Kurt Marti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Kurt Marti''' ([[Berna]], [[1921]]eko [[urtarrilaren 31]] - [[2017]]ko [[otsailaren 11]]) [[suitza]]r [[idazle]]a izan zen.
 
[[1953]]az gero apaiz gisa jardun zuen, eta [[gerra Hotza|gerra hotzaren]] garaian iraultzailetzat eta komunisten aldekotzat hartua izan zen. Susmo horiek eragin handia izan zuten beragan, eta eragin hori eta alternatiboa izan daitekeen ororen aurreko konfiantzarik eza nabarmentzen da ''Zum Beispiel Bern 1972'' (''Esaterako, Berna'' ''1972,'' 1973) izenburuko bere egunkari politikoan. Marti abertzale kritikoa izan zen, beraz, baina era berean hizkuntzaren eraberritzaile handitzat hartua da; idazketa jolas gisa ikusten zuen, inongo helbururik gabeko jolasa, baina dibertigarria, eta ondorio iraultzaileekikoa. 1959. urtean ''Republikanische Gedichten'' ''(Olerki errepublikanoak)'' argitaratu zituen, Suitzako egoera politikoa harturik gaitzat; olerki horietan bere konpromiso eza nabarmentzen zuen, eta erdi-mailako klasearen botererik eza. Apaiz jarduteak eragin handia izan zuen bere obra literarioan, bere fede erlijiosoaren adorea eta bere ideia utopikoak ezinbesteko osagaiak izan baitziren, esaterako, ''Dorfgeschichten'' (1960, ''Herriaren kontakizunak''), ''Bürgerliche Geschichten'' (1981, ''Kontakizun burgesak'') eta ''Nachtgeschichten'' (1987, ''Gaueko kontakizunak'') kontakizunak idazteko. Bestalde, Marti da dialektoa literatura adierazpenerako hizkuntza dela dioen ideiaren aldeko sutsuenetako bat, eta horren erakusgarri dira ''Rosa loui'' (1967) olerki-bildumako lanak. 1998. urtean ''Hileta otoitzak'' olerki-liburua eman zuen argitara, hildakoak lurperatzeko eta bizi kontsolamendua emateko zereginaren poetizazioa agertzen duena.