Italiaren bateratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[FileFitxategi:Episodio_delle_cinque_giornate_(Baldassare_Verazzi).jpg|thumb|250px|Milango bost egunak, [[Baldassare Verazzi]]ren margolana.]]
'''Italiaren bateratzea''' edo '''Risorgimento''' ({{lang-it|Risorgimento}}) [[Italiar penintsula]]n zeuden estatuak bateratzea ahalbidetu zuen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] gizarte eta politika higikundea izan zen.
 
6. lerroa:
[[1815]]eko [[Vienako Batzarra|Vienako kongresuak]] estatuen sisteman oinarrituriko ordena jakin bat ezarri zuen Europako lurraldeetan: garaiko estatu indartsu handiek ([[Britainia Handia]], [[Frantzia]], [[Austriar Inperioa|Austria]], [[Prusia]] eta [[Errusiar Inperioa|Errusia]]) nahi zituzten bakea eta botere arteko oreka iraunkorrak izan zitezen komeni zitzaien ordena. Herriak, nazioak edo kulturak, esan gabe doa, ez zituen kontuan hartzen ordena horrek. Aginpidearen kontzepzio autoritarioan oinarriturik eta [[Klemens Wenzel von Metternich|Metternichek]] iradokitako Vienako sistemaren arabera, herriek ez zuten tratamendu politikorik merezi, monarkia edo inperio ziren Estatu indartsuei baizik ez baitzegokien hori.
 
Vienako Kongresuan Italiaren lurralde banaketa dinastikoa gordetzea erabaki zuten. Hegoaldean, [[Bi Sizilietako Erresuma]] [[borboi leinua|borboitar]] erreinua, [[Sizilia]]k eta antzinako [[Napoliko Erresuma|Napoliko erresumak]] osatua; erdialdean, [[Aita Santuen Lurraldea|Aita Santuaren Lurraldea]], aita santuen erregetzapekoak; [[Toskanako Dukerri Handia]] eta gainerako dukerri txikiak (Modena, Parma eta Guastalla), [[Habsburgo]]tarren mendekoak; iparraldean, [[Lombardia-Venezia Erresuma]], [[Habsburgo|Austriako Etxearen]] mendekoak; azkenean, [[Sardiniako Erresuma|Piamonte-Sardinia]], [[Savoiako etxea]]ren eskuetan.
 
Estatu multzo hori, Italian tradizioa zen bezala, heterogeneoa zen zentzu askotan. Guztiek nazio bat osatzen zutelako ideia ez zen berria, baina sentimendu nazional hori [[1820]]-[[1830]] ondoko urteetatik aurrera hasi zen batez ere azaleratzen, [[erromantizismo]]aren eta izaera nazionalistako aldizkari zein argitalpenen bidez, eta joera horretako lehen higikundeen sorrerarekin.
14. lerroa:
[[Sardiniako Erresuma|Piamonte-Sardinia]], [[Savoiako etxea]]ren erreinua, buruzagi izan zen ideia hura bultzatzen, [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa|Vittorio Emanuele II.a]] errege izendatu berriarekin. [[Camilo Benso]], Cavour-eko konde liberal moderatuak nazioarteko diplomaziaren estrategia erabili zuen penintsulako iparraldean italiar erreinua sortzeko ideia burutu ahal izateko. [[Krimeako Gerra|Krimeako gerran]] piemontarrek esku hartu izana erabili zuen [[Napoleon III.a]]ren uste ona bereganatzeko. Modu horretara, itun bat lortu zuen [[1858]]an, ondoko urtean Austriaren aurkako borrokan Bonapartek laguntza ekar ziezaien. [[Magentako gudua]]ren ondoren ([[1859]]) [[Lombardia]] bereturik, erdialdeko lurraldeak ([[Toskana]], Modena, Parma) matxinatu eta Vittorio Emanuele II.aren alde azaldu ziren.
 
Prozesu horren bigarren aldia, partez Cavourren aurrikuste moderatu diplomatikoak gainditu zituen ekintza bati esker gertatu zen. [[Giuseppe Garibaldi|Garibaldik]] Mazziniren bulkada abertzale-iraultzailea jarraitu zuen [[1860]]ko [[Sizilia]]rako espedizioan eta geroko [[Napoli]]ren konkistan eta anexioan. Frantziarekiko behin behineko itun diplomatikoen mende zegoen Piemonteko gortea (Frantziari [[Savoia (eskualdea)|Savoia]] eta [[Niza]] emanak zizkion); bestalde, Garibaldiren mugimenduaren izaera iraultzaileari aurka egitearren, Piemonteko gudarostea bidali zuen haren [[Erroma]]rako martxa galarazteko.
 
[[Venezia]]ren anexioak (1866), urte horretako austriar-prusiar krisia aprobetxatuz egin zelarik, erreinuaren batasuna osatu zuen, Erroma salbu. Italiar abertzaleentzat sinbolismo handia zuen hiri hori [[1871]]n anexionatu zen, Frantziaren eta [[Prusia]]ren arteko krisia zela eta, frantses gudarosteak Erroma utzi behar izan zutenean, [[Vatikano Hiria|Vatikanoak]] nazioarteko izaera izango zuela eta Italiako Erresumaren kontura finantzatuko zela bermeak (Bermeen legeak, 1871) ezarri ondoren.