Klima ekuatorial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Klima ekuatoriala''' [[ekuatore]]tik hurbil dauden eremu bero intertropikaletako [[klima]] mota da. [[Urte]] osoan bero handia izaten da, batez beste 25/27 [[Celsius gradu|°C]] inguru. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, [[negu]]rik ez dagoela esan daiteke. [[Euri]]a sarri izaten da, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik.
 
Eremu klimatiko honetan daude munduko emari handieneko [[ibai]]ak, besteak beste [[Amazonas]] eta [[Kongo]]. Ondorioz, sarri ibaiek gainezka egiten dute eta zenbait urtarotan uholdeak izaten dira.
 
== Ezaugarriak ==
 
[[Presio atmosferiko|Presio]] apaleko zerrendan edo ekuatoreko presio beheragunean barrena doan eremuari dagozkio, eta ekuatoretik 10° iparraldera eta 15° hegoaldera dauden latitudeen artean daude kokatuta. Tenperaturak oso uniformeak dira klima horietan, hilabeteko eta urteko tenperaturen batez bestekoa 27° izaten da, urtaro batetik bestera ez dute alde handirik izaten, ezta gorabehera handirik ere egunean zehar, hainbat arrazoi direla eta: egunak eta gauak berdintsu irauten dute, ez dute [[Iparburua|Iparburuko]] haize hotzen eraginik izaten, eta aireak hezetasun handia izaten du, eta beraz ez da tenperatura aldaketa handirik izaten; [[Singapur]]ren, adibidez, tenperaturak 2,1° C- ko gorabehera izaten du, eta [[Manaus]]en, [[Amazonasen arroa]]n, 2,3° C-koa. Nolanahi ere, askotan tenperaturak gorabehera gehiago izaten ditu egunean zehar urtean zehar baino; [[Pará|Parako]] meteorologia estazioan, adibidez, tenperaturak hilabete hotzenaren eta beroenaren artean urte osoan zehar izaten duen gorabehera gradu batekoa izaten da, baina eguerdi aldeko beroaren eta egunsentiko freskuraren arteko gorabehera, berriz, ia zazpi gradu zentigradukoa izaten da.
16. lerroa:
Erritmo hori eguzkia bere zenitetik igarotzeari lotu izan zaio betidanik, baina arrazoibide hori ez da guztiz zuzena, batzuetan baizik ez baita lotura hori egiaztatu ahal izan; erritmo hori, funtsean, ekuatoreko presio beheraguneak urtaroka egiten dituen mugimenduek sortua da, baina orobat, eta batez ere, geografia sustratuak gune eragileetan eta aire masetan duen eraginak sortua, era horretara sortzen direlarik elkarren oso bestelako egoerak. Dena den, ekuatoreko presio beheragunetik zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta luzeagoa izaten da urtaro lehorra, eta orduan eta hurbilago egoten da klima tropikalen eremua.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}