680|url=http://archive.org/details/gu_didascalocoph00dalf|sartze-data=2019-02-28}}</ref> argitaratu zuen. Bertan, gorrentzako hezkuntza-metodo propioa aurkeztu zuen, alfabeto “artologiko” bat barne: hizkiak ezkerreko eskuko behatzen artikulazio eta ahurrak seinalatuz eratzen ziren. Sistema artologikoak entzuten zuen jendeak erabiliak izan ziren denbora batez; [12] batzuen ustez lehenengo [[Ogam]]eko eskuzko alfabetoetatik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Session 9|url=http://www.bris.ac.uk/Depts/DeafStudiesTeaching/bslsoc/Sessions/s9.htm|aldizkaria=www.bris.ac.uk|sartze-data=2019-02-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=George|abizena=Montgomery|izenburua=The Ancient Origins of Sign Handshapes|orrialdeak=322–334|hizkuntza=en|data=2002-04-01|url=https://muse.jhu.edu/article/31798|aldizkaria=Sign Language Studies|alea=3|zenbakia=2|issn=1533-6263|doi=10.1353/sls.2002.0010|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. Alfabeto honen [[bokal]]ak gaur egungo Bretainiako keinu hizkuntzan eta Australia eta Zeelanda Berriko keinu hizkuntzako alfabetoetan erabiltzen jarraitzen dira.
 
Bi eskuetan oinarritutako alfabeto modernoaren kontsonanteen lehen irudi inprimatuak 1698an agertu ziren, ''Digiti Lingua'' (Behatzen hizkuntzarako latina) panfletoan. Panfleto honen idazlea anonimoa den arren, hitz egiteko gaitasunik ez zuela uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=H. M.|abizena=Moser|izenburua=Historical aspects of manual communication|orrialdeak=145–151|abizena2=O'neill|abizena3=Oyer|abizena4=Wolfe|abizena5=Abernathy|abizena6=Schowe|izena2=J. J.|izena3=H. J.|izena4=S. M.|izena5=E. A.|izena6=B. M.|data=1960-5|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/14424535|aldizkaria=The Journal of Speech and Hearing Disorders|zenbakia=25|issn=0022-4677|pmid=14424535|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. Gorrez gain, eskuzko alfabeto hau mutuek erabili zezaketela proposatu zuen, baita isiltasunerako, sekreturako edota aisialdirako. Bere hizkietako bederatzi aurreko alfabetoetatik eratorriak dira, eta bi eskuzko alfabeto modernoetako 17 hizki aurkitu daitezke bertan. Orotara, 26 esku formako bi multzo aurkitu daitezke panfleto honetan.
 
[[Charles de La Fin]]ek liburu bat argitaratu zuen 1692an, bertan sistema alfabetiko bat azaltzen zelarik. Sistema honetan, gorputz atalak seinalatzen ziren eta honek seinalatutako atalaren lehen hizkia suposatzen zuen (adibidez, kopeta = K) eta bokalak hatzen puntetan kokatzen ziren, beste sistema britainiarretan bezala<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles de|abizena=La Fin|izenburua=Sermo mirabilis, or, The silent language: whereby one may learn ... how to impart his mind to his friend, in any language ... being a wonderful art kept secret for several ages in Padua, and now published only to the wise and prudent ...|argitaletxea=Printed for Tho. Salusbury ... and sold by Randal Taylor ...|hizkuntza=English|data=1692|url=https://www.worldcat.org/title/sermo-mirabilis-or-the-silent-language-whereby-one-may-learn-how-to-impart-his-mind-to-his-friend-in-any-language-being-a-wonderful-art-kept-secret-for-several-ages-in-padua-and-now-published-only-to-the-wise-and-prudent/oclc/27245872|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. Ingeleserako eta latinerako deskribatu zituen kode horiek.
 
1720. urte ingururako, eskuzko alfabeto britainiarrak gaur egungo forma zuen jada gutxi gora behera<ref>{{Erreferentzia|izena=William|abizena=Bond|izenburua=The history of the life and adventures of Mr. Duncan Campbell: a gentleman, who, tho' deaf and dumb, writes down any stranger's name at first sight; with their future contingencies of fortune. ...|data=2007 January|url=http://name.umdl.umich.edu/004843172.0001.000|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. Alfabeto honen ondorengoak Britainiako kolonia ohietako gorren komunitateek (edo gutxienez bertako ikasgeletan) erabili izan dira: [[India]]n, [[Australia]]n, [[Zeelanda Berria]]n, [[Uganda]]n eta [[Hegoafrika]]n, baita lehen [[Jugoslavia]] osatzen zuten errepublika eta probintzietan, Karibeko [[Kaiman uharteak|Kaiman uharteetan]], [[Indonesia]]n, [[Norvegia]]n, [[Alemania]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]].
 
[[Charles-Michel de l'Épée]] frantsesak bere esku alfabetoa argitaratu zuen XVIII. mendean, [[Frantzia]]n eta [[Ipar Amerika]]n aldaketa nabarmenik gabe mantendu dena gaur egunera arte. 1755ean, Abbé de l'Épéek haur gorrentzako lehenengo eskola sortu zuen Parisen; [[Laurent Clerc]] izan zen, zalantzarik gabe, bere graduatu ospetsuena. Clerc [[Thomas Hopkins Gallaudet]]ekin Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Gorrentzako Eskola Amerikarra sortzeko [[Hartford]]en, [[Connecticut]]en, 1817an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Laurent Clerc: Apostle to the Deaf People of the New World|url=http://www3.gallaudet.edu/clerc-center/info-to-go/deaf-culture/laurent-clerc.html|aldizkaria=www3.gallaudet.edu|sartze-data=2019-02-28}}</ref>. Gallaudeten semeak, Edward Miner Gallaudetek, 1857an gorrentzako eskola bat sortu zuen Washingtonen, DC. 1864An, eskola hau Gor-Mutuen Unibertsitate Nazionala bihurtu zen. Gaur egun Gallaudet Unibertsitatea izena du, eta arte liberalak gorrei erakusten dien munduko unibertsitate bakarra da oraindik ere.
 
Keinu hizkuntzek, oro har, ez dute sortzen diren lurraldeetako hitz egindako hizkuntzekin inongo erlazio linguistikorik. Keinu eta ahozko hizkuntzen arteko korrelazioa konplexua da eta herrialdearekin du lotura gehiago hitz egindako hizkuntzarekin baino. Esate baterako, AEB, Kanada, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berrian ingelesa da hizkuntza nagusia, baina Ameriketako Keinu Hizkuntza (ingelesez, ASL), AEBetan eta ingelesez hitz egiten den Kanadan erabiltzen dena, frantsesezko keinu hizkuntzatik dator, eta beste hiru herrialdeetan Britainiako, Australiako eta Zeelanda Berriko zeinu hizkuntzen dialektoak erabiltzen dituzte. [19] Era berean, Espainiako eta Mexikoko keinu-hizkuntzak oso desberdinak dira, nahiz eta bi nazio hauetako nazio hizkuntza gaztelania den, [20] eta Bolivian erabiltzen den keinu hizkuntza ASLn oinarritzen da, gaztelania hitz egiten den beste edozein herrialdeetako keinu hizkuntza baten ordez. [21] “Nazio” keinu hizkuntza bakoitzaren barnean sortzen diren aldaketek ere ez dute korrelazio zuzenik herrialdean hitz egiten den hizkuntzaren bariazio dialektalekin. Honen ordez, normalean gorrentzako eskolak dauden zonalde geografikoen araberakoak dira. [22] [23]
 
Nazioarteko Keinuak, lehen Gestuno bezala ezagutzen zena, nazioarteko gorren gertakarietan erabiltzen da batez ere, esate baterako Gorren Olinpiadetan eta Munduko Gorren Federazioaren bileretan. Azken ikerketek aldarrikatzen dutenez, nazioarteko keinu hizkuntza hau pidgin mota bat dela esaten da, baina baita ere pidgin tipikoa baino konplexuagoa dela eta, areago, keinu-hizkuntza oso baten antz gehiago duela. [24] Nahiz eta termino erabiliena Nazioarteko Keinua den, batzuetan Gestuno, [25] edo Nazioarteko Keinu Pidgina [26] eta Nazioarteko zeinu izena ere hartzen du. [27] Nazioarteko Keinua Gorren Munduko Federazioak eta nazioarteko beste erakunde batzuek erabiltzen duten terminoa da.
 
== Bi jarrera gorren hezkuntzan ==