Hodei konputazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Hodei konputazioa''' edo '''cloud computing''' [[internet]]en bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen [[teknologia]] bat da. [[Hodei]]a internet adierazteko [[metafora]] bat da.
 
Teknologia honen bidez lor daitezkeen zerbitzuak, CPU-n eta memorian oinarritako konputazio unitateak dira, normalean zerbitzariak.
Hodei konputazioaren ezaugarririk nabarmenena zerbitzu hauen handitze mugagabea/bukaezina da. Honek abantaila handia eskaintzen ditu hodei konputazioa erabiltzaileentzat: aplikazioaren berehalako eskalatze (escalado)automatikoa, hasierako inbertsioa saihesten du eta ICT-en adimenaren premia gutxitzen du, erabiltzaileak bere negozioan kontzentratzen utziz.
Hodei konputazioaren definizioa osatzeko zerbitzu edo errekurtsoen deslokalizazio kontzeptua sartu beharra dago. Errekurtso fisikoak non dauden kokatuta ere, zerbitzu hauek interneteko edozein puntutatik eskuragai daude. Izan ere, normalean ez da ezaguna errekurtsoen kokapena, ezta beren distribuzioa ere, eta protokolo estandarren bidez atzitzen dira, SSH edo HTTP -ren bidez hain zuzen ere.
16. lerroa:
== Zerbitzu motak ==
 
[[Fitxategi:Hodei konputazioa.jpg|thumb|350px|leftezkerrera|Zerbitzu motak Hodei Konputazioan.]]
Hodei konputazioan hiru zerbitzu mota nabarmendu ditzakegu. Hirurengan ezaugarri komuna, erabiltzailea errekurtso hardware kudeatzen ez dituela delarik:
* IaaS (ingelesetik Infrastructure as a Service) : Hornitzaileak zerbitzari errekurtsoak (CPU, memoria, banda zabalera) zerbitzu bezala eskaintzen du. Adibidez: Amazon EC2 .
26. lerroa:
Hodei konputazioak erabiltzaileei beraien datuak biltzeko euskarri fisikoen jabetza galarazten dienez (datuak flash USB edo disko gogor batera kopiatzeko salbuespena kontuan hartuta), datuen bilketa eta kontrola hornitzailearen esku uzten ditu.
 
Erabiltzaileen askatasuna mugatzeagatik eta zerbitzu hornitzailearen menpean uzteagatik ere kritikatua izan da. Batzuen iritziz, bakarrik erabili ahal izango dira hornitzaileak eskaini nahi dituen aplikazio eta zerbitzuak.
 
[[Free Software Foundation]]eko [[Richard Stallman]]ek hodei konputazioak erabiltzaileen askatasunak arriskutan jartzen dituela uste du, zeren eta erabiltzaileek beren pribatutasuna eta datu pertsonalak hirugarren baten esku uzten baitituzte. Gainera, ondokoa gaineratu du: "hodei konputazioa tranpa bat besterik ez da, jendea gero eta garestiagoak izango diren sistema propietario eta blokeatuak erosten derrigortzeko."