Hego Euskal Herriko foruak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
Hasieran, bere kideek beraien udalerrien ordezkari bezala hautatuak izaten ziren, baina gero Euskal Herriko edozein lekutakoak izan zitezkeen.
 
Batzarrak urtean behin biltzen ziren hamaika egunez. Batzarrak kanpoan egiten ziren eta Gipuzkoako herri desberdinetan, baina Bizkaian eta Araban mugiezinak.
 
Bere betebehar nagusia legeak egitea zen, Koroak gero onartu behar zituelarik. Hala ere, horretaz aparte beste betebehar zituen: Aldundiaren ekintzak eta akordioak epaitzea; Korrejidoreari eta Aldundi-buru nagusiari "erresidentzia epaiketa" egitea, hau da, beraien jokabideak karguan epaitzea, absolbituz edo barkatuz; Aldundiaren kideak aukeratzea; probintziako administrazioko antolakuntzan eta berrikusketan parte hartzea. [[Bigarren Karlistaldia]]n foru-araubidea desagertzearekin batera galdu ziren Batzar Nagusiak hiru herrialdeetan ([[1876]]).
 
* '''[[Araba]]''': [[Arriagako kofradia]] desagertu ([[1332]]) eta ermandadeak eratu zirenean sortu ziren Batzar Nagusiak. Urtean bitan biltzen ziren: maiatzean lur zabalean eta azaroan Gasteizen. Diputatu nagusia buru zutela, ermandadeko prokuradoreek eta hiribilduetako eta lur zabaletako idazkariek osatzen zituzten Batzarrak. Agintariak hautatu, soldatak eta isunak ezarri, osasuna, polizia eta segurtasunaz arduratu, diputatuen jarrera epaitu, foruak babestu eta probintziaren antolaketaz arduratzea beraien esku zegoen.
 
* '''[[Bizkaia]]''': [[XIV. mendea]]ren hasieran sortu ziren Bizkaiko Batzar Nagusiak. Elizate eta hiribilduek hartzen zuten parte; Enkartazioak eta Durangoko merindadeak ez zeuden joatera behartuta, zuzenean zegozkien gaietarako izan ezean. [[XV. mendea|XV. mendetik]] aurrera Gernikan biltzen ziren bi urtez behin, erregearen ordezkari zen korrejidorea buru zutela.
77. lerroa:
 
::[[1476]]an, autoritate nagusi bezala Aldundi Buru Nagusia izendatu zen: apelazioko goi-tribunala zen eta bi Komisarioak ordezkatu zituen.
[[FileFitxategi:Portada de la Recopilacion de todas la leyes del Reyno de Navarra a svplicacion de los tres Estados del dicho Reyno concedidas, y juradas por los señores Reyes del.jpg|thumb|1614ko Nafarroa Garaiko Foruen Bildumako azala]]
[[FileFitxategi:Fuero de Vizcaya.png|thumb|Bizkaiko Foru Berriko azala (1575)]]
* '''[[Bizkaia]]'''
:Jauntxoaren esku zegoen, bizkaitarrek paktu baten bitartez ematen ziotelarik. Honek Justizia zenbaki zehaztugabea izenda zezakeen, hiribilduak eta hiriak izan ezik, non ohizko alkateek administratzaile judizialak baitziren. Jauntxoak sortutako karguak hurrengoak ziren: Korrejidorea, hiru Teniente eta Foru Alkateak.
90. lerroa:
 
=== Soldadutza ===
Euskal Herriko foruen ezaugarrietako bat eta haien espiritu demokratikoaren adierazpena da.
 
* '''[[Araba]]'''
:Arabarrek bere errege eta jauntxoak zerbitzatu behar zuten gerra garaian eta probintziaren lurraldean. Probintziatik kanpoko zerbitzua hautazkoa zen, klase noblearentzako izan ezik, erregea zerbitzatu behar zutelako derrigorrez.
 
152. lerroa:
=== Ekonomia Ituna ===
{{sakontzeko|Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna}}
Ekonomia Itunaren sistemak zehazten du administrazio eremu jakin batek gobernu zentralari ordaindu beharreko kontribuzio, errenta eta zerga-kopurua.
 
* '''Lehen Ekonomia Ituna ([[1878]] - [[1886]])'''
 
:Gobernuaren eta probintzietako aldundien arteko hitzarmena zen: probintzia estatuari urtero zergen zati finko bat ([[kupoa]]) ordaintzen zion, eta aldundiak zerga gehienak jasotzeko eskubidea zuen (''aduanetako mugasariak, tabakoa eta antzeko beste monopolioak salbu''). Honek, aldundiei beren zergak ezartzeko eta, bide batez, administrazio-eskumen bereziak eskuratzeko aukera eman zien.
 
:Zergak Espainiako beste probintzietan baino txikiagoak ziren eta hau, agian, kapitalak eta inbertsioak erakartzeko baliagarria izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoa bizkor industrializatzen ari ziren garaian. Aldundiek gastua antolatzeko zuten autonomia eta erraztasuna (ez zuten estatuko administrazioak dirua noiz bidaliko zain egon behar) onuragarriak izan ziren bertako ekonomiarentzat, garraiabideen arloan batik bat.
 
:Foru-garaiko sistemarekiko desberdintasunak nabariak dira, hala ere, [[1876]] aurretik zerga-ordainketa ez zen batere erregularra, "''borondatezkoa''" zen, baina, ordutik, akordioa Espainiako gobernuaren borondatean geratu zen. Izan ere, Ekonomia Ituna foru-sistematik egitura konstituzionalera igarotzeko "behin-behineko" neurria zen. Baina, aldundien presioagatik eta euskal gizartean lortu zuen adostasunagatik, finkatuz joan zen eta bigarren Ekonomia Ituna sinatu zenean, 1887an, "''instituzionalizatu''" egin zela esan daiteke.
182. lerroa:
:Franco hiltzean, bere dekretuaren kontrako kanpaina hasi zen. [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]ko diputazioek "''Foru Aldundi''" izena berreskuratu zuten. 1981ean Bizkaiak eta Gipuzkoak beren Ekonomia Ituna berreskuratu zuten; [[Nafarroa Garaia]]k, berriz, 1982an, Foru-erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzarako Lege Organikoaren bitartez.
 
=== Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua (1937) ===
{{aipu|Euskal Herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du araubide erkideari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia horietako Aldundiek arlo horretan duten autonomia zabalagatik bakarrik, probintzia horietako zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin txikiagoagatik baizik (...).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...).