Laut dortoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: 1761. urtean deskribatutako espezieak kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
88. lerroa:
Larruzko dortoka migrazio transozeaniko handiak egiteagatik da bereizgarria, ur tropikaletatik ur hotzetaraino mugitzen delarik. Berez odol hotzeko animalia den arren, homeotermo fakultatiboa dela ikusi da, hau da, inguruko tenperatura baxua den lekuetan gorputzeko barne-tenperatura altu mantentzeko gai da, eta honi esker aurki dezakegu espezie hau ur hotzetako inguruetan.<ref>{{erreferentzia|egilea= Frair W, Ackman RG, Mrosovsky N|urtea=1972|izenburua=Body temperature of Dermochelys coriacea: warm turtle from cold water|aldizkaria= [[Science]]|alea= 177|orrialdea= 791–793}}</ref>
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
 
Ohikoa izaten da itsas dortoken oskolean alga eta bestelako espezie epibionteak aurkitzea, baina larruzko dortokaren oskol bigunaren ondorioz nahiko zaila izaten da bertan horrelako landare edo animaliak edukitzea [[sinbiosi]]an. Hala ere, larruzko dortoka batzuek [[Erromero (arraina)|erromeroak]] (''[[Echeneis naucrates]]'' eta ''[[Erromero txiki|Remora remora]]'') eraman ditzakete oskolean atxikituta; elkarrekintza hau sinbiosi modura ulertzen da, non dortokak erromeroa garraiatzen duen eta erromeroak dortokaren oskolean [[bizkarroi]]tzan dauden espezieak jaten dituen.<ref>{{erreferentzia|egilea= Sazima I, Grossman A |urtea=2006|izenburua= Turtle riders: remoras on marine turtles in Southwest Atlantic |aldizkaria= Neotrop. Ichthyol.|alea= 4 |orrialdea= 123-126}}</ref>