Man on Fire (2004ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Film infotaula automatikoa|Man on Fire=}}
 
'''Man on Fire''' (''El Fuego de la venganza'' gazteleraz eta ''Hombre en llamas'' Latinoamerikan) Ameriketako Estatu Batuetan egindako pelikula da, Mexikon girotua. 2004ean sortua [[A. J. Quinnell|A. J. Quinnell-en]] eleberrian oinarritua eta [[Tony Scott|Tony Scottek]]ek zuzendua 1987ko beste bertsio bat ere existitzen da.
 
 
9. lerroa:
Antzezleen artean ditugu [[Christopher Walken]], [[Radha Mitchell]], [[Giancarlo Giannini]], [[Marc Anthony]], [[Rachel Ticotin]] eta [[Mickey Rourke]].
 
2004ko apirilak 23an estreinatu zen AEBetan eta errekaudazioa 22.751.490 dolar izan ziren. 2.980 aretotan ipini zuten eta 77.911.774 dolar irabazi zituen AEBetan eta 52.381.940 dolar beste herrialdeetan (guztira 130.293.714 dolar mundu osoan). Bere aurrekontua 70.000.000 dolarrekoa izan zela kontuan izanda, arrakasta izugarria izan zuen.
== Sinopsia ==
''John Creasy'' ([[Denzel Washington]])'','' alkoholikoa den Ameriketako Estatu Batuetako marinela eta CIAn langile ohia'','' Mexikora heltzen da lan bila. Bere laguna ''Paul Rayburnek'' ([[Christopher Walken]]) bizkartzain izateko lan bat lortzen dio. Hainbat bahiketa eman dira Mexikon eta diru asko duen jendea oso urduri dago. Beraz, ''John Creasyk'' lanpostua hartzen du, nahiz eta ''Samuel Ramos''ek ([[Marc Anthony]]) badakien alkoholikoa dela.
 
Asko edaten hasten da eta bere buruaz beste egiten saiatzen da pistola batekin. Pistolak, ordea, ekale egiten du eta momentu horretatik aurrera aldaketa somatzen da beregan. Edateari uzten dio eta Lupita zaintzen du bere aita izango balitz bezela.
 
Egun batean, Lupita nahitu egiten dute bere piano klasetik irteterakoan. Creasyk aurre egiten die bahitzaileei, gutxienez bi hiltzen ditu baina zauritu egiten dute.
 
Bitartean gurasoek poliziaren laguntza eskatu dute. Polizia erreskatze bat gauzatzen saiatuko da baina enboskada bat gertatuko da eta bahitzaileetako bat hil egingo da. Horren ondoren, telefono dei batek ohartarazten die gurasoei enboskada horren ondoren Lupira hiltzat eman dezaketela.
 
Esnatzen denean hori guztia jakiten du John Creasyk eta, zauritua dagoen arren, bere mendekua prestatzen hasten da. Hainbat arma lortzen ditu eta pista batetik bestera dijoa bahitzaileak hiltzen eta torturatzen informazioa ateraz.
 
Azkenean jakiten da dena Lupitaren aitaren estrategia izan zela, dirua lortzeko modu bezala. Baina gertatutako zorigaiztoko kasualitateek guztia zapuztu zuten.
 
Orduan konturatzen da bizirik dagoela oraindik Lupita eta tratu bat egiten du bahitzaileekin. Buruzagien anaia dauka eta bata bestearengatik entregatzea da tratua. Aldaketa ondo dijoa eta ''John Creasy'' hil egiten da aldaketa egin ondoren, zituen zauriengatik.