Hairspray: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Film infotaula automatikoa}}
 
'''Hairspray''' musikal generoko komedia erromantiko bat da, 2007an Ameriketako Estatu Batuetan estreinatua. 2002an [[Broadway]]n ekoitzitako izen bereko musikalean oinarritua dago. Era berean, 1988an [[John Waters]]ek zuzenduriko ''Hairspray'' pelikularen egokitzapena ere bada. Ingenious Media eta Zadan / Meron Productionsek sortutako anglo-estatubatuar produkzioa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HAIRSPRAY {{!}} British Board of Film Classification|hizkuntza=en|url=http://www.bbfc.co.uk/releases/hairspray-2007-1|aldizkaria=www.bbfc.co.uk|sartze-data=2018-03-04}}</ref> [[Adam Shankman|Adam Shankmanek]]ek zuzendua eta koreografiatua, izen handiko aktoreek parte hartzen dute: [[John Travolta]], [[Michelle Pfeiffer]], [[Christopher Walken]], [[Amanda Bynes]], [[James Marsden]], [[Queen Latifah]], [[Brittany Snow]], [[Zac Efron]], [[Elijah Kelley]], [[Allison Janney]], [[Nikki Blonsky]]. 1962ko [[Baltimore]]n ([[Maryland]]) girotua dago filma, Tracy Turnbland pertsonaiaren ibilbidea kontatzen du, arraza segregazioari aurre eginez telebista ikuskizun bateko dantzari bihurtu nahi duen nerabea.
 
Filma 2004an hasi zen garatzen, eta Dixonek Meehan eta O'Donnellek egindako gidoiaren lehen zirriborroa berregin zuen. 2005ean Shankmanek filma zuzentzeko proposamena onartu zuen. [[Marc Shaiman]] eta [[Scott Wittman]]ek Broadwayko musikalean erabilitako soinu bandarekin lan egiten hasi ziren, lau abesti berri idaztearekin batera. Filma Toronton, Ontarion, Hamiltonen eta Torontoko Showline Studios-en errodatu zen, abesti eta soinu banden grabaketa saioak Los Angelesen, Kalifornian, egin zirelarik.[[Fitxategi:Catmose College students perform Hairspray.jpg|thumb]]Hairspray 2007ko uztailaren 13an estreinatu zen Mann Village Antzokian eta 2007ko uztailaren 20an kaleratu zen AEBetan. Filmak arrakasta izugarria izan zuen kritikari zein salmentari dagokionez. Asteburuan estreinatutako musikal filmen salmenta errekorra hautsi zuen, 2008an ''Mamma Mia!'' filmak gainditu zuen arte (eta, gerora, ''[[High School Musical 3: Senior Year|High School Musical 3]]'' filmak).<ref>{{Erreferentzia|izena=Dean|abizena=Goodman|izenburua=High School Musical tops box office {{!}} Reuters|hizkuntza=en-US|url=https://www.reuters.com/article/us-boxoffice/high-school-musical-tops-box-office-idUSTRE49M98K20081026|aldizkaria=U.S.|sartze-data=2018-03-05}}</ref> Hairspray AEBko historiako film musikalik ospetsuenen artean bederatzigarrena bilakatu zen, ''[[Grease (filma)|Grease]]'', ''[[Chicago (2002ko filma)|Chicago]]'' edota ''Mamma Mia!'' filmen atzetik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Musical Movies at the Box Office - Box Office Mojo|hizkuntza=en|url=http://www.boxofficemojo.com/genres/chart/?id=musical.htm|aldizkaria=www.boxofficemojo.com|sartze-data=2018-03-05}}</ref> Gaur egun, azken hamarkadako AEBko film musikal arrakastatsuenetarikoa da, diru irabazi zein kritikaren aldetik. Formatu desberdinetan eskuragarri, Hairspray Region 1 2007ko azaroaren 20an jarri zen etxeetako bideo zintetan ikusgai, 2010eko otsailean kable bidezko telebistan estreinatzeko asmotan, USA Networkek eskubideak erosi ostean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Playbill News: STAGE TO SCREENS: Menken & Schwartz Are "Enchanted"; Plus Bosco, Chenoweth, "Hairspray"|data=2007-11-20|url=https://web.archive.org/web/20071120090500/http://www.playbill.com/news/article/112881.html|sartze-data=2018-03-05}}</ref> Hala ere, filma atzera bota ostean, 2010eko uztailaren 24an estreinatu zen Bravo katearekin batera, eta 2011an ABC hasi zen emisioa igortzen.
18. lerroa:
Tracyek Seawedd aurkezten dio Pennyri eta biak daude zauriturik. Geroago, Tracy eta Link atxilotuak direnean, Seawed-ek neskak eta Link gonbidatzen ditu bera eta bere arreba Little Inezekin batera Maybellen dendan egingo den jaira. Ednak Tracy aurkitzen du bertan eta etxera eramaten saiatzen da, baina Maybellek konbentzitu egiten du bertan geratzeko. Festan, Velma-k "Black Day"a bertan behera utzi duela jakinarazten du Maybelle-k, eta Tracy-k iradokitzen du integrazioaren aldeko martxa bat antolatzeko. Edna Wilbur bere senarraren dendara itzultzen da, baina Velma lehenago iristen da eta hura seduzitzen saiatzen da. Wilburri leialtasun eza leporatu ondoren, Ednak Tracyri ikuskizunean agertzea debekatzen dio. Iritzia aldatzen du Wilburrekin berriz adiskidetzen denean.
 
Biharamun goizean, Tracy etxetik irten eta protestarekin bat egiten du. Manifestazioan borroka pizten da eta Tracyk Pingletons-en etxera ihes egiten du, bere burua bertan ezkutatuz. Hala eta guztiz ere, Pennyren ama, Prudence-k, Tracyren desagerpena jakinarazten dio poliziari. Wilbur, Seaweed eta bere lagunek lagunduta, Tracyk eta Pennyk ihes egitea lortuko dute. Link Tracyren etxera doa bere bila, berataz maiteminduta dagoela jakitearekin batera. Seaweed eta Penny ere elkar maite dutela ohartuko dira ihesaldian.
 
Velmak poliziak jartzen ditu WYZTren inguruan Tracy bertan sartzea saihesteko. Gidoian ere moldaketak egiten ditu, Amberren garaipena ziurtatuz. Penny Edna-rekin batera iristen da eszenatokira, Wilbur, Seaweed eta Black Day-ko haurrek Tracy estudioan sartzen laguntzen duten bitartean. Linkek Amberrengandik ihes egiten du Tracy-rekin dantzatzeko; eta, geroago, Seaweeden arreba txikia, Little Inez, agertokian dantza dezan bultzatzen du.
 
Amberrek koroa berreskuratzeko saiakerek kale egiten dute. Little Inezek irabazten du dantzaldia azken orduko babes olatu baten ondorioz, The Corny Collins Show arrakastaz integratuz. The Corny Collins Show ospakizun bat bihurtzen da Tracy eta Link musukatzen diren bitartean.
 
== Aktoreen zerrenda ==
'''Pertsonaia nagusiak'''
* [[Nikki Blonsky]], Tracy Edna Turnbladen rolean: Gainpisua duen neska alaia, dantzaren jarraitzaile sutsua.
* [[John Travolta]], Edna Turnbladen paperean: Tracyren ama eta garbiketa negozioaren jabea, agorafobikoa eta bere gainpisuaz lotsatzen dena.
* [[Michelle Pfeiffer]] Velma Von Tussleren paperean: WYZT estazioko managerra arrazista eta lodofobikoa..
* [[Christopher Walken]], Wilbur Turnbladen rolean: Tracyren aita, "Hardy-Har Hut" jolas dendako jabe jatorra.
* [[Amanda Bynes]] Penny Lou Pingletoen paperean: Tracyren lagunik onena. Seaweedekin maitemintzen den neska, bere amabitxi (Prudy Pingleton) erlijioso, arrazistaren mugen gainetik.
* [[Queen Latifah]] Maybelle "Motormouth" Stubbsen paperean: Baltimorreko rhythm and blues radio DJa, "Negro Day" on ''The Corny Collins Show ko aurkezlea''. Maybelle North Avenueko disketxeko jabea ere bada.
* [[James Marsden]] Corny Collinsen paperean ''The Corny Collins Show'' ko aurkezlea.
* [[Brittany Snow]] Amber Von Tussleren paperean: Velmaren ahizpa eta ikuskizuneko emakumezko dantzari nagusia. Amber Tracyren etsaia bihurtzen da Tracy Amberren "Miss Teenage Hairspray" irabazteko aukerak zapuzten dituenean, bere mutilagun Linkekin duen harremana arrisku larrian jartzearekin batera.
* <nowiki/>[[Zac Efron]], Link Larkinen rolean: Amberren mutilaguna eta The Corny Collins Showko gizonezko dantzari nagusia. Hein batean pertsonaia Elvis Presleyn oinarritua dagon.
* [[Elijah Kelley]] Seaweed, J. Stubben roleanː Maybellen semea, Tracyri dantza mugimenduak irakasten dizkion dantzaria eta Tracyren l<nowiki/>agun Pennytaz maitemintzen dena.
* [[Allison Janney]], Prudence "Prudy" Pingletonen rolean: Pennyren ama.
 
'''Bigarren mailako pertsonaiak'''
* Paul Dooley: Harriman F. Spritz<nowiki/>er,
* Jayne Eastwood: Miss Wimsey, Tracyren geografiako irakaslea.
* Jerry Stiller: Mr. Pinky, ''Mr. Pinky's Hefty Hideaway arropa dendako jabea.''
* Taylor Parks: Little Inez Stubbs, Maybellen alaba, Seaweeden arreba.
* George King: Mr. Flak, Amber, Link et Tracyren historia irakaslea.
 
* Curtis Holbrook: Brad
109. lerroa:
 
=== Aurreprodukzioa eta kastinga ===
Hairspray milioi dolarreko aurrekontuarekin ekoitzi zen. David Rubin-en zuzendaritzapean, Atlanta, New York, eta Chicago-n pertsona ezezagunen kasting-ak egin ziren. Hogeita hamar hautagai baino gehiago entzun ondoren,Nikki Blonsky, Great Neck-eko goi mailako ikaslea, Tracy protagonista izateko aukeratu zuten. Nikki Blonsky-k 18 urte zituen Tracy Turnblad-en rola jokatu zuenean New Yorken. Ez zuen aurreko esperientzia profesionalik antzeztu edo abesten.
 
Hairsprayko argumentuan dantzak eta koreografiak pisu handia zutela ohartu zen Shankman, eta horregatik lau koreografo laguntzaile kontratatu zituen eta aktore zein 150 dantzariak bi hilabetetan zehar dantza entseguetan izan zituen.
 
=== Argazki zuzendaritza ===
200. lerroa:
 
== Ezeztatutako sekuela ==
Hairsprayren arrakasta ekonomikoa zela eta, New Line Cinemak John Watersi eskatu zion filmaren sekuela idazteko. Waters zuzendari eta koreografoa izan zen Adam Shankmanekin elkartu zen proiektua garatzeko, eta Marc Shaiman eta Scott Wittman konpositoreak filmeko ikuskizun musikalak konposatzeko ardura hartuko zuten. Istorioa 60ko hamarkadaren bukaeran egongo litzateke kokatua, musikaren eta inbasio Britainiarraren garaian hain zuzen, Vietnameko Guda eta mugimendu Hippia oinarri harturik. Kasting ofizialerako deialdirik aurkeztu ez zenez, New Linek esan zuen Hairspray originaleko pertsonaien zati handi bat mantentzeko esperantza zuela. Dena dela, John Travoltak publikoki jakinarazi zuen ez zuela sekuelan parte hartuko. Sekuela 2010eko uztaila erdialderako aurkeztuko zuen [[Warner Bros.|Warner BrosBrosek]]ek, New Line Cinemaren jabea izanik. Hala ere, 2010eko ekainean Shankmanek prentsa britainiarrari adierazi zion ''Hairspray2: White Lipstick''-en garapena etenda zegoela. Shakmanek ere gehitu zuen ez dela sekuelarik egongo.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Playbill News: John Waters to Pen Sequel to "Hairspray" Movie Musical|data=2008-07-25|url=https://web.archive.org/web/20080725033618/http://www.playbill.com/news/article/119764.html|sartze-data=2018-03-05}}</ref>
 
== Erreferentziak ==