Globalizazioaren aurkako mugimendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Eguneroko komunikazio eta errebindikazio lanaz gainera, mugimenduaren agerraldi eta manifestazio nabarmenak dira [[G8]]ak, [[G20]]ak, [[Munduko Merkataritza Erakundea|Merkataritzaren Mundu Erakundeak]] eta herrialde boteretsuenek egiten dituzten ekonomia arloko bilkuretan.
 
== Izenaren jatorria eta bere inguruko eztabaida ==
[[Noam Chomsky]]k [[2002]]an honela azaldu zuen antiglobalizazio hitzaren sorrera eta horrek sortu zuen eztabaida:<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2391/antiglobalizazioa «Kapitalismoaren aurkako ikurraren bilakaera»], ''Argia'', 2013-11-17, CC-BY-SA lizentzia</ref>
{{aipua|[[Globalizazio]] hitza bere egin dute boteretsuek nazioarteko [[ekonomia]] integratzeko modu jakin bat izendatzeko, inbertitzaileen eskubideetan oinarritzen den eta herritarren interesak kontuan hartzen ez dituen modua. Ondorioz, beste globalizazio modu batzuen aldekoei ''antiglobalizazio'' esaten zaie, eta horietako askok, zoritxarrez, terminoa onartzen dute, baztertu beharreko propagandazko terminoa den arren. Globalizazioaren, hau da, nazioarteko integrazioaren aurka dagoen pertsona zentzudunik ez dago. Ezkerreko eta langile mugimenduko kiderik ez behintzat, nazioarteko elkartasun printzipioa baitute oinarri, hau da, botere pribatu sistemen ordez herritarren eskubideak aintzat hartzen dituen globalizazioa.}}
15. lerroa:
Batetik, termino sortak mugimenduaren izaera heterogeneoa erakusten du, erabaki bateratuak hartzeko zailtasunen isla da. Bestetik, ''antiglobalizazio'' edo ''globalizazioaren aurkako'' da oraindik termino erabiliena eta, beraz, fenomenoa identifikatzeko errazena.<ref name=aa/>
 
== Aurrekariak ==
[[1999]]ko [[Seattle]]ko gatazka antiglobalizazioaren suzko bataiotzat jotzen den arren, atzerago joan behar da mugimenduaren erroak eta lehen zantzuak aurkitzeko.<ref name=aa/>
 
[[1988]]an [[Nazioarteko Diru Funtsa|NDFNDFk]]k eta [[Munduko Bankua]]k [[Berlin]]en (Alemaniar Errepublika Federaleko aldean) egin zuten urteko bilera. Protestaldi gogorrak izan ziren bilera oztopatu nahian. Bilera normaltasunez burutu zen arren, antiglobalizazioaren aurrekaritzat jo daiteke.<ref name=aa/>
 
Hurrengo urtean, [[1989]]ko uztailean [[G7]]aren aurkako kontragailurra antolatu zen Parisen ''{{lang|fr|ça suffat comme ci}}'' goiburuarekin, eta herrialde txiroen zorra baliogabetzea eskaera nagusi zutela. G7aren aurkako lehen ekitaldia izan zen; manifestazioak 10.000 pertsona bildu zituen eta ondorengo kontzertuak, 200.000. [[Frantzia]]k zorra ezeztatzearen aldeko jarrera hartu zuen bilera hartan.<ref name=aa/>
24. lerroa:
[[1994]]ko urtarrilaren lehenean [[Chiapas]]en zapatistak Ipar Amerikako Merkataritza Librerako Ituna ([[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|NAFTA]]) indarrean jarri izanaren aurka altxatu ziren. Hasieran [[EZLN]]ren helburuak eremu lokalera edo, gehienez, nazionalera mugatu arren, eskaerak pixkanaka unibertsalizatuz joan ziren. Hala, [[1996]]an [[Marcos komandanteordea]]k mundu osoko foro bat biltzeko deialdia egin zuen. Chiapasen bertan burututako bilera sorta hari ''topaketa intergalaktikoak'' ezizena ipini zien jendeak, eta hainbatentzat hantxe jaio zen globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendua. ''De Seattle a Porto Alegre'' liburuan, [[José Seoane]] eta [[Emilio Taddei]] egileek zera diote: «Antimundializazio mugimenduaren genesiak Chiapaseko oihan sakonera, [[1996]]. urtearen erdialdera garamatza. Hainbat kronista bat datoz Gizadiaren aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako Nazioarteko Lehen Topaketa, [[EZLN]]ren ekimenez 1996ko uztailaren 27tik abuztuaren 3ra arte Chiapasen burutu zena, mundializazio liberalaren aurkako nazioarteko mugimenduaren lehen mugarria dela esatean».<ref name=aa/>
 
== Historia ==
=== 1999 - 2003: lehen urteak eta une gorena ===
Antiglobalizazio mugimendua ez zen [[1999]]ko azaroaren amaieran [[Seattle]]n jaio, baina orduan egin zuen eztanda. [[Munduko Merkataritza Erakundea]] (MME) AEBetako hiri horretan biltzekoa zen, baina nagusiki [[internet]] bidez goi-bileraren aurka egindako deialdiak 50.000 pertsona bildu zituen, eta manifestazioen ondorioz, bilera bertan behera geratu zen.<ref name=aa/>
 
34. lerroa:
Bere baitan hainbeste mugimendu, ideologia, metodologia eta antolakuntza eredu biltzen dituen mugimendu globalean zaila da barne kohesioa lortzea. Askok uste zuten, etsai komuna izaki, heterogenotasuna ez zela arazo izango, baina nabarmen oztopatu zuen ezadostasunak arintzeko eta [[alternatiba]] bateratuak eraikitzeko bidea.<ref name=aa/>
 
=== 2003 - 2007: indarkeria eta botere politikoa ezbaian ===
[[2001]]ean [[Fidel Castro]]k eta [[Hugo Chávez]]ek Munduko Gizarte Foroan parte hartzeko asmoa adierazi zuten, baina ez ziren azaldu ez zeudelako gonbidatuta. Foroetan parte hartzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten [[gobernu]]ak foroez jabetzerik nahi eta, oro har, helburuak botere politikoa hartu gabe eskuratzea posible zela uste zuten.<ref name=aa/>
 
45. lerroa:
Ukaezina da antiglobalizazioak herritarrak biltzeko ahalmen izugarria erakutsi zuela, eta [[internet]] tresna gisa erabiltzen ere asmatu zuela. [[G8]]a [[G20]]ak ordezkatu izana mugimenduaren lorpentzat jotzen du hainbatek. Baina Hegoaldeko zenbait herrialderen parte-hartzeak aldaketa nabarmenik ez du ekarri. [[Tobin tasa]]ri edo bankarien sariei buruzko eztabaida agenda politikoan sartu izanaren merezimendua ere kendu nahi izan dio [[neoliberalismo]]ak. [[Fredrik Erixon]] Nazioarteko Politika Ekonomikorako Europar Zentroko zuzendari ohiak zera esan zuen [[2010]]ean: «Ez dute inolako eraginik izan agenda politikoan. Sari sistemen gaiak finantza egonkortasunari dakarkion arriskuarekin, krisialdi sakon eta arriskutsu honekin du zerikusia, eta ez, antiglobalizazio taldeek erabiltzen zuten argudioarekin, pertsona errugabeen esplotazio hutsarekin».<ref name=aa/>
 
=== 2007 -: mugimendua krisi ekonomikoan ===
Krisialdiak arrazoia eman zion [[kapitalismo]] neoliberalaren aurkako mugimenduari. Beste mundu bat posible ez ezik beharrezkoa ere bazela utzi zuen agerian. Batzuek krisia pizterako berandu zela uste zuten. «AEBen antiglobalizazio mugimendua ia hilda zegoen ordurako», dio [[Bennett Baumer]] [[Indymedia]]ren sortzaileetako batek. Beste batzuek krisialdiak mugimendua biziberrituko zuela uste zuten.<ref name=aa/>
 
[[Esther Vivas]]ekin batera ''Resistencias globales'' lana idatzi zuen [[Josep Maria Antentas]]en ustez, krisiaren ondorioz mugimendua ez da amaitu, «zatikatu egin da». [[Arabiar Udaberria]], [[m-15 mugimendua|15M]], [[Occupy mugimendua]]... haren oinordeko dira. «Tokiko borrokak ugaldu egin dira eta errebolta espezializatu egin da». Harentzat beste mundu bat posible da oraindik, eta beste antiglobalizazio bat ere bai.<ref name=aa/>
 
== Erreferentziak ==
54. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
 
[[Kategoria:Globalizazioaren aurkako mugimendua]]
[[Kategoria:Desobedientzia zibila]]
 
[[zh:反全球化运动#反全球化]]