Goi Paleolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
{{Historiaurreko aroak}}
[[Fitxategi:Zientzia Astea- Harrizko tresnak.webm|thumb|[[Industria litiko]]aren erauzketa [[silex]] arroka batetik.]]
'''Goi Paleolitoa''' [[Paleolito]]ko hirugarren eta azken garaia da [[Europa]], [[Afrika]] eta [[Asia]]rako. Hasiera eta bukaera datak duela 35.000 eta 10.000 urte inguru kokatzen dira, azken [[glaziazio]]aren garaian. [[Erdi Paleolito]]a du atzean, lehenago denbora lerroan, eta [[Mesolito]]a aurrean, geroago denboran.
 
Goi Paleolitoaren ezaugarri nagusiak Europara [[gizaki|gizaki modernoaren]], ''[[homo sapiens]]'' delakoaren etorrera, lanabesak lantzeko teknika berrien agerpena (jaurtigailua, hezurrezko industria...) eta [[labar artea|historiaurreko artearen]] leherketa (haitzuloetako marrazkiak garai honetan egin ziren) dira.
 
Gizaki modernoa [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbiletik]] etorri zen duela 35.000 urte inguru, behin-behineko klima beroketa aprobetxatuz. [[Neanderthalgo gizaki]]arekin batera bizi zen, harik eta duela 30.000 urte inguru neanderthalak desagertu ziren arte. Desagerpen horren zioak ez dira ezagutzen. Bi adarren arteko nahasketa garai honetan eman behar izan zen <ref>{{Cite web|url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/neandertalengandik-jasotako-geneen-eta-osasunaren-/|izenburua=Neandertalengandik jasotako geneen eta osasunaren arteko harremana aztertu dute|sartze-data={{data|2016|05|20}}|egunkaria=|aldizkaria=Elhuyar.eus|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>.
 
== Giza eboluzioa Europan ==
Europarren gorpuzkien ikerketa genetikoak bide berri bat zabaldu du kontinenteko historiaurrean. Ikerketa batek orain dela 45.000urtetatik 7.000 urte arte bitartean gertatu ziren eta hainbat gertakizunen berri eman du. [[David Reich]] [[Harvard Unibertsitatea|Harvard Unibertsitate]]<nowiki/>ko genetistak dioenez, garai horretan klima aldakorra zegoen eta [[immigrazio]] eskalak azkar goratu ziren<ref>{{Cite aldizkari|abizena =|izena =|egile-lotura =|izenburua = The genetic history of Ice Age Europe|aldizkaria = [[Nature]]|argitaratze-lekua =|liburukia =|alea = 17993|data =|urtea = 2016|url = http://www.nature.com/nature/journal/vaop/ncurrent/full/nature17993.html|sartze-data = {{data|2016|05|20}}|issn =}}</ref>.
 
Ikerketatik atera zuten lehenengo ondorioa, bateraezintasun ebolutiboa zegoela da. Hau da, [[Neanderthalgo gizaki|neandertalak]] eta gizaki modernoaren garaian agertu zen beste espeziea, oso azkar gutxitu zen, % 6tik % 2ra.
 
Garai honetan, [[Europar Batasuna|Europak]] azkeneko izotz aroa jasaten zuen eta herri askok migratu beharra zuten. Datuen arabera, orain dela 33.000 urte talde berri bat agertu zen [[Gravettiar|Gravettiar kultura]], [[Aurignac kultura]] ordezkatu zuena.
 
Orain dela 19.000 urte [[Aurignac kultura]]ren ondorengoak agertu ziren, [[Kantabria|Kantabrian]]n aurkitu diren giza arrastoen arabera. Hau azaltzeko ondorengo azalpen posiblea eman dute, herri honek babesleku beroetara migratu zuela, Ipar Europara hain zuzen ere, lurralde galduak berreskuratu nahian.
 
Azkenik, orain dela 14.000 urte Ekialde Hurbiletik etorritako beste herrialde bat kontinentean sartu eta nagusitu zen. Berri hau [[Villabruna]]n ([[Italia]]) aurkitu diren ehiztari baten aztarnetatik jakinarazi da. Talde honen aztarna genetikoak urte asko iraun zuen. [[Gene]] hauen arabera, gizakiak azal beltza eta begi urdinak zituen, orain dela 14.000 urte arte, Europar arbasoen iritsiera arte.
24 ⟶ 23 lerroa:
== Erreferentziak ==
<references />
 
[[Kategoria:Goi Paleolitoa]]