Landare loredun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
*[[Eudicotyledoneae]]}}
 
'''Landare loredun''' edo '''angiospermoek'''<ref>{{Erreferentzia|izena=Lindley,|abizena=John,|izenburua=An introduction to the natural system of botany :|hizkuntza=en|data=1830|url=https://www.biodiversitylibrary.org/item/31944#page/21/mode/1up|sartze-data=2018-09-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Philip D.|abizena=Cantino|izenburua=Towards a Phylogenetic Nomenclature of Tracheophyta|orrialdeak=822–846|abizena2=Doyle|abizena3=Graham|abizena4=Judd|abizena5=Olmstead|abizena6=Soltis|abizena7=Soltis|abizena8=Donoghue|izena2=James A.|izena3=Sean W.|izena4=Walter S.|izena5=Richard G.|izena6=Douglas E.|izena7=Pamela S.|izena8=Michael J.|data=2007|url=http://www.jstor.org/stable/25065865|aldizkaria=Taxon|alea=3|zenbakia=56|doi=10.2307/25065865|sartze-data=2018-09-24}}</ref> (''Magnoliophyta'' edo ''Anthophyta'') [[Landare|landareenlandare]]en [[Dibisio (biologia)|dibisio]] bat osatzen dute. Landareen artean talderik [[Bioaniztasun|dibertsoena]] da: 416 [[Familia (biologia)|familia]], 13.165 [[Genero (biologia)|genero]] inguru eta 295.383 [[espezie]] deskribatu dira<ref>{{Erreferentzia|izena=MAARTEN J.M.|abizena=CHRISTENHUSZ|izenburua=The number of known plants species in the world and its annual increase|orrialdeak=201|hizkuntza=en|abizena2=BYNG|izena2=JAMES W.|data=2016-05-20|url=https://biotaxa.org/Phytotaxa/article/view/phytotaxa.261.3.1|aldizkaria=Phytotaxa|alea=3|zenbakia=261|issn=1179-3163|doi=10.11646/phytotaxa.261.3.1|sartze-data=2018-09-24}}</ref>.
 
Landare loredunek [[lore]], [[fruitu]], [[xilema]] eta [[floema]] dauzkate.
 
[[Tropiko|Tropikoetan]]etan eta [[Mediterraneoa|Mediterraneoan]]n espezie gehiago egoteak larriago egiten du galtzeko arriskuan dauden landareen egoera; 94.000ren bat adituen ustez.
 
== Angiospermoen definizioa ==
Angiospermoak (izen zientifikoa Angiospermae) landare loredun esaten zaien hazidun landareak dira. Horien loreen bertizilo edo espiralak, [[sepalo]], [[petalo]], [[Estamine|estamin]] eta [[karpelo]]etan antolatuta daude. [[Gimnospermo]]en kasuan, [[Polen|polenapolen]]a zuzenean obuluan jasotzen da; angiospermoetan, aldiz, karpeloek obuluak inguratu eta beraien estigmen azalean jasotzen dute. Hala, fruitua heltzen denean, haziak horren barnean bilduta egoten dira (lehen obulua karpeloan kokaturik dagoen bezala). Berezitasun horrek izena ematen dio landare-talde honi. Testu batzuetan angiospermoak loredun landare bakartzat hartzen dira. Izan ere, beste [[Espermatofito|espermatofita]] batzuen loratzea ezberdina da.
[[Fitxategi:Captura de pantalla 2018-11-16 a las 12.07.28.png|thumb|446x446px|Angiospermoen lorearen ezaugarriak]]
Angiospermoen loreek egitura berezia dute eta, gainera, fruituak organo berriak bezalakoak dira. Hala ere, horiek ez dira angiospermoak gainontzeko espermatofitoetatik bereizteko modu bakarrak; izan ere, beste ezaugarri morfologiko bereizgarri batzuk ere badituzte: gametofito emearen murrizketa zelula gutxi batzuetara, [[ernalketa bikoitz]]a eta xilema eta floema bereizgarriak.
25. lerroa:
Angiospermoei, beraien ezaugarri morfologiko bereizgarriak direla eta, espermatofito [[monofiletiko]] esaten zaie aspalditik. Baina, geroago, haien monofilia frogatu da DNAren analisi molekularren bidez.
 
Angiospermoen taldeak jasan zuen [[Dibertsifikazio|dibertsifikazioadibertsifikazio]]a harrigarria da. Fosil-erregistroan, [[Kretazeoa|Kretazeoan]]n ageri dira (duela 130 milioi urte), eta garai horretatik aurrera oso ezberdinak diren espezieen hainbat fosil agertu dira. Gaur egun oraindik munduko landareen % 90 angiospermoen taldean sailkatzen dira. Angiospermoak espermatofitoen, [[enbriofito]]en eta [[biridofito]]en dibertsitatearen ordezkari nagusiak dira, 257.000 espezie bizidunekin.
 
Hainbat espezie izateaz gain, talde hau hainbat ohitura izateagatik eta ia posible diren [[nitxo ekologiko]] guztiak konkistatu izanagatik ere bereizten da. Morfologiari dagokionez, zuhaixka formakoak eta belarkarak bereizten dira. Habitatari dagokionez, aldiz, badaude angiospermo urtarrak zein lehortarrak, basamortuetan zein zingiretan, itsas mailan zein latitude altuetan hazten direnak. Espezieen dibertsitatea askoz ere altuagoa da eremu tropikal eta hezeetan; izan ere, ingurune horietan paisaiaren jaun eta jabe dira. Latitude altuetan, berriz, dibertsitatea jaisten da, eta [[Tundrako klima|tundrak]] bezalako zona hotzetan ia desagertzen dira. Azken horietan, [[konifero]]ak (gimnospermoak) dira nagusi.
44. lerroa:
|-
|Estamineak
|[[Polen-zaku]]en bi pare dauzkate. Zaku horiek, oso arinak dira, eta [[Polinizazio|polinizazioapolinizazio]]a errazten dute. Gainera, denboran zehar estaminek eraldaketak pairatu dituzte autoernalkuntza, hots, indibiduo bakarretik datozen bi gametoen fusioa, ekiditeko. Eraldaketa horiei esker, angiospermoek dibertsifikazio handia lortu dute.
|-
|Ugal-organo arren (gametofitoak edo polena) murrizpena hiru zeluletara
53. lerroa:
|-
|Gametofito eme murriztua, zortzi nukleoko zazpi zelula dituena
|Honek [[Hazi|haziahazi]]a<nowiki/>ren ezarpena azkartzen du, eta horri esker, angiospermoek nitxo ezberdin gehiago bete ditzakete.
|-
|[[Endospermo]]a
60. lerroa:
 
=== Anatomia baskularra: ===
Angiospermoen egitura-kopurua eta konplexutasuna gimnospermoena baino zabalagoa da. Zurtoinaren egitura aztertuz, xilema eta floema eraztun kontzentrikoak osatuz antolatzen dira.
 
Dikotiledoneoetan, landarea gaztea denean meristemoak oraindik ondo garatu gabe daude, eta xilemak eta floemak eraztun ireki bat osatzen dute. Bien artean, cambium-a aurkitzen da, eta bertatik abiatuta, xilema barrurantz eta floema kanporantz eratuko dira. Urtero, eraztun berri bat eratuko da, urteko eraztuna izenekoa. Eraztun-kopurua aztertuz, landarearen (kasu honetan, zuhaitzaren) adina estimatu ahal izango da.
71. lerroa:
Loreek bi zelula-mota sor ditzakete: [[mikrospora]]k eta [[megaspora]]k. Mikrosporak, zelula "arrak" dira, eta estaminetan sortzen dira. Hauek, polen-ale bilakatuko dira. Megasporak, aldiz, zelula "emeak" dira. Hauek megagametogenesi izeneko prozesu baten bidez zatitu egingo dira, obulua eratzeko. Obulua, karpeloaren barruan sartuta egongo da.
 
Askotan, loreek petaloak eta sepaloak izaten dituzte, babes funtzioa daukatenak. Orokorrean, sepaloak berdeak izaten dira, eta lorea babesteaz arduratzen dira. Petaloak, berriz, esporofiloak babesteaz eta polinizatzaileak erakartzeaz arduratzen dira. Intsektuak eta txoriak erakartzeko, hainbat estrategia garatu dituzte, hala nola, kolore deigarriak edukitzea edo nektarra ekoiztea.
 
Gainera, angiospermoek mekanismo morfologiko eta fisiologiko ugari garatu dituzte autoernalkuntza ekiditeko. Lore heteromorfikoek, esaterako, karpelo laburrak eta estamine luzeak (edo alderantziz) dauzkate, polenaren transferentzia zailtzen delarik. Bestalde, lore homomorfikoek auto-inkonpatibilitate izeneko mekanismo bat garatu dute lore berdinetik edota lore desberdin batetik datozen polen-aleak bereizteko. Azkenik, beste espezie batzuetan organo arrak eta atal emeak morfologikoki bereizita daude.
77. lerroa:
== Bizi-zikloa ==
 
Angiospermoetan ernalkuntza bikoitza gertatzen da; izan ere, bi zelula espermatiko haploide (n) ernaltzen dira obuluko zelulekin, hau da, bi nukleo espermatiko iristen dira [[megagametofitora]].
 
Ernalkuntza hasten da polen-pikorrak pistiloaren (ugalketarako egitura femeninoa) estigmara atxikitzen direnean. Ondoren, [[hozitu]] eta polen-hodi luzea hazten da. [[Polen-hodi]] hori hazten den bitartean, zelula sortzaile haploide bat polen-hodi horretatik pasatzen da. Zelula sortzailea [[Mitosi|mitosiamitosi]]a<nowiki/>ren bidez banatu, eta bi zelula espermatiko [[haploide]] (n) sortzen ditu.
 
Polen-hodia hazten jarraitzen duenez, pasatuko da estigma, estilo eta obariotik. Azken horretan, polen-hodia obuluaren [[mikropilo]]<nowiki/>ra heldu eta digerituko da, eta zelula espermatikoak askatuko ditu [[Sinergia|sinergida]] batean. Askatutako bi zelula espermatiko horiek desberdinak dira: bata zelula generatiboa da, eta bestea, [[hozi-zelula]].
85. lerroa:
 
 
Alde batetik, zelula generatiboa obuluarekin ernaltzen da eta zigoto diploidea (2n) eratzen da. Bestetik, hozi-zelula fusionatu egiten da 2 nukleo polarrekin eta zelula triploidea (3n) eratzen da.
 
[[Zigoto|Zigotoa]]a [[enbrioi]] bilakatzen denean, zelula [[triploidea]] endosperma bihurtzen da, zeinak enbrioia elikagaiez hornitzen duen. Hori guztia gertatu ondoren, obulutegia fruta bihurtzen da, eta obulua, hazi.
 
Azkenik, hazia sakabanatu egiten da eta [[Esporofito|esporofitoaesporofito]]a (2n) hazten da.
 
=== Fruitua eta hazia ===
103. lerroa:
## Fruitu mamitsuak: perikarpoa zukutsua da.
# '''Fruitu konplexuak (multipleak):'''
# [[Fitxategi:Captura de pantalla 2018-11-16 a las 12.07.48.png|thumb|583x583px|Angiospermoen filogenia]]'''Infruteszentziak:''' infloreszentzia oso batetik eratorritako sakabanatze-unitateak
 
== Angiospermoen filogenia eta taxonomia ==
161. lerroa:
# Araliaceae (''Aralia'' or ivy family): 1,450.
 
Hauen artean, Orchidaceae, Poaceae, Cyperaceae, Araceae, Bromeliaceae, Arecaceae, eta Iridaceae monokotiledoneoen barruan sailkatzen dira. Piperaceae, Lauraceae eta Annonaceae dikotiledoneoak dira. Gainontzeko familiak eudikotiledoneoak dira.
 
== Erreferentziak ==