Ludwigshafen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Alemaniako udalerri infotaula → Alemaniako udalerri infotaula automatikoa using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
Mannheim hiri garrantzitsua izanik, Ludwigshafenek gerra eta okupazio ugari ezagutu zituen. 1808an esate baterako Mannheim setiaturik zuten [[frantzia]]r tropen atseden-leku bihurtu zen. [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerren]] ondoren Rhin ibaiaren ezker aldea Bavariaren esku gelditu zen. 1824ean Rheinschanze gotorlekuak kaia eraiki zuen, posta-garraiorako erabili zena. 1843an Ludwik I.a Bavariakoak hiria ofizialki fundatu zuen "Ludwigshafen" izena emanez, eta Mannheim bestekoa izatea nahi zuen herri bat garatzeari ekin zion.
 
[[Fitxategi:BASF Hochhaus.jpg|thumb|leftezkerrera|250px| BASF enpresaren egoitza]]
Hiriaren benetako hazkuntza industrializazioak ekarri zuen. Bi data nabarmantzen dira, alde batetik 1849a, Sarretik zetorren trenbidea bukatu zenekoa. Horri esker Sarreko meategietako ikatza Ludwigshafengo kaira iristen zen gero Rhinaren bidez Alemaniara zabaltzeko. Bigarren data garrantzitsua 1865 da, [[BASF|BASF (''Badische Anilin- und Soda-Fabrik'')]] enpresa Mannheimdik Ludwigshafenera etorri zenekoa. Horri esker hiru mila biztanle zituen herriak 60.000 pasa zituen 1900an, eta 144.000ra iritsi zen [[Bigarren Mundu Gerra]] aurretik.