Hungariar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Historia ==
Antzinako hungariarrak [[Siberia]]ko mendebaldean bizi ziren herri turkiar eta [[Ugriar hizkuntzak|ugriarren]] nahasketa ziren. [[V. mendea|V. menderako]] hego-mendebalderantz ia [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar Itsasoraino]] iritsi ziren, eta K.o. [[830]]. urtean [[Don|Don ibaiaren]] eskuinalderaino. [[IX. mendea|IX. menderako]] hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, eta [[eslaviar]]rak eta [[huno]]ak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordu arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.
 
Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handiena [[Otomandar Inperioa|turkiarrena]] izan zen ([[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetan]]) eta austriarrena ([[Habsburgo]]tarrak).
 
Hungariarrek autonomia [[1867]]an eskuratu zuten, eta [[1918|1918an,]] independentzia.