Inguxetia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Probintzia orokor infotaula}}
'''Inguxetia'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0154.pdf Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak]</ref>({{lang-ru|Респу́блика Ингуше́тия}}, ''Respublika Ingushetiya''; [[inguxera]]z: ГӀалгӀай Мохк, ''Ğalğaj Moxk''), [[Errusia]]ko [[Errusiaren banaketa administratiboa|subjektu federal]] bat da, [[Errusiako errepublikak|errepublika]] bat zehazki, [[Iparraldeko Kaukaso]]n kokaturik dagoena. 3.685&nbsp;km²ko eremua du eta [[2010]]ean 412.529 biztanle zituen<ref name=gks>[http://www.gks.ru/free_doc/new_site/perepis2010/croc/perepis_itogi1612.htm «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 ''2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia''»] ''Gks.ru''</ref>.Hiriburua [[Magas]] da. Errusia barruan autonomia-maila handienetakoa duen errepubliketako bat da.
 
[[1936]]-[[1991]] bitartean, [[Txetxenia-Inguxia]] errepublika autonomoaren parte izan zen. 1991n, txetxeniarrek burujabetasuna aldarrikatu zutenean, errepublikatik bereizi ziren.
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Ingushetia_chechnya_en_map.png|thumb|leftezkerrera|260px|Inguxetia eta Txetxeniaren kokapena erakusten duen mapa.]]
Inguxetia Errusiako hego-mendebaldean dago, [[Kaukasia|Kaukaso]] mendilerroaren iparraldeko isurialdean. Ekialdean [[Txetxenia]]rekin du muga, iparralde eta mendebaldean [[Ipar Osetia-Alania]]rekin, eta hegoaldean [[Georgia]]rekin<ref>[http://global.britannica.com/EBchecked/topic/288169/Ingushetiya Ingushetiya] Global.britannica.com</ref>.
 
140. lerroa:
[[Ingux]]ak mendian bizi izan ziren [[XVI. mendea|XVI.]]-[[XVII. mendea]]k arte, eta orduan lautadara jaisten hasi ziren. [[1810]]ean [[Errusiar Inperioa|Errusiako Inperioak]] Inguxetia bereganatu zuen. Errusiarrek gotorlekuak eraiki zituzten, eta gogor zapaldu zituzten inguxak. [[1858]]an, baina, inguxak [[Nazran]]en matxinatu ziren. Nolanahi ere, inguxak ez ziren txetxenak bezain oldartsuak izan. [[XIX. mendea]]ren erdialdean, Shamileko matxinadan [[Kaukasia]]ko herriak errusiarren aurka altxatu zirenean ere, gutxienak ziren inguxak.
 
1917ko [[Errusiako Iraultza]]n eta ondorengo [[Errusiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]], zenbait gudu izan ziren Inguxetian [[Armada Gorria|Armada Gorriko]] komunisten eta [[Armada Zuria]]ren artean. [[1920]]an sobietarrek beren aginpidea ezarri zuten Inguxetian, eta [[1924]]an Inguxetiako Oblast Autonomoa sortu zen, Errusia sobietarraren mendean; [[Vladikavkaz]] (egun, [[Ipar Osetia-Alania|Alaniaren]] barruan) zen administrazio-zentro nagusia. [[1934]]an, Inguxetia eta Txetxenia [[Txetxenia-Inguxia]] oblast autonomoa ([[1936]]. urteaz geroztik, errepublika autonomoa) eratzeko elkartu ziren. [[1944]]an, [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Iosif Stalin|Stalinek]] naziei laguntzea leporatu zien inguxetiarrei, eta [[Erdialdeko Asia]]ra deportatu zituen. Inguxetiarrak [[1957]]an itzuli ziren beren lurraldera, eta Prigorodni barrutia, erbestealdian errusiarrek Alaniaren mendean utzitako eskualdea, atzera itzul ziezaieten eskatu zuten.
 
[[1991]]n, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] desegin baino pixka bat lehenago Txetxeniak burujabetasuna aldarrikatu zuenean, inguxak Txetxeniatik banandu ziren eta beren errepublika sortu zuten. [[1992]]ko abenduan, Errusiako Diputatuen Kongresuak Inguxetia Errusiaren barruko errepublika burujabe ezagutu zuen. Errepublika berriak Ipar Osetiaren mendeko barrutia itzul ziezaion eskatzen segitu zuen, eta [[1992]]an bi herriak borrokan hasi ziren. Osetian bizi ziren 50.000 inguxetatik gehienak ihes egitera behartu zituzten, eta Inguxetian babesturik bizi dira egun.