Heptarkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
'''Heptarkia''' ([[greziera]]z επτά ''hepta'', "zazpi", eta αρχία ''arkhía'', "boterea") [[Britainia Handia|britainiar]] historian [[V. mendea|V. mendetik]] [[927]]rarte izan ziren zazpi erreinuei ematen zaien izena da. [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]] erori eta 70 urtetara hainbat taldek okupatu zuten lurra.
 
[[Anglosaxoi|Anglosaxoiek]]ek lur horiei '''Angleland''' izena jarri zieten, hau da ''Angloen Lurraldea'' eta hortik dator [[Ingalaterra]] izena. Zazpi erresumak [[Kent Erresuma|Kent]], [[Sussex Erresuma]], [[Wessex]], [[Essex Erresuma]], [[Northumbria]], [[East Anglia]] eta [[Mercia]] ziren. Erreinu hauek behin eta berriz elkartu eta etsaitu ziren eta batzuetan euretariko erregeren batek besteen gainetik zegoela zioen [[Bretwalda]] izena jartzen bere buruari, hau da, ''Britainiarren Erregea''. [[VIII. mendea]]n [[bikingo|vikingoen]] inbasioak jasan zituzten eta guztiak elkarturik [[Ingalaterrako Erresuma]] osatu zuten [[927]]. urtean.
 
Heptarkia izena [[XII. mendea]]n jarri zuen [[Huntingdoneko Hendrike]]k eta nahiko ohikoa da bere erabilera [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] aurrera. Hala ere ez da zuzena, bertan 7 erreinuez gain bazirelako beste hainbat lurralde, kategoria ezberdinetakoak, paper garrantzitsua jokatu zutenak.