Juan Carlos Onetti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
''Los adioses'' ([[1954]], ''Agurrak'') [[eleberri]]an hiri mitiko bat irudikatu zuen, Santa Maria hiria, gainbehera etorritako eta esperantzak alde egindako leku bat, jendea estutasunez, elkarrekin hitz egin gabe eta bakarrik bizi den hiri probintzianoa. Aurrerago, Montevideon, ''Para una tumba sin nombre'' ([[1959]], ''Izenik gabeko hilobi batentzat'') argitaratu zuen, eta ipuin bilduma bat, ''La tara de la desgracia'' ([[1960]], ''Zoritxarraren aurpegia''). Handik pixka batera haren eleberrigintza osoko obra nagusietako bi argitaratu ziren: ''El astillero'' ([[1961]], ''Ontziola'') eta ''Juntacadaveres'' ([[1964]]). Lehenengoa bere herrialdearen alegoria bat da, beheraldian eta hondamendian hondoratuta.
 
[[1973]] eta [[1985]] bitartean bere herrialdean izan zen [[Juan María Bordaberry]]ren diktadura militarrak sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zion, erregimenaren aurkako kontakizun bat saritu zuen literatura sariketa bateko epaimahaian parte hartzeagatik. Espetxetik irtenda, [[1974]]an [[Espainia]]ra erbesteratu zen. [[1979]]an ''Dejemos hablar al viento'' (''Utz diezaiogun mintzatzen haizeari'') argitaratu zuen. Eleberriko protagonista, Medina, mediku zapuztua, prostituta baten babespeko pintorea, eta porrotaren eta alkoholaren zuloan eroritako komisarioa, gizatasunari buruzko [[metafora]] baten ardatz nagusia da. [[1987]]an ''Cuando entonces'' argitaratu zuen.
 
== Onettiren idazgintza ==
54. lerroa:
 
== Bibliografia ==
* Onetti, Juan Carlos; Maio, Sara (itzul.): ''Dekalogoa''. - [[Egan (aldizkaria)|Egan]], 2013-3/4, 179-180.