Ingeles lorategi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
Ingeles lorategian garrantzi handikoa da ''pintoresko'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, ingeles lorategiak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...
 
Ingeles lorategia horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, [[haitzulo|kobazulo]].
 
Ingeles lorategian, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.
21. lerroa:
Lorategi-estilo honek ibiltariari toki itxi bat ez, baizik eta paisaia ireki bat eskaini nahi dio. Paisaia lantzen da. Natura imitatzen da.
 
[[Urtaro]]aren eta eguneko unearen arabera, ingeles lorategiak sentsazio eta ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. Elementuen metamorfosiaren ondorioz, etengabe berritzen ari den tokia da lorategia.
 
== Bilakaera historikoa ==