Giuseppe Arcimboldo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Vertumnus_årstidernas_gud_målad_av_Guiseppe_Arcimboldo_1591_-_Skoklosters_slott_-_91503.tif» fitxategiaren ordez «Vertumnus_årstidernas_gud_målad_av_Giuseppe_Arcimboldo_1591_-_Skoklosters_slott_-_91503.tiff» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia:
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
}}
 
'''Giuseppe Arcimboldo''' ([[Milan]], [[Italia]], [[1527]] inguruan - [[Praga]], [[1593]]ko [[uztailaren 11]]) margolaria izan zen. Milango nobleziako partaide hura [[beirate]]- eta [[tapiz]]-margolaria zen Vienako Habsburgotarren zerbitzura jarri aurretik (1565 inguruan - 1587).
 
Haren irudimen handiko koadroak aintzat hartuak ziren oso: lore, fruitu, itsaski edo arrain-irudiak elkarrekin pilatuz irudi sinbolikoak moldatzen zituen (''Udaberria'', ''Uda'', ''Udazkena'', ''Negua'', ''Almirantea'', ''Liburuzaina''). Lan hauek jostariak eta bitxiak dira; [[surrealismo|surrealistek]] aitzindaritzat hartu zuten.
 
== Bizitza eta lana ==
Haren lehen lan ezaguna [[1549]]koa da: [[Milan|Milango]]go [[Beirateria|beiraterietako]] kartoiak marraztu zituen, aitarekin batera, eta, gutxienez,[[1557]]ra arte egin zuen lan [[Milango katedrala|katedral]] hartarako; baina [[1554]]an utzi zion aitarentzat lan egiteari, eta beste lan batzuk ere egiten hasi zen, [[Tiziano|Tizianoren]]ren ''Arantzen koroatzea'' margolanaren markoaren urreztadura, adibidez, Milango [[Santa Maria delle Grazie|Santa Maria delle Grazie elizarako]]. Bi urte geroago, Arcimboldok [[Giuseppe Meda]] pintore eta arkitektoarekin kolaboratu zuen, [[Monzako katedrala|Monzako katedralerako]] freskoak pintatzen; [[San Francesco Grande|Milango San Francesco Grande elizan]] ere lan egin zuen.
[[1558|1558an]]an [[Comoko katedrala|Comoko katedraleko]] ''Ama Birjinaren heriotza'' tapizerako kartoia (berez, oihala zen) egin zuen, baina ez zuen [[1561]]era arte entregatu.
 
Handik urtebetera, [[1562]]an, [[Viena|Vienako]]ko gorte inperialarekin harremanetan sartu zen, [[Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.a]] enperadore izango zenak gonbidatuta, itxura batean. Lau Urtaroen saila geroago pintatu zuen, [[1566]]an. [[Austria|Austriako]]ko gorte inperialerako erretratuen eta bestelako margolanen pintore gisa egin zuen lana dokumentatzen duten lehen erregistroak [[1565]]ekoak dira, baina ez dute zehazten bestelako margolan horiek zer eratakoak ziren. [[1569]]an, urteberri egunean, aurkeztu zizkion Lau Urtaroen eta Lau Elementuen sailetako lanak –[[1563]]an sortuak– enperadoreari, [[Giambattista Fonteo]] poetak idatzitako panegiriko bat lagun zutela.
[[Habsburgotar|Habsburgotarren]]ren gorteko ikuskizun, harrera, torneo, antzerki emanaldi eta bestelako jarduerak diseinatzen aritu zen [[1570]] eta [[1580]] bitartean. Eta [[1571]]-[[1576]] bitartean bere autorretratua egin zuen, akuarelan, gaur egun [[Pragako Galeria Nazionala|Pragako Galeria Nazionalean]] kontserbatzen dena.
Urte batzuk geroago, [[1581]]ean –eta Rodolfo II.arengandik jauregiko konde izendapena [[1580]]an jaso eta gero– hirugarren aldiz bidaiatu zuen Milanera, Giovanni Filippo Gherardini adiskidea bere ondasunen usufruktudun izendatzeko, Benedetto semea –[[1575]]ean jaioa– adinduna izan aurretik bera hiltzen bazen ere. [[1585]]ean, pintoreak trajeak, iturriak eta lerak diseinatuz egindako 158 marrazki zeuzkan karpeta bat eman zion Rodolfo II.ari. Bi urte geroago, Milanera behin betiko itzultzea erabaki zuen, eta hantxe bizi izan zen hil arte. Habsburgo Etxearen zerbitzuan egindako lan guztia eskertzeko, Rodolfo II.ak 1.500 florineko aparteko ordaina eman zion.
Aurrerago erabaki zuen Flora margotzea, [[1589]]an, eta Rodolfo II.ari eman zion opari [[1590]]eko urteberri egunean. Urtebete geroago, [[Vertumno]] margolanean, Rodolfo II.aren erretratua egin zuen izenburuan aipatutako jainkoaren irudira, eta obra hori Flora margolanaren bikotekidetzat jo zuen.
32. lerroa:
<gallery>
Image:Arcimboldo Agua.jpg|[[Ur]]a, [[1566]]
Image:Arcimboldo Aire.jpg|[[Lurraren atmosfera|Airea]]
Image:Arcimboldo Tierra.jpg|[[Lurra]], [[1570]]
Image:Arcimboldo Fuego.jpg|[[Su]]a, [[1566]]
56. lerroa:
 
{{bizialdia|1527ko|1593ko|Arcimboldo, Giuseppe}}
 
[[Kategoria:Italiako margolariak]]
[[Kategoria:Milandarrak]]