Julian Gaiarre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Musika, antzerkia eta dantza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
15 urterekin aitak Iruñera bidali zuen dendari. Anedkotak dio bertan ezagutu zuela musika: banda bat denda aurretik pasa eta horri segika joan omen zen, denda utzirik. Honegatik lanetik bota omen zuten, eta Erronkarira itzuli zen.
 
Horren ostean, errementari hasi zen [[Irunberri|Irunberriko]]ko forja batean, eta 18 urte zituela hura utzi eta [[Iruñea|Iruñera]] itzuli zen, bertan ere errementari jarduteko.
 
== Musika ikasketak eta ibilbide musikalaren hasiera ==
Nafarroako hiriburuan forjan lan egin bitartean abesten omen zuen eta bere lagun batek, ahotsa entzunik, ''Orfeón Pamplonés'' abesbatza sortu berrian izena ematea proposatu zion eta han tenor gisa kantatzen hasi zen. Joakin Maia izan zen bere lehen musika irakaslea, baina honen bitartez [[Hilarion Eslaba|Hilarion Eslava]] irakaslearengana jo zuen, eta harekin [[Madril]]en jarraitu zuen, hango kontserbatorioan, 1865. urtean eskuraturiko beka batez. 1868an, kontserbatorioan antolatzen zen kantu lehiaketan bigarren saria lortu zuen, 24 urterekin.
 
Orduan hasi zen hara eta hona, zarzuelak eta operak abesten, korista bezala. Hala ere, 1868an [[Seiurteko demokratikoa|Espainian Seiurteko Demokratikoa]] hasi zen eta beka guztiak kendu zituzten. Gaiarre dirurik gabe geratu zen, eta porrot egin zuen halaber saiatu zenean Joaquín Gaztanbide zuzendari nafarrarekin Ameriketara bira liriko baten joaten, ez baitzuten taldean onartu.
 
Iruñera itzuli zen orduan, eta dirua bildu zuen berriro, kontzertu batzuen bidez eta Nafarroako Diputazioaren diru-laguntza batn bidez, [[Milan|Milanen]]en jarraitzeko bere karrerarekin, eta halaxe, hiri hartara heldu zen 1869. urtean.
 
== Ibilbide profesionala eta ospea ==
24. lerroa:
Milango denboraldia amaitutakoan [[Buenos Aires]]a joan zen eta arrakasta handia izan zuen bertan. 1877. urtean [[Londres]]ko [[Covent Garden]] antzeztokian lanean hasi eta zazpi urtez egon zen bertan. Urte berean Madrilen kantatu zuen lehen aldiz (''La Favorita'', ''La Africana'', ''O Paradisso'', ''Higanoteak'', ''Lucia de Lamemoor''). Bilbon eta Iruñean kantatu zuen 1882. urtean. Osasun ahulekoa zen Gaiarre gaixotu, eta bere jaioterrira itzuli zen osatzeko.
 
1884. urtean Parisen egin zuen debuta ''Lucrecia Borgia'' obrarekin eta ondoren Turin, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Parisen bertan kantatu zuen. Handik urte betera Parisko Opera Nagusian abestu zuen ''La Africana'' obrarekin eta, arrakastaz beti, Madrilera itzuli zen. 1889. urtean Madrilen hasi zen berriro, baina [[Georges Bizet|Bizeten]] ''Les pêcheurs de perles'' jokatzen ari zela ezin izan zuen amaitu obra.
 
1890. urteko urtarrilaren 1ean hil zen.
31. lerroa:
 
== Gaiarreren euskara ==
[[FileFitxategi:Julian Gaiarre gutuna euskaraz.jpg|thumb|300px|Gaiarrek izebari euskaraz idatzitako gutunaren detailea]]
Julian Gaiarre euskalduna zen eta Madril, Bartzelona, Paris eta Italiako zenbait hiritako funtzioen amaiera gisa ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]'' kantatu ohi zuen.
 
Gainera, haren euskarazko gutun bat gorde da. [[Isidoro Fagoaga|Isidoro Fagoagak]]k Erronkarira 1950ean egindako bidaia batean, Gaiarreren senitarteko batzuen etxean| aurkitu zuen gutun hura, 1884ko abenduan Bartzelonatik bidalia bere izebari.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gayarre Garjon, Sebastian Julian - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gayarre-garjon-sebastian-julian/ar-62356-135834/|sartze-data=2018-02-03}}</ref>
 
Egungo hizkuntzalarientzat [[erronkariera|erronkariko euskara]] zenaren lekukotasun garrantzitsua da eskuizkribu hori. Hala transkribatu da gutuna<ref name=":0" />:<blockquote>Barcelona, 19 diciembre 1884</blockquote><blockquote>Ene tia Juana maitia:Eugenio sin da arro onqui. Quemen gaude anisco onqui guziac, eta ori, nola dago? Nai dia sin cona ichasoaren ecustra? Anisco andi da, tia Juana; nai badu nic dud anisco deuri orrentaco, vidagearen pagataco eta quemenco ostatiaren pagataco. Eztu eguiten quemen ozic batrere. Chaten dugu quemen anisco onqui eta guero artan dugu iror nescasci postretaco, eta gazte eta pollit.</blockquote><blockquote>Ha! Cer vizia! Tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu…! Gorainzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit Erroncarico guziat. </blockquote><blockquote>Julian</blockquote>[[Erronkariera|Erronkariko euskararen]] zenbait ezaugarri nabarmentzen dira testu horretan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskararen lekukoak: ERRONKARI - LINGUA NAVARRORUM|hizkuntza=en-US|data=2014-04-13|url=http://linguanavarrorum.blogariak.net/2014/04/13/euskararen-lekukoak-erronkari/|aldizkaria=LINGUA NAVARRORUM|sartze-data=2018-02-03}}</ref>. Esate baterako:
* [[Fonetika|Fonetikan]]n ageri dira herskari ahoskabeak sudurkari ostean (''on'''qui''', quemen'''co'''''); kontsonante belar ozena ere bai hitz hasieran ('''''co'''na, '''que'''men''); bada sinkopa edo kontsonante arteko bokal galerarik  (''ecustra'')…
 
* Izenaren morfologian: ''-tako'' atzizkia zerabilen destinatiborako (Norentzat) zein prolatiborako (Nortzat): ''guzientaco (=guztientzat), postretaco (=postretzat)''
68. lerroa:
 
{{bizialdia|1844ko|1890eko|Gaiarre, Julian}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko musika klasikoaren interpretatzaileak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko opera abeslariak]]
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko abeslariak]]
[[Kategoria:Erronkariarrak (herria)]]
[[Kategoria:1870eko hamarkadako abeslariak]]
[[Kategoria:1880ko hamarkadako abeslariak]]