Japoniar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
45. lerroa:
Japonian bertan beste [[etnia]] batzuk ere badaude: [[jamato]]ak, [[ainu]]ak edo [[Ryukyu uharteak|ryukyuarrak]]. Zenbait testuingurutan talde horiek guztiak japoniar etnikoen multzoan sartzen dira.
 
== Hizkuntza ==
{{nagusia|Japoniera}}
[[Japoniera]] hizkuntza isolatutzat hartzen den hizkuntza bat da; hala ere, [[Ryukyu uharteak|Ryukyuko]] hizkuntzei lotuta dago, eta zenbait ikerlarik [[altaitar hizkuntzak|altaitar hizkuntzen]] familian sartzen dute. Hirutariko [[japoniar idazkera|idazkera sistema]] du, [[hiragana]], [[katakana]] eta [[kanji]] idazkerak erabiltzen baititu. Japoniarren alfabetatzea populazioaren % 99aren gainetik dago.
== Erlijioa ==
Japoniarren erlijioa [[sinkretismo|sinkretikoa]] izan da tradizionalki, eta [[budismo]]aren eta [[sintoismo]]aren elementuak konbinatu dira. Sintoismoa libururik edo kanonik ez duen erlijio [[politeismo|politeista]] da. Japoniako familia inperialak tronurako eskubidea bermatzeko erabili zuen, eta estatu erlijio gisa ezarri zen 1868an (1945eko [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] okupazioak abolitu egin zuten). [[Mahāyāna]] budismoa, berriz, VI. mendean iritsi zen Japoniara eta hainbat sektaren jatorri izan zen. Japoniarren %84 eta %96 artean bi erlijiotan sinesten dute.
 
== Jatorria ==
Gaur egun onartuen dagoen teoriak dio japoniarrak Japoniako uhartedian jatorriz bizi ziren [[Jōmon Aroa|Jōmon herrien]] eta kanpotik iritsi ziren [[Yayoi Aroa|Yayoi herrien]] arteko nahastetik sortu zirela. Bi taldeon jatorria ez dago argi, baina itxura batean honela laburbil daiteke:
* Aborigenak duela 10.000 urtetik bizi ziren, [[Hokkaido]]tik [[Okinawa]]ra.
* Iparraldeko bidetik iritsitako etorkinak (北方ルート japonieraz), alegia, [[Koreako penintsula]]koak, [[Txinako Herri Errepublika|Txinakoak]], [[Sakhalin|Sakhalin uharteuhartekoak]]koak, [[Mongolia]]koak eta [[Siberia]]koak.
* Hegoaldetik iritsitako etorkinak (南方ルート japonieraz): [[Ozeano Bareko uharteak|Ozeano Bareko uharteetakoak]], [[Hego-ekialdeko Asia]]koak, eta kasu batzuetan, [[India]]koak.
 
Hala ere, oraindik ez dago kontsentsu garbirik gai horren inguruan.
[[Fitxategi:Japan glaciation.gif|thumb|240px|centererdian|Duela 20.000 urte glaziarrek estaltzen zuten Japoniako azalera]]
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}