Germaniako Erromatar Inperio Santua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa:
}}
 
'''Germaniako Erromatar Inperio Santua'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, batzuetan '''Lehen Reicha''' ere deitua, [[Europa]] erdialdeko zenbait herrialderen batasun politikoa izan zen, [[Erdi Aroa|Erdi Arotik]] [[Aro Modernoa]]ren bukaera arte iraun zuena. [[962]] urtean sortu zuten [[Verdungo Hitzarmena]]rekin.
 
Inperio Santua Europa erdialdeko egitura politiko nagusia izan zen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon I.a]] enperadoreak suntsitu zuen arte. [[XVIII. mendea]]n gaur egungo [[Alemania]], [[Txekia]], [[Austria]], [[Liechtenstein]], [[Eslovenia]], [[Belgika]], [[Luxenburgo]] eta [[Polonia]]ren zati handi bat hartzen zituen. Aurretik, [[Herbehereak|Herbehereek]], [[Suitza]]k eta [[Italia]] eta [[Frantzia]]ko eremu zabalak ere Inperio Sainduko zati izan ziren.
 
== Erdi Aroa ==
=== Inperioaren sorrera ===
Iparraldeko [[Italia]], mendebaldeko [[antzinako germaniarrak|germaniar]] guztiak ([[saxoi]]ak eta bavariarrak barne) azpiratuta, [[Mendebaldeko Europa]]n [[Karlomagno|Karlos Handiaren]] nagusitasuna [[800]]ean [[Erroma]]n enperadore titulua jasotzeak egiaztatu zuen. Nolanahi ere, iloben arteko gatazkak zirela eta Inperioa banandurik amaitu zen, hala nola [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo Hitzarmenean]].
 
Germaniako Erromatar Inperio Santua [[Frankoak|frankoen]] ekialdeko erresumatik garatu zen. [[919]]tik [[936]] arte, germaniar herriak (frankoak, saxoiak, suabiarrak eta bavariarrak) Heinrich Saxoniako dukearen agindupean batu eta errege titulua hartu zuen.
52. lerroa:
 
=== Gatazkak ===
[[Fitxategi:Holy Roman Empire crown dsc02909.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|Germaniako Erromatar Inperio Santuko koroa, gaur egun [[Viena]]n.]]
[[Fitxategi:MZK 002 Nr 03 Über die Kleinodien des heil. römisch-deutschen Reiches - Tafel Krönungsmantel - Josef Schönbrunner.jpg|thumb|leftezkerrera|Part of the imperial coat, 1857]]
{{sakontzeko|Inbestiduren auzia}}
Inbestiduren auzia [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[Europa]]n botere erlijioso eta sekularren arteko gatazkarik garrantzitsuena izan zen. [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizako]] karguak nork, enperadoreak ala aita santuak, zuen izendatzeko ahalmena zela-eta hasi zen [[XI. mendea]]n, Heinrich IV.a eta Gregorio VII.aren artean. Anatematuta, Enperadorea [[Canossa]]n [[1077]]an Aita Santuaren aurrean makurtu zen. Azkenean, [[1122]]an, behin behineko bakea iritsi zen [[Wormseko konkordatua|Wormseko Itunari]] esker. Aita Santuen eta enperadoreen arteko gatazkek luzeago iraun zuten, harik eta Iparraldeko [[Italia]] guztiz alemaniarren eskutik at geratu zen arte.
69. lerroa:
Gatazka politikoez gain, beste prozesu batzuk gertatzen ari ziren Alemanian aldi berean. Nagusienetakoa ekialderako hedapena izan zen.
 
[[Goi Erdi Aroa]]n, [[Europa]] osoan populazioa bizkor hazi zen. Oihanak eta padurak soro bihurtzeak, nahiz eta era masiboan gertatu, ezin izan zuen elikagai aski hornitu. ''Ostsiedlung'' prozesuan, alemaniarrak [[Elba]] eta [[Saale]] ibaiez bestaldean kokatu ziren, non eslaboak bizi ziren.
 
[[XII. mendea]]n hasi ziren alemaniarrak [[Bohemia]], [[Silesia]], [[Pomerania]], [[Polonia]] edo [[Livonia]] gisako lurraldeetan era masiboan herriak eta hiriak eraikitzen, batik bat, [[Saxonia]]ko autoritatea sorbiar eta wendiar zonaldeetan nagusitzean. Prusiar zaharreko konkista babesteko [[1220ko hamarkada]]n gonbidaturik, [[Ordena Teutonikoa|Teutondar Ordenaren]] etorrerak Itsaso Baltikoko kokapenak areagotu zituen.
75. lerroa:
=== Hansa ===
{{sakontzeko|Hansa}}
[[XII. mendea|XII. mendetik]] aurrera hiri berriak sortu ziren gaztelu, jauregi, monasterio edo gotorlekuen ondoan Inperioko lurralde osoan. Hirietan, askatasun eta eskubide bereziak jarri ziren indarrean, landetako populazioak jaun nobleen menpeko jarraitzen zuen bitartean. Partikularki, zenbait hiri Inperioko Hiri Aske bihurtu ziren. Horrek esan nahi zuen ez zeudela inolako jaunaren azpian, ez sekular ez erlijioso, baizik eta Enperadorea zuten buru bakarra.
 
Hiriak, oro har, ibilbide luzeko merkatari dirudunek kontrolatzen zituzten. Esku langileek gremioak osatzen zituzten, arautegi zorrotzen azpian, hirien gaineko kontrola bereganatu nahian. Ekialdeko eta iparraldeko salerosketak ugaldu ziren, [[Lübeck]] buru zuen [[Hansa|Hansako Liga]] garatzen zen heinean.
90. lerroa:
=== Erreforma Protestantea ===
{{sakontzeko|Erreforma Protestante}}
[[Fitxategi:Martin_Luther,_1529.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Martin Luther 1529an.]]
[[XVI. mendea|XVI. menderako]], Germaniako Erromatar Inperio Santuan [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko]] politikakeriak eta ustelkeriak nahigabea hedatu zuten. Jokabide maltzur horiek [[Martin Luther]] apaiz alemaniarrak salatu, eta, aldatzen saiatu zen. [[Wittenberg]]eko elizako atean, [[1517]]an, indulgentzien kontrako tesiak iltzatu zituen, Erreformari hasiera emanez.