Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Gorputz Hezkuntza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Gorputz Hezkuntza}}
[[Fitxategi:Football iu 1996.jpg|righteskuinera|thumb|Argazkian ''10'' zenbakia duen jokalariak ostikoz baloia aurkariaren atean sartzen saiatuko da. Bertan dagoen atezainak eskuak erabil ditzake baloia gelditzen saiatzeko.]]
'''Futbola''' taldekako [[kirol]] bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan, eta beraz munduko kirolik hedatuena da;<ref>Guttman, Allen. [http://books.google.com/books?id=tQY5wxQDn5gC&pg=PA129&lpg=PA129&dq=world's+most+popular+team+sport&source=web&ots=6ns3wVUEGV&sig=SZPKYSDMJBrO1uV4mPxNbKyAuJY#PPA129,M1 «The Diffusion of Sports and the Problem of Cultural Imperialism»]. In Eric Dunning, Joseph A. Maguire, Robert E. Pearton. ''The Sports Process: A Comparative and Developmental Approach.'' Champaign: Human Kinetics. 129. orr. ISBN 0-88011-624-2. «the game is complex enough not to be invented independently by many preliterate cultures and yet simple enough to become the world's most popular team sport»</ref><ref>Dunning, Eric. [http://books.google.com/books?id=X3lX_LVBaToC&pg=PA105&lpg=PA105&dq=world's+most+popular+team+sport&source=web&ots=ehee9Lr9o1&sig=nyvDhcrPoR8lXhYKE7k4CZYg_qU#PPA103,M1 «The development of soccer as a world game»]. ''Sport Matters: Sociological Studies of Sport, Violence and Civilisation''. London: Routledge. 103. orr. ISBN 0-415-06413-9. «During the twentieth century, soccer emerged as the world's most popular team sport»</ref><ref>[http://books.google.com/books?id=XG6AIHLtyaUC&pg=PA57&lpg=PA57&dq=soccer+most+popular+team+sport&source=web&ots=QzydYB5Am0&sig=w_ouIgmegjytYFfWy7k92guTNfU#PPA57,M1 «Team Sports»]. ''Catastrophic Injuries in High School and College Sports''. Champaign: Human Kinetics. 57. orr. ISBN 0-87322-674-7. «Soccer is the most popular sport in the world and is an industry worth over US$400 billion world wide. 80% of this is generated in Europe, though its popularity is growing in the United States. It has been estimated that there were 22 million soccer players in the world in the early 1980s, and that number is increasing. In the United States soccer is now a major sport at both the high school and college levels»</ref> eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, [[saskibaloi]]arekin, [[1 Formula]]rekin eta [[golf]]arekin batera. Kirola bere muturreko bi aldeetan [[Gol|ate]] bat duen [[Futbol zelai|zelai]] laukizuzen batean jokatzen da. Jokoaren helburua [[Baloi|baloiabaloi]]a aurkako taldearen atean sartzea da.
 
Futbola antzinarotik jokatzen den baloidun jokoetako batetik eratorritako kirola da. Gaur egungo kirolaren arauak [[1863|1863an]]an sortu ziren, [[Ingalaterra|Ingalaterran]]n ''[[The Football Association]]'' elkarteak [[futbol arauak]] sortu zituenean.
 
Jokalariek ezin dute baloia eskuekin edo besoekin ukitu jokoan ari diren bitartean, [[Atezain (futbola)|atezainak]] salbu [[Areaarea penal|area penalean]]ean dagoenan. Beste jokalariek euren hankak erabiltzen dituzte, gehienetan, baloia pasa edo atera botatzeko, baina batzuetan eskuak edo besoak ez diren beste gorputzaren zatiak ere erabiltzen dituzte. Partidaren amaieran gol gehien sartu dituen taldeak irabazten du. Partidaren amaieran berdinketa baldin badago, partida horrela amai daiteke edo [[Luzapen (futbola)|luzapena]] eta [[Penalti|penalti jaurtiketak]] egin daitezke, lehiaketaren arabera. Munduan osoan, [[FIFA]] erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: [[AFC]], [[Afrikako Futbol Konfederazioa|CAF]], [[CONCACAF]], [[CONMEBOL]], [[OFC]] eta [[UEFA]]. FIFAk [[Munduko Futbol Txapelketa]] antolatzen du lau urtean behin.
 
Futboleko jokalariei '''futbolari''' deritze.
13. lerroa:
=== Hastapenak ===
[[K. a. 2500]]ean, [[Txina]]n, dokumentuek diote gutxi gorabehera garai horretan hasi zirela antzinako [[txinatar]]rak [[Tsu-Chu]] izeneko jokoan. ''Tsu'' hitzak «oinekin baloia jotzea» esan nahi omen du, ''Chu''k, aldiz, «[[larru]]z egindako pilota», eta [[enperadore]]aren urtebetetzeko ospakizunetan jokatzen zen<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Letona |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2045/4000-urte-baloiari-ostikoka |izenburua= 4.000 urte baloiari ostikoka |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2006-06-18 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
[[Fitxategi:Kemari Matsuri at Tanzan Shrine 2.jpg|thumb|[[Kemari]] modernoaren aurkezpena [[Japon]]en.]]
[[Japoniar]]rek ere [[Kemari]] izeneko jokoa garatu zuten [[K. a. 300]] eta 600 urteen artean; 8 jokalari edo gutxiago aritzen ziren partidatan eta [[baloi]]ak lurra ez ukitzea zen helburua. [[Amerika]]n, [[Maya]]k eta [[Azteka]]k [[Pok-A-Tok]] [[joko]]an aritzen ziren; baloia hankekin jo arren, helburua berau uztaian sartzea zen. Aurkitutako zelairik zaharrena, [[Paso de la Amada]], [[Mexiko]], [[K. a. 1600]]ekoa da<ref name=aa></ref>.
 
[[Ipar Amerika]]n, beranduagokoak dira [[Pasuckuakohowog]] jokoaren inguruko berriak, [[XVI. mendea]]ren amaierakoak hain zuzen. 1.000 pertsonatik gorak [[hondartza]] zabaletan bildu eta baloiarekin jokatzen zuen, sarritan egun bat baino gehiago irauten zuten partida kaotikoetan. [[Alaska]]ko [[eskimal]]ek ere halako zerbait egiten omen zuten, baina [[izotz]] gainean; [[Asqaqtuk]] esaten zioten jokoari<ref name=aa></ref>.
 
=== Lehen garapena ===
[[Fitxategi:Mobfooty.jpg|thumb|[[Futbol ihauteri]]aren bilgunea.]]
[[Futbol]]aren bertsio modernoa [[Europa]]n sortu zen eta bertan ere aurrekariak badira. [[Antzinako Grezia]]n, [[Episkyros]]ean aritzen ziren. Beste kiroletan bezala, biluzik jokatzen zuten eta, [[gizon]]ezkoak gehiago izan arren, [[emakume]]zkoek ere jokoan parte har zezaketen. Aurretik, [[lino]]z eta hilez egindako baloiek ([[Egipto]]ko [[hilobi]] batean aurkitutakoa kasu) ez zuten [[punpa]]rik ia eta [[greziar]]rek [[follis]] edo puztutako baloia garatu zuten. [[Zerri]]en [[maskuri]]ak erabiltzen zituzten horretarako, baina belaki zatiekin egindako pilotak ere baziren<ref name=aa></ref>.
 
[[Erroma]]tarrek [[Episkyros]]a garatu eta izena aldatu zioten: [[Harpastum]] izena zuen Inperioaren modako [[joko]]ak (bere azken urteetan bereziki). 5-12 jokalarik erditik banandutako [[zelai]] errektangularrean jarduten zuten. Talde bakoitzak bere erdian mantendu behar zuen baloia, eta arerioa [[baloi]]a lapurtu eta bere zatira eramaten saiatzen zen. Harpastuma follisa baino pilota txikiago eta gogorragoekin jokatu ohi zen<ref name=aa></ref>.
 
[[Zizeron]]ek berak kasu bitxia deskribatu zuen: Gorteko bizartegian gizon bat hil omen zuten, [[bizar]]ra mozten zioten bitartean norbaitek baloiari ostikoa jo eta [[leiho]]tik barrura sartu zenean; pilotak bete-betean eskuan jo omen zion bizarginari eta bezero gizarajoari lepoa moztu zion labanak. [[Atheneaus]]ek ere Harpastumari buruz idatzi zuen: «Harpastum da gehien gustatzen zaidan jokoa. Ahalegina eta [[neke]]a izugarriak dira, [[lepo]]aren bira bihurriak bezalaxe». Eta [[Antiphanes]]ek hauxe kontatu zuen: «Baloia hartu eta lagunari pasa zion, jokalari bat saihestu eta barre egiten zuen bitartean»<ref name=aa></ref>.
 
Inperioaren hedapenean erromatarrak [[Britainiar]] irletara iritsi ziren, baita euren jokoa ere. Erromatarren eta britainiarren arteko [[Harpastum]] norgehiagoken berri iritsi da. Erromatarrek erraz lortzen omen zuten garaipena. [[Erdi Aroa]]n [[Italia]]n eta [[Ingalaterra]]n jarraitu zuten baloi jokoan. Bi herrietan joko jendetsu eta bortitzak egiten ziren<ref name=aa></ref>.
 
=== Futbol modernoa ===
[[1863]]an joko arau zehatzak idatzi ziren eta; orduan sortu zen egungo [[futbol]]a Ingalaterran eta urte gutxi beranduago, [[1967]]an, lehen futbol taldea, [[Sheffield Football Club]], zelaira irten zen<ref name=aa></ref>.
 
== Futbol zelaia ==
42. lerroa:
* Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.
* Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara.
* Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan.
* Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.
 
122. lerroa:
* [[Espainiako futbol selekzio nazionala|Espainiakoa]] {{banderaikur|Espainia}}
* [[Frantziako futbol selekzio nazionala|Frantziakoa]] {{banderaikur|Frantzia}}
* [[Herbehereetako futbol selekzio nazionala|Herbehereetakoa]] {{banderaikur|Herbehereak}}
* [[Ingalaterrako futbol selekzio nazionala|Ingalaterrakoa]] {{banderaikur|Ingalaterra}}
* [[Italiako futbol selekzio nazionala|Italiakoa]] {{banderaikur|Italia}}
156. lerroa:
** [[Europako Futbol Errekopa]]
* Selekzioen artekoa: [[Europako Futbol Txapelketa]]
* Herrialdekako ligak:
** ''[[Football League First Division]]''/''[[Premier League]]'' ([[Ingalaterra]]).
** ''[[Bundesliga]]'' ([[Alemania]]).