Grafiko (argipena): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Grafiko''' [[terminologia|terminoa]], adiera zabalean, zerbaiten irudikapen oro da, [[argazki]] bat edo [[marrazki]] bat esaterako. Adiera hertsian, batez ere [[zientzia]]n eta [[teknologia|teknikan]], zenbakizko informazioa zehatz irudikatzen duen irudi bat da. Izenondo moduan, irudien edo zeinu idatzien bidez irudikatzen duenari dagokio (adibidez, ''irudikapen grafiko''). [[Diagrama (argipena)|Diagrama]] terminoaren [[hiperonimo]] gisa erabiltzen da: diagrama guztiak grafikoak dira, baina grafiko guztiak ez dira diagramak; izan ere, diagramak [[informazio]]aren puntu nagusiak modu sinbolikoan eta argitasunez adierazten dituen bitartean, grafikoaren helburua errealitatea besterik gabe irudikatzea izaten da. Halatan:
* [[matematika]]n,
** [[funtzio baten irudikapen grafiko]]a;
* [[estatistika]]n,
** datuen irudikapen grafikoa edo [[datu-diagrama]], zenbakizko [[datu (argipena)|datuak]] irudiz adierazi eta azaltzeko, hala nola [[histograma]] eta [[sektore-diagrama]];
* [[kudeaketa]]n,
** Gantt grafikoa edo [[Gantt diagrama]];
* [[informatika]]n,
** [[grafikoak (informatika)|grafikoak]] testuan ez oinarritutako elementuak dira; adibidez, [[Microsoft Windows]] eta [[Mac OS]]en bertsio guztiak [[sistema eragile]] grafikoak dira;
** hedaduraz, ''grafikoak'', beti pluralean, edozein [[ordenagailuz sortutako irudi]] dira, [[grafiko bektorial]]ak adibidez, bereziki [[bideojoko]]en inguru eta pertsonaien [[diseinu grafiko]]an;