Maien zibilizazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
| caption3 = [[Zaculeu]]ko pilotalekua.
}}
'''Maien zibilizazioa''' [[Mesoamerika]]ko [[zibilizazio]]a izan zen, espainiarrak Ameriketara iritsi aurretik [[Maia etniak|maia herriek]] garatu zutena. Aipagarria da haien idazkera sistema, kolonaurreko Amerikan erabat garatu zen bakarra, eta baita haien artea, arkitektura, eta matematika eta astronomia ezagutza handiak. Une gorenean, kultura maiak lurralde zabala hartu zuen: egungo [[Mexiko]]ko hegoaldea ([[Yucatán|Yukatan]], [[Campeche]], [[Quintana Roo]], [[Chiapas]] eta [[Tabasco (Mexiko)|Tabasco]] estatuak) eta [[Belize]], [[Guatemala]], [[Honduras]] eta [[El Salvador]]ko zatiak.
 
Mesoamerikako kronologiaren arabera, hiru aro nagusi bereizten dira kultura honen barruan: aurreklasikoa ([[K. a. 2000]]-[[250|K. o. 250]] bitartean), klasikoa ([[300]]-[[900]] bitartean) eta postklasikoa ([[900]]. urtetik espainarren etorrera eta konkista arte). Aro Klasikoa izan zen distiratsuen eta orijinalena. Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde zabal hartan sakabanaturik zeuden ehundaka hirien artean [[Tikal]], [[Uaxactun]], [[Palenque]], [[Bonampak]] edo [[Yaxchilan]] izan ziren nagusiak. Berriki arte aldi baketsua izan zela esaten bazen ere, gaur egun argi dago maiak maiz borrokatu zirela elkarren kontra, eta haien estatu-hirietako asko gotorturik zeudela. Erlijioa bera ere, hasieran uste zena baino askoz odoltsuagoa izan zen. Aro horren bukaeran oso gauza bitxia gertatu zen: hiri klasikoak jendez hustu ziren eta biztanleek Yucatán penintsulara emigratu zuten. Oraindik ere ezin izan da argitu zergatik gertatu zen hori. Aro Postklasikoa, beste eremu batean gauzatu izanaz aparte, Mexikoko kulturen eragin handia izan zuen, [[tolteka|toltekena]] batez ere, haiek izan baitziren [[Mexikoko goi-lautada]]n nagusi, [[azteka|azteken]] aurretik.
 
Arte maia guztiz nabarmena da Ameriketako gainerako herrien aldean. Oro har, gorde diren hondakinak errituak ospatzeko egiten zituzten eraikinei dagozkie, eta ez da bizitegirik aurkitu. Ingurunea, bai denboraz eta bai eremuz ere, hedadura handikoa da, eta askotariko arkitektura estiloak bereizten dira. Nolanahi ere, hiri maien eraikuntza tipikoa [[ganga (arkitektura)|ganga izunez]] hornituriko tenplua da. Mailak dituzten [[piramide (arkitektura)|piramideen]] gainean eraikitako tenplu horiez gainera, beste obra mota asko ere eraiki zituzten: pilota jokorako tokiak, jauregiak, barruti zutabedunak, dorreak, zubiak, etab. Piramideetan nabarmentzekoak dira [[Uaxactun]], [[Chichén Itzá]], [[Tikal]], [[Copán (arkeologia aztarnategia)|Copán]] eta [[Uxmal]]. Jauregi nagusietariko batzuk Chichén Itzá, [[Palenque]], Uxmalen daude. Tenplu-piramideetako hormak, ataburuak, paramentuak eta, batez ere, oroimenezko zutarriak edo zutarriak erliebe ederrez horniturik daude. Erdialdeko zutarrietan irudiekin batera data garrantzitsuak ezarri ohi zituzten, eraikuntza data, besteren artean: 292. urtekoa zaharrena eta 889koa berriena, arkeologoek aro klasikoa deitu dutena mugatzeko erabiliak hain zuzen. Margolaritza ederra eta koloretsua zen, maila handikoa hau ere, baina lan gutxi gorde dira ([[Bonampak]], Uaxactun eta Chichén Itzá). Halaber, zeramika estilo desberdin anitz landu zuten.
 
Oraingo maiak haien arbasoen zibilizazioa garatu zen lurralde bertsuan bizi dira. Txikiak dira, buru biribilekoak, larrua kobre kolorekoa dute eta beltz leuna ilea. Beren artean lotura estua duten hizkuntzak erabiltzen dituzte. Funtsean nekazariak dira; herri baten inguruko komunitate txikietan bizi dira eta tradizioko ale eta barazkiak egiten dituzte ([[arto]]a, [[babarrun]]a eta [[kuia]] bereziki) eta etxabereak izan ohi dituzte ([[oilo]]ak, [[txerri]]ak eta, askoz gutxiago, [[behi]]ak). Industria gutxi dago maien lurraldean. Maia gehienak [[XVI. mende]]an kristautu zituzten; hala ere antzinako ohitura askok bizirik dirau oraino. Jakintza hori [[xaman]]ek kontserbatu dute gehienbat; herri bakoitzean izan ohi den pertsona horrek lehengo erlijioaren eta ezagutzen aztarnak gorde ditu: antzinako egutegiaren zatiak gordetzen ditu, [[oilar]]rak sakrifikatzen eta euria erakartzeko errituak egiten ditu, etab.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Maya_civilization_location_map_-_geography.svg|thumb|300px|righteskuinera|Zibilizazio maiaren hedadura handiena]]
Une gorenean, Maien zibilizazioak Mexiko eta Erdialdeko Amerikako eremu zabala hartu zuen, 325.000 kilometro koadro inguru: [[Yucatán penintsula]], gaur egungo [[Guatemala]] eta [[Belize]] osorik, eta [[Honduras]] eta [[El Salvador]]ko ipar-mendebaldea. Lurralde hori hiru zatitan bereizi ohi da: hegoaldea, hots, [[Ozeano Bare]]ko kostalde beroa eta Guatemalako eta El Salvadorko lur garaiak; erdialdeko oihan tropikala, hau da, Mexiko, Guatemala eta Hondurasi dagozkien lur behereak, eta iparraldea edo Yucatán penintsula lehorra.
 
38. lerroa:
 
=== Aro Klasikoa ===
[[Fitxategi:Palenque Ruins.jpg|thumbnailthumb|320px|[[Palenque]]ko ''Jauregia'' izeneko tenplu multzoa]]
K. o. 300. urtetik aitzina, aurreko joerak indartu ziren eta maien zibilizazioak gailurra iritsi zuen. Nekazaritza indartu zen, biztanleria ugaldu eta hiri berriak egin zituzten, aldi berean lehengo aroko hiriak eraikuntza berri ederrez hornitzen zituztela: [[Tikal]], [[Palenque]], [[Copán (arkeologia aztarnategia)|Copán]], [[Uaxactun]], [[Piedras Negras]], [[Yaxchilán]], [[Bonampak]], [[Río Bec]], etab. Hala, 5.000 biztanletik 50.000 biztanle arte zuten 40 hiri baino gehiagotan, 2 milioi inguru pertsona bizi ziren. Antza denez, hiri hauek administrazio eta erlijioguneak ziren, eta jendea haien inguruan bizi zen. Hiriak edo eskualdeak federazioetan elkarturik bide zeuden.
 
Gehienbat erdialdean kokaturik zeuden hiri horiek, eta [[600]]-[[900]]. urte bitartean etengabeko aurrerapena izan zuten, harik eta [[X. mendea]]ren amaieran maien kulturak bat-bateko gainbehera izan zuen arte; biztanleek hiriak utzi zituzten, eta laster estali zituen landaredi tropikalak. Erorketa horren arrazoiak ez dira ezagunak oraindaino eta hipotesi anitz egin dira desagertze hau ulertzeko: landa lurrak agortu izana, [[izurrite]]ak, agintarien aurkako matxinadak, edota klimaren aldaketa<ref>{{erreferentzia| izena= Joana| abizena= Mendiburu| url=http://zientzia.eus/artikuluak/maien-erreinuaren-gainbehera-klima-aldaketaren-era/| izenburua= Maien erreinuaren gainbehera klima-aldaketaren erantzule?| argitaletxea= ''Gara''-ko ''Geltokia'' gehigarria, zientzia.eus |sartze-data=2017-10-18}}</ref>.
87. lerroa:
== Artea ==
=== Eskultura ===
[[Fitxategi:Stela_A_Copan_02.jpg|thumb|righteskuinera|200px|A [[zutarri]]a, [[Copán (arkeologia aztarnategia)|Copán]]]]
Eskultura maiaren urrezko aroa VII-X. mendeen artekoa izan zen, baina arkitekturarekin gertatzen den bezala, eskualde bakoitzak bere ezaugarri eta oparoaldia izan zituen. Dena den, orokorrean pentsamendu erlijiosoaren eta dinastien historiaren adierazpidea izan zela esan daiteke; agintarien nahia herritarrei helarazteko erabili zuten, [[erlaitz]], [[ateburu]] eta [[aldare]]etako eskultura, eta maien ideologiaren eta [[kosmologia]]ren erakusgarria nagusia da. Aro Klasikoan oroitarriak eta aldareak apaindu ziren batez ere, [[kareharri]]z; klasikoaren ondokoan, berriz, fatxadetako hormak -[[igeltsu|gisuzko]] idazki [[hieroglifo|hieroglifikoez]]- eta monumentuetako ateburuak, erlaitzak etab. -zurezko eskulturez-. Aipagarria da hasierako zurruntasun eta irudi hieratikoetatik azken aldiko dinamikotasunera nabarmentzen den bilakaera; hasieran irudi hieratikoak egin zituzten, zurrunagoak, baina azken garaiko eskulturetako aurpegiak naturalistagoak dira, eta idealismo eta eskematismo nabarmena duten arren, xehetasunetan gero eta kutsu errealistagoa eman zitzaion.
 
93. lerroa:
=== Pintura eta zeramika ===
[[Fitxategi:Bonampak painting.jpg|thumb|leftezkerrera|320px|1 Egiturako [[fresko]]ak, [[Bonampak]]]]
Pintura maiaren erakusgarri bikainenak [[Bonampak]] hirikoak dira (K. o. [[790]]), bikain kontserbatu baitituzte behinolako forma eta kolore guztiak. Printzerri maia bateko bizitza adierazten dute, xehetasun handiz: soldaduak, musikariak, haurrak, jantziak, tresnak, armak, etab. Eskulturan bezala, Bonampakeko irudietan bilakaera nabarmena ageri da hasierako garaietako irudiei buruz: irudiak errealistagoak dira, bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta jarrera lasaiagoa agertzen dute.
 
101. lerroa:
 
== Idazkera ==
Kolonaurreko Ameriketako herrietan maiak izan ziren benetako idazkera erabili zuten bakarrak. Idazkera [[hieroglifiko]]a izateaz gainera, aldi berean ideografikoa eta fonologikoa ere bazen, eta oraindik ez da guztiz deszifratu. Zenbait zuhaitzen ehunez eginiko [[amate paper]]ean idazten zuten, zenbait metro luze ziren orrietan. [[Espainiar Inperio]]ko agintari kolonialek eta elizgizonek, [[Diego de Landa]] apezpikuak bereziki, liburu edo [[Maia kodex|kodex]] horietako gehienak suntsitu zituzten. Hiru besterik ez dira gorde: ''[[Madrilgo Kodexa]]'', ''[[Dresdengo Kodexa]]'' eta ''[[Parisko Kodexa]]''. Hala ere, harri, gisu eta zuraren gainean zizelkaturiko testu ugari aurkitu dira. Diego de Landak berak utzitako lekukotasuna, ''Relación de las cosas de Yucatán'', maien gizarteari buruzko informazio iturri garrantzitsua izan da.
 
Kolonizazioaren ondoko denboran idazkera latinoz egindako liburuak ere informazio iturri garrantzitsuak dira; hona nagusiak: ''[[Popol Vuh]]'' (mitoen eta oroitzapen historikoak kitxe hizkuntzaz), ''[[Chilam Balam]]'' liburuak (kronikak, sendagintza, astrologia, etab.) eta ''Memorial Cakchiquel'' (historia, erlijioa, elezaharrak, etab.).
 
== Zientziak ==
[[Fitxategi:Maya.svg|200px|thumbnailthumb|Maien [[zenbaki-sistema]]]]
Zientzien alorrean maiek aurrerapen handiak lortu zituzten. [[Zenbaki-sistema hogeitar]]ra erabiltzen zuten, 0 zenbakiaren kontzeptua garaturik zeukaten eta zehaztasun handiko kalkulu korapilotsuak egiteko gai ziren. Zenbaki-sistemak hiru sinbolo zituen: [[zero]] (maskor formakoa); [[bat]] (puntua); eta [[bost]] (marra horizontala). Batuketak eta kenketak puntuak eta marrak batuz eta kenduz egiten ziren. 19 baino zenbaki handiagoak posizio-sistema bertikalean idazten ziren, hogeiren berreturak erabiliz: 1 beheko lerroan, 20 bigarrenean, 400 hirugarrenean, 8.000 laugarrenean, 160.000 bosgarrenean...<ref>{{erreferentzia| izena= | abizena= | url=http://www.storyofmathematics.com/mayan.html| izenburua= Mayan mathematics| argitaletxea= storyofmathematics.com |sartze-data=2017-10-19}}</ref>
 
168. lerroa:
== Erlijioa eta mitologia ==
{{sakontzeko|Maia mitologia}}
Erlijioak maien zibilizazioaren alderdi guztiak ukitzen zituen. Maien panteoia jainko ugariz osatua zegoen. Jainko nagusia [[Hunab Ku]] zen, gauza guztien sortzailea; harengandik zeruko jainkoa sortu zen, [[Itzamna]], idazkeraren eta egutegiaren jainkoa. [[Kinich Ahau]] eguzkiaren jainkoa zen, eta [[Ixchel]] ilargiaren jainkosa. Horiek jainko handiak ziren, baina beste jainko batzuk herriaren bizitzatik gertuago zeuden, hala nola [[Chaak]], euriaren jainkoa; [[Yum Kax]], artoaren eta nekazaritzaren jainkoa; [[Kukulkan]], haizearena; [[Ah Puch]], heriotzarena; [[Ek Chuan]], gerrarena; [[Ixtab]], suizidena...
 
Animaliak hiltzen zituzten jainkoen ohoretan, baita pertsonak ere, gehienbat etsaiak eta Aro Postklasikoan, baina ez azteken neurrian. Heriotzaren ondoko bizitzan sinisten zuten eta aitortzaren antzeko zerbait bide zuten. Maien sinesteen arabera, uholde unibertsalek lau aldiz suntsitua zuten mundua.